martes, 30 de diciembre de 2014

Abenduak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL SELEKZIOA - MEXIKO:

Selekzio mexikarra, egungo txapelduna bera, gira bat egitera etorri da Euskal Herrira 4 jaialdi burutuko dituztelarik, eta lehena igandean Hernanin izan zen. Jaialdian 2 partidu izan ziren, lehena pala gomaz emakumezkoa eta bigarrena eskuz binaka gizonezkoak. Bietan ere euskal selekzioak gaina hartu zien mexikarrei, paleta goman 30-20 eta eskuz 22-15.


Giro paregabea egon zen hernaniko frotoian, ikuslegoak euskal selekzioa gogoz animatzen zuelarik, eta baita Hernaniko ordezkariak ere, bi partiden artean 3 bertako pilotariak baitziren (Amaia Irazustabarrena palaz Anoetako Maider Mendizabal-ekin eta Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte eskuz). Bai palaz eta baita eskuz ere erakustaldi paregabea eman zuten bi selekzioek, bakoitzean beren joko-modu edo postura ezberdinak nabarmentzen zirelarik, eta bi partiduetan ere tantu gogor, luze eta ikusgarriak ikusi ahal izan genituelarik. Euskadiko neskak aurretik joan ziren partidu osoan zehar eta Amaiak bukaera ederra eman zion bi pareta batekin. Mutil euskaldunek beren aldetik ere bizkarra erakutsi zieten mexikarrei markagailuan partidu osoan zehar, nahiz eta azken unean gerturatu baziren ere, hernaniarrek partidari amaiera aparta eman zioten.

Paleta goma: Euskal selekzioa 30 - 20 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal
Mexikar selekzioa: Paulina Castillo eta Rosa Flores (30 metroko frontoian egungo txapeldunak)




Eskuz binaka: Euskal selekzioa 22 - 15 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte
Mexikar selekzioa: David Alvarez eta Fernando Medina (36 metroko frontoian azpitxapeldunak)





Argazki batzuk eta albistearen iturria: Hernaniko Kronika

Beste argazki batzuen iturria: Hernaniko Palistak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZKER HORMAN:

Xabier Apaolaza pilotari alebinak ezin izandu Donostialdeako finala irabazi. Getariako pilota lekuan jokatu zen partidua eta 2 eta 1 galdu zuen Gazteleku taldeko Urruzolaren aurka. Sakean egon zen gakoa. Apaolazak 8 eta 1 galdu zuen lehendabiziko jokoa, sakea kontra zuela. 8 eta 0 irabazi zuen bigarrena sakea alde zuela eta azkenik, 4 eta 1 galdu zuen hirugarren jokoa sakea txandaka sakatu zutenean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Alain Agirre 30 / Urnieta EA
Ekaitz Insausti 5 / Oiarpe 30
Endika Arizmendi 30 / Gazteleku 19
Ioritz Berasarte 4 / Oiarpe 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Suharri Rodriguez 35 / Intza 19
Xabat Pagola 35 / Allerru 24
Ekaitz Cisneros 33 / Oiarpe 35
Iñaki Urruzola 35 / Intza 28

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ioritz San Sebastian 18 / Behar Zana 40
Ander Lopez 38 / Behar Zana 40
Jon Etxegoien 24 / Behar Zana 40
Mikel Zurutuza 31 / Antigua 40
Egoitz Altuna 40 / Behar Zana EA

Hala moduzkoa izan da txapelketa probintzialeko 3garren jardunaldia hernaniarrentzat: 6 partidu irabazi eta 7 galdu dituzte aste buru honetan.
Alderdirik onenean, Agirre eta Arizmendi kadeteenak eta Rodríguez jubenilarenak aipatu behar dira. Hiru pilotariek aukera onak dituzte finalerdietan sartzeko.
Gauzarik txarrena, San Sebastian eta López seniorrek galdutako partiduak izan ziren. Bi pilotariek jaitsierako promozioa jokatu beharko dute eta okerrena, elkarren aurka jokatu beharko dutela. Ondorioz, bitako batek maila galduko du.
Garrantzitsua, baina ez hain larria, Cisnerosek galdutako partidua. Oso gutxigatik galdu zuen faboritoetako baten aurka, baina, hala ere, oraindik aukera ona du finalerdietarako sailkatzeko.

PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA:

Hauexek izan dira final laurdenetako emaitzak:

ESKUZ BURUZ-BURU BENJAMINAK:
Julen Deskarga 16 / Aiert Salaberria 7
Manex Martin 16 / Ekain Barrenetxea 13
Aiur Tejedor 16 / Beñat Atxaga 11
Beñat Garmendia 16 / Unax Manterola 11

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oier Garaiar 16 / Markel Gaztelu 7
Axel Martin 16 / Jagoba Ortega 1
Unai Etxarri 16 / Manex Oliver 10
Jon Jara 16 / Orkatz Artola 5

viernes, 26 de diciembre de 2014

Abenduak 26-28 asteburuko partiduak

EUSKAL SELEKZIOA - MEXIKO:

Igande honetan arratsaldeko 17:30etan ospatuko da Hernaniko frontoiean euskal eta mexikar selekzioen arteko pilota jardunaldi internazionala. Selekzio mexikarra, egungo txapelduna bera, gira bat egitera dator Euskal Herrira 4 jaialdi burutuko dituztelarik, eta lehena igandean Hernanin emango da. Jaialdian 2 partidu izango dira, lehena pala gomaz emakumezkoa eta bigarrena eskuz binaka gizonezkoak. Lehen partiduan euskal selekzioko bikotea Amaia Irazustabarrena eta Anoeta-ko Maider Mendizabal pilotariengandik osatua izango da. Aurkariak, 30 metroko frontoian egungo txapeldunak izango dira, Paulina Castillo eta Rosa Flores. Bigarren partiduan, euskal selekzioa ordezkatuz Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte hernaniarrak izango dira, eta aurkariak 36 metroko frontoian egungo azpitxapeldunak izango dira, David Alvarez eta Fernando Medina, azken hau pilotari oso ezaguna Asegarce enpresako profesionala izan bait zen 2. mailako 4/5-ko modalitatean txapeldun izatera iritsiz. Ikuskizuna ziutaturik dago jaialdi honetan. Azkenik, Hernaniko jarraitzaile guztiei deialdia luzatu nahiko genizueke, zaila izango baita gure herrian maila honetako beste ikuskizun bat berriz ikustea.

PILOTA ESKOLA:

Asteburu honetan jokatuko da Hernaniko pilota eskolako 40 haurrak jokatzen ari diren txapelketako 2. jardunaldia. Larunbatean goizeko 10etatik aurrera hurrengo partiduak jokatuko dira:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Axel Martin - Unai Etxarri
Jon Jara - Orkatz Artola
Manex Oliver - Jagoba Ortega
Markel Gaztelu - Oier Garaiar

ESKUZ BANAKA BENJAMINAK:
Julen Deskarga - Aier Salaberria
Aiur Tejedor - Beñat Atxaga
Manex Martin - Aimar Garcia de Bikuña
Aimar Balenziaga - Unax Manterola

Igandean goizeko 11etatik aurrera beste 10 partidu jokatuko dira.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

Asteburu honetan jokatuko da probintzi mailako trinketeko txapelketako 3. jardunaldia. Txapelketa honetan 13 pilotari Hernaniarrek jokatzen dute, hauek dira partiduak:

ESKUZ BANAKA KADETEAK:
Alain Agirre - Urnieta : larunbata 14,15 (2) Irura
Ekaitz Insausti - Oiarpe : larunbata 14,15 (3) Irura
Endika Arizmendi - Gazteleku : igandea 11,30 (1) Irura
Ioritz Berasarte - Oiarpe : igandea 11,30 (2) Irura

ESKUZ BANAKA JUBENILAK:
Suharri Rodriguez - Intza : larunbata 9,15 (1) Gaska
Xabat Pagola - Allerru : larunbata 9,15 (2) Gaska
Ekaitz Cisneros - Oiarpe : larunbata 9,15 (4) Gaska
Iñaki Urruzola - Intza : larunbata 14,00 (1) Gaska

ESKUZ BANAKA NAGUSIAK:
Jon Etxegoien - Behar Zana : larunbata 14,00 (4) Gaska
Mikel Zurutuza - Antigua : larunbata 14,00 (6) Gaska
Ioritz San Sebastian - Behar Zana : larunbata 14,15 (4) Irura
Ander Lopez - Behar Zana : larunbata 14,15 (7) Irura
Egoitz Altuna - Behar Zana : igandea 9,15 (4) Gaska

martes, 23 de diciembre de 2014

Abenduak 19-21 asteburuko partiduen emaitzak

D.V. - BANKOA TXAPELKETA:

Eneko Aizpitarte pilotaria txapelketa honetako azpitxapeldun geratu da, afizionatu mailan jokatzen denen artean izen onenetakoa duen txapelketaN.
Eneko Labaka Albistur-ko pilotaria lagun duelarik, astearte honetan Zumarragan jokatu den finala galdu dute Irribarria - Irusta bikotearen aurka 22-7 emaitza sendoarekin.
Labaka - Aizpitarte 10-0 galduz hasi ziren, nahiz eta ondoren 17-7 arte partidua berdinduz joan ez zuten momentu batean ere hau irabazteko aukerarik eduki. Arerioek oso ondo jokatu zuten, nor bere aurkaria baino gehiago izan ziren bakoitza bere esparruan eta ez zuten aukerarik ere eman.
Emaitza honek ez du baliogabetzen Labaka - Aizpitarte bikoteak jokatu duen txapelketa aparta. Finalera iristeko 4 kanporaketa gainditu dituzte, Lopez - I.Labaka, Ugalde II - Perez, Elezkano - Etxamendi eta Arrese - Galarza bezelako pilotari garrantzitsuak kalean utziz.
Denobraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatutako 16. finala da.

PELOTA ESKOLA:

Aurreko asteburuan jokatu zen Hernaniko pilota eskolan haur guztiak jokatzen duten txapelketako 1. jardunaldia.
Larunbat eta Igandeko goizetan zehar, 24 pilotari benjaminek eta 15 infantilek 45 partiduko maratoi bat jokatu zuten, partiduak ikustera bertaratu ziren zale ugarien disfruterako.
Lehen jardunaldia jokatu ondoren asteburu honetan jokatzeko sailkatu dira 12 pilotari benjamin eta 8 alebin, larunbat eta igande goizetan 22 partiduko beste maratoi bat jokatuko dutelarik.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Ander Lazkano 9 Urnieta 30
Alain Agirre 30 Oiarpe 11
Ioritz Berasarte 13 Gazteleku 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Xabat Pagola 35 Intza 10
Suharri Rodriguez 35 Gazteleku 20
Ekaitz Cisneros 35 Allerru 12
Iñaki Urruzola 4 Oiarpe 35

ESKUZ BURUZ-BURU NAGUSIAK:
Ioritz San Sebastian 23 Mundarro 40
Ander Lopez 8 Urnieta 40
Josu Altuna 20 Bergara 40
Egoitz Altuna 16 Eple 40
Mikel Zurutuza 27 Behar Zana 40

Pilotari hernaniarren emaitza txarrak probintzi mailako trinketeko txapelketako 2. jardunaldian, 4 garaipen eta 8 porrotekin.
Hoberena Agirre kadetea eta Cisneros, Rodriguez eta Pagola jubenilen garaipenak, 4 pilotariak fase finala jokatzeko sailkatzeko aukerak dituztelarik.
Okerrena Lazkano kadetea, Urruzola jubenila eta San Sebastian, J. Altuna eta Zurutuza nagusien porrotak, 5 pilotariek fase finalean sartzeko ia aukera guztiak galdu dituzte.

jueves, 18 de diciembre de 2014

Abenduak 19-21 asteburuko partiduak

PILOTA ESKOLA:

Eguberrietako oporrak direla eta, C. D. Hernaniko pilota sailak eskuzko txapelketa bat antolatuko du pilota eskolara etortzen diren ume guztien artean.

Eskuz buruz-buru jokatuko da txapelketa hau benjamin eta alebin mailetan. Hiru aste iraungo du eta finalak urtarrilaren 3an jokatuko dira.

Larunbatean, 10:00etan hasita 12 partidu jokatuko dira benjaminetan eta 5 alebinetan.

Larunbatean bertan, 15:00etatik aurrera beste 12 partidu jokatuko dira benjaminetan eta beste 5 alebinetan.

Lehenengo jardunaldia bukatzeko, igandean goizeko 11:00etan 6 partidu benjaminetan jokatuko dira eta 5 alebinetan.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZKER HORMAN:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Xabier Apaolaza / Txulobi, larunbatean 19,00etan (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Jagoba Garmendia / Gazteleku, larunbatean 19,00etan (2) Hernanin

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Urnieta / Ander Lazkano, larunbatean 14,15etan (1) Iruran
Alain Agirre / Oiarpe, larunbatean 14,15etan (3) Iruran
Gazteleku / Ioritz Berasarte, igandean 11,30etan (1) Iruran

Eskuz buruz-buru jubenilak:
Intza / Xabat Pagola, larunbatean 9,15etan (2) Gaskan
Ekaitz Cisneros / Allerru, larunbatean 9,15etan (4) Gaskan
Oiarpe / Iñaki Urruzola, larunbatean 15:00etan (1) Gaskan
Suharri Rodriguez - Gazteleku, larunbatean 15:00etan (4) Gaskan

Eskuz buruz-buru seniorrak 2.maila:
Bergara / Markel Lizeaga, larunbatean 9,15etan (1) Gaskan
Mikel Zurutuza / Behar Zana, larunbatean 15:00etan (5) Gaskan
Egoitz Altuna / Eple, igandean 9:15etan (4) Gaskan

Eskuz buruz-buru seniorrak 1.maila:
Ioritz San Sebastian / Mundarro, ostegunean 20:00etan (2) Iruran
Ander Lopez / Urnieta, larunbatean 14,15etan (5) Iruran

lunes, 15 de diciembre de 2014

Abenduak 12-14 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK;
Alain Agirre 30 / Ander Lazkano 26
Endika Arizmendi 30 / Garikoitz Arizmendi 7

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK;
Suharri Rodriguez 35 / Xabat Pagola 29
Ekaitz Cisneros 35 / Iñaki Urruzola 11

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK;
Eple 40 / Markel Lizeaga 39
Usurbil 40 / Mikel Zurutuza 13
Usurbil 40 / Ioritz San Sebastian 38
Ander Lopez 40 / Mundarro 12

Ez diote ondo ekin gure pilotariek trinketeko txapelketa probintzialari. Bost partidu irabazi eta zazpi galdu dituzte lehenengo jardunaldian.

Aipagarriena, nagisi 1º mailan Lopezek lortutako garaipena izan zen. Lehen aurkaria aise gainditu zuen eta mailari eusteko helburua lortzeko lehen urratsa eman du.

Agirreren eta E. Arizmendiren kadeteen garaipenak ere, Rodriguezena eta Cisneros jubenilena bezala, garrantzitsuak izan dira. Lauek egin dute gora beren joku mailan eta txapelketa honetan poz haundiak emateko gai direla erakusten ari dira.

Alderik txarrena, seniorretako gainontzeko pilotariek galdutako partiduak. Zurutuzak aurkari ona izan zuen aurrean eta ez zuen askorik egiterik izan. Aldiz, San Sebastian eta Lizeagak oso gutxigatik galdu zuten maila haundiko pilotarien aurka eta oso inpresio ona utzi zuten.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZEKER HORMAN:

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Xabier Apaolaza 2 / Ilunpe 0
Gazteleku 2 / Oinatz Insausti 1

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Eple 2 / Eneko Garmendia 0
Tolosa 2 / Oihan Zugasti 0
Gure Txeru 0 / Jagoba Garmendia 2
Tolosa 2 / Mikel Lasa 0

Infantilen txapelketan geratzen zitzaizkigun bi pilotari bakarrak final laurdenetako partiduak galdu zituzten eta, ondorioz, buruz-buru txapelketa probintziala abiatu zuten 14 pilotariak txapela lortzeko aukerarik gabe geratu gera.

Lehiaketan jarraitzen duten bakarrak, alebinetako Apaolaza eta infantiletako J. Garmendia dira. Biak ala biak zonaldeko kontsolazio saria dute jokoan eta final erdietarako sailkatuta daude.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Axel Larrañaga 18 / Anartz Oiartzabal 12
Eñaut Iriondo 18 / Aratz Tejedor 17

Eñaut Iriondo, Aratz Tejedor, Anartz Oiartzabal eta Axel Larrañaga


ESKUZ KADETEAK:
Xabier Salaberria 22 / Oier Ezeiza 16
Onditz Rekondo 22 / Ander Leiza 10

Ander Leiza, Onditz Rekondo, Xabier Salaberria eta Oier Ezeiza

ESKUZ SENIORRAK:
Egoitz Altuna 22 / Iñigo Arizkorreta 13

Iñigo Arizkorreta eta Egoitz Altuna

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Abenduak 12-14 asteburuko partiduak

TRINKETEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Gure pilotariek ezker hormako txapelketako parte hartzea amaitu ondoren, aste buru honetan trinketeko txapelketa probintziala hasiko dute.

C.D.Hernanik 19 talderen izena eman du, nola buruz-buru, hala bi-bitara. Parte hartze ugariena aurkeztu duen kluba izan da Hernanikoa.

Buruz-buruko modalitatean abiatuko da txapelketa eta hauexek izango dira gure pilotariek aste buru honetan jokatuko dituzten partiduak:

Eskuz kadeteak:
Ander Lazkano / Alain Agirre, larunbatean 14:15etan (3) Iruran
Endika Arizmendi / Ioritz Berasarte, igandean 11:30etan (1) Iruran

Eskuz jubenilak:
Xabat Pagola / Suharri Rodriguez, larunbatean 9:15etan (1) Gaskan
Iñaki Urruzola / Ekaitz Cisneros, larunbatean 9:15etan (4) Gaskan

Eskuz seniorrak 2. maila:
Markel Lizeaga / Eple, larunbatean 9:15etan (7) Gaskan
Usurbil / Mikel Zurutuza, larunbatean 9:15etan (11) Gaskan

Eskuz seniorrak 1. maila:
Usurbil / Ioritz San Sebastian, larunbatean 14:15etan (5) Iruran
Ander Lopez / Mundarro, larunbatean 14:15etan (7) Iruran

Txapelketa honetako helburuak honako hauek izango dira: kadeteetan, jokoa ikastea eta finalera iristea, jubeniletan txapela irabaztea, eta seniorretan, 2. mailatik igotzea eta 1. mailatik ez jaistea.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Gazteleku - Oinatz Insausti : ostirala 19,15 (2) Andoain
Xabier Apaolaza - Ilunpe : larunbata 16,00 (1) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Eple - Eneko Garmendia : ostirala 20,15 (1) Renteria
Tolosa - Oihan Zugasti : ostirala 19,30 (3) Tolosa
Gure Txeru - Jagoba Garmendia : ostirala 18,30 (1) Getaria
Tolosa - Mikel Lasa : ostirala 19,30 (1) Tolosa

2 partida inportante jokatzen dute bihar Hernaniko pilotariak, Garmendia eta Zugasti infantilak final laurdenak irabazten saiatuko dira Errenteria eta Tolosan, Garmendia 1º urteko kategorian eta Zugasti 2en urtekoan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Axel Larrañaga - Anartz Oiartzabal : larunbata 16,00 (2) Hernani
Aratz Tejedor - Eñaut Iriondo : larunbata 16,00 (3) Hernani

ESKUZ KADETEAK:
Oier Ezeiza - Xabier Salaberria : larunbata 16,00 (4) Hernani
Onditz Rekondo - Ander Leiza : larunbata 16,00 (5) Hernani

jueves, 4 de diciembre de 2014

Abenduak 5-7 asteburuko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz infantilak:
Eneko Garmendia - Eñaut Iriondo , larunbata 15,00 (1) Hernani

Eskuz nagusiak:
Markel Lizeaga - Iñigo Urkizu , larunbata 15,00 (3) Hernani

Eskuz kadeteak:
Onditz Rekondo - Xabier Salaberria , astelena 11,00 (1) Hernani
Ekaitz Insausti - Oihan Zugasti , astelena 11,00 (2) Hernani

lunes, 1 de diciembre de 2014

Azaroak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola jubenilek 22 eta 5 galdu zuten txapelketa probintzialeko 2. mailako finala Arrasateko Morón eta Egiaren aurka. Bikote hernaniarrak ez zuen ondo jokatu. Final garrantzitsu batek sortzen duen urduritasunaren mende aritu ziren eta ez ziren aurkari izan Arrasatekoentzat. Hauek ondo aritu ziren, baina ezer asko egin gabe eraman zuten txapela.

Hala eta guztiz, oso txapelketa ona jokatu dute Xabatek eta Iñakik eta azken hiru hilabete honetan asko hobetu dute beren joku maila.

Honako hau, C. D. Hernaniko pilotariek aurtengo denboraldian jokatu duten 15garren finala izan da.

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola


GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GAINONTZEKO EMAITZAK:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Ziotza 2 / Unax Uitzi 0
Oiarpe 0 / Oinatz Insausti 2
Xabier Apaolaza 2 / Gazteleku 1

Eskuz buruz-buru infantilak:
Urnieta 0 / Mikel Lasa 2
Allerru 0 / Jagoba Garmendia 2
Gure Txeru 2 / Aratz Tejedor 0
Oiarpe 2 / Eñaut Iriondo 0
Añorga 0 / Oihan Zugasti 2
Eneko Garmendia 2 / Ziotza 1

Bataz beste, ona izan da aste buru honetan txapelketa probintzialean jokatutako 11garren jardunaldi hau. Denera, 6 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte pilotari hernaniarrek. Garaipen garrantzitsuak izan dira, baina baita emaitza mingarriak ere.

Emaitza onen atalean, Eneko Garmendia eta Ohian Zugasti infantilen garaipenak aipatu behar dira. Ondorioz, final laurdenak jokatzeko sailkatu dira biak.

Gauzarik txarrenen artean, lehen aipatu bezala, jubenilek galdutako finala, batetik. Eta bestetik, Unax Uitzi alebinak galdutako partidua. Final zortzirena jokatu zuen txapela irabazteko faboritoetako baten aurka eta ez zuen partidua irabazterik izan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Ekaitz Insausti 22 / Ibai Ezeiza 6
Eskuz buruz-buru seniorrak: Suharri Rodríguez 22 / Ekaitz Cisneros 20

jueves, 27 de noviembre de 2014

ERRIFA - EGUTEGIAK

C.D.Hernaniko esku pilota sailak aurtengo argazki ofiziala atera du, bertan dauzkagun 40 pilotari federatutik 39 azaltzen dira, Ioritz Arrieta nagusi mailako pilotaria falta zaigu, Belgikan dago ikasten eta Martxoan bueltatuko da gurekin.

Bai ta ere aipatu behar degu, gure eguberriko errifa-egutegiak salgai jarri ditugula, bertan gure argazki ofiziala azalduko da eta saski dotore bat zozketatuko degu.

La sección de pelota mano del C.D.Hernani ha sacado la foto oficial de la temporada, en la misma aparecen 39 de los 40 pelotaris federados que tenemos actualmente, solamente falta el senior Ioritz Arrieta que esta estudiando en Belgica y volverá con nosotros el mes de Marzo.

También queremos informar que hemos puesto a la venta nuestras rifas-calendario de navidad, en las mismas aparece nuestra foto oficial y se sorteara una hermosa cesta de navidad.


Azaroak 28-30 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Bihar, ostirala, Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola 2. mailako jubenilak Amezketako pilota lekuan jokatuko dute 21:00etan, kategori hontako finala Egia eta Morón arrasatearren aurka.

Bikote hernaniarrak sailkapen fase oso ona jokatu du, 4 partidu irabazi eta bakar bat galduta eta final erdietan, partidu bakarrera, 22 eta 8 irabazi zioten Hondarribiari.

Oso final parekatua espero da. Sailkapen fasean ere jokatu zuten elkarren aurka eta Arrasatek irabazi zuen 22 eta 17ko emaitzaz, baina edozein aldetara joan zitekeen partidua. Pagola eta Urruzolak asko hobetu dute beren joku maila eta finaleko urduritasuna menperatzen badute denboraldiko lehendabiziko txapel ofiziala ekar dezakete Hernanira.

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GAINONTZEKO PARTIDAK:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Ziotza / Unax Uitzi : ostiralean 18:00etan (1) Zizurkilen
Oiarpe / Oinatz Insausti : larunbatean 16:15etan (1) Oiartzunen
Xabier Apaolaza / Gazteleku : larunbatean 16:00etan (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Urnieta / Mikel Lasa : ostegunean 20:15 (1) Urnietan
Allerru / Jagoba Garmendia : ostiralean 20:40 (1) Lezon
Gure Txeru / Aratz Tejedor : larunbatean 16:00etan (3) Getarian
Oiarpe / Eñaut Iriondo : larunbatean 16:15etan (4) Oiartzunen
Añorga / Oihan Zugasti : larunbatean 16:00etan (3) Añorgan
Eneko Garmendia / Ziotza : larunbatean 16:00etan (2) Hernanin

Partidurik garrantzitsuenak Uitzi alebinak eta E. Garmendia eta Zugasti infantilek jokatuko dituzte. Hiru pilotari hernaniarrek final zortzirenak jokatuko dituzte.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Ekaitz Insausti / Ibai Ezeiza, igandean 11:00etan (1) Hernanin.

Eskuz buruz-buru seniorrak:
Iñigo Arizkorreta / Ekaitz Cisneros, igandean 11:00etan (2) Hernanin.
Markel Lizeaga / Iñigo Urkizu, igandean 11:00etan (3) Hernanin.

lunes, 24 de noviembre de 2014

Azaroak 21-23 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Tolosa 1 / Unax Uitzi 2
Xabier Apaolaza 2 / Euskal Giroa 0
Oinatz Insausti 2 / Atzapar 0
Anartz Oiartzabal 0 / Goierri 2

Eskuz buruz-buru infantilak:
Murumendi 0 / Oihan Zugasti 2
Lapke 2 / Xabier Salaberria 1
Eñaut Iriondo 2 / Tolosa 1
Ibai Ezeiza 0 / Usurbil 2
Tolosa 1 / Jagoba Garmendia 2

Eskuz bi-bitara kadeteak:
Arizmendi - Berasarte 22 / Zumaia 17

Eskuz bi-bitara jubenilak:
Hondarribia 8 / Pagola - Urruzola 22

Aste buru ona osatu dute pilotari hernaniarrek txapelketa probintzialeko 10. jardunaldian. Denera, 8 partidu irabazi dituzte eta 3 galdu. Garaipen garrantzitsuak lortu dira, baina tartean emaitza mingarriak ere izan dira.

Emaitzarik onena, Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola 2. mailako jubenilek lortutako garaipena. Partidu bakarrera jokatu zuten final erdia Hondarribian. Oso ondo aritu ziren bi pilotariak eta ondorioz, denboraldiko lehenengo final ofiziala jokatzeko sailkatu dira.

Unax Uitzi errendimenduko alebinak eta Ohian Zugasti infantilak ere garaipen garrantzitsuak lortu zituzten azken faseko partiduetan. Bi pilotari hauek final zortzirenak jokatuko dituzte datorren aste buruan.

Emaitza txarren atalean, Anartz Oiartzabal errendimenduko alebinak eta Xabier Salaberria infantilak galdutako partiduak aipatu behar dira. Oiartzabalek partidua bukatu gabe utzi behar izan zuen gaixo zegoelako. Salaberriak berriz, ez zuen zorte onik izan. Partidu ona jokatu arren, aurkari on bat eta pilota biziegia izan zituen aurrean.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru infantilak:
Mikel Lasa 18 / Eneko Garmendia 8

Eskuz buruz-buru jubenilak:
Alain Agirre 22 / Ander Lazkano 21

miércoles, 19 de noviembre de 2014

Azaroak 21-23 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Tolosa - Unax Uitzi : ostirala 19,30 (1) Tolosa
Xabier Apaolaza - Euskal Giroa : larunbata 16,00 (1) Hernani
Oinatz Insausti - Atzapar : larunbata 16,00 (2) Hernani
Anartz Oiartzabal - Goierri : larunbata 16,00 (3) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Murumendi - Oihan Zugasti : ostirala 19,00 (1) Beasain
Lapke - Xabier Salaberria : ostirala 19,00 (2) Lazkao
Eñaut Iriondo - Tolosa : larunbata 16,00 (4) Hernani
Ibai Ezeiza - Usurbil : larunbata 16,00 (5) Hernani
Tolosa - Jagoba Garmendia : larunbata 16,30 (3) Tolosa

ESKUZ BINAKA KADETEAK:
Arizmendi - Berasarte / Zumaia : larunbata 16,00 (6) Hernani

ESKUZ BINAKA JUBENILAK:
Hondarribia / Pagola - Urruzola : ostirala 19,15 (1) Hondarribia

Partida garrantzitzuena Pagola - Urruzola 2en mailako jubenilak jokatuko dute Hondarribin, Gipuzkoako final erdia jokatuko dute partida bakarrea, partida zaila bainan aurtengo denboraldian erakusten ari diran mailan jokatzen ba dute, irabazteko aukerak ba dituzte. Bai ta ere garrantzitzuak Uitzi eta Oiartzabal alebinak eta Salaberria eta Zugasti infantilak jokatu behar duten partidak, 4 pilotari hernaniarrak Gipuzkoako fase finaleko 1ª kanporaketa jokatuko dute.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Mikel Lasa - Eneko Garmendia : igandea 11,00 (1) Hernani
Aratz Tejedor - Axel Larrañaga : igandea 11,00 (2) Hernani

ESKUZ BANAKA JUBENILAK:
Ander Lazkano - Alain Agirre : igandea 11,00 (3) Hernani

ESKUZ BANAKA NAGUSIAK:
Mikel Zurutuza - Ekaitz Cisneros : larunbata 15,00 (1) Hernani

lunes, 17 de noviembre de 2014

Azaroak 14-16 asteburuko partiduen emaitzak

DONOSTI GAIN TXAPELKETA:

Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek 22 eta 17 galdu zuten Santxo eta Gorrotxategiren aurka Egia, Donostiako auzoan, jokatu den txapelketa honetako finalean.

Partidua gogorra izan da hasiera bertatik. Tantoak pilotakada askokoak, baina gehienak Santxo eta Gorrotxategin aldera erortzen ziren 11 eta 3ko emaitzara arte. Hala ere, Aizpitartek ez du etsi eta hortik aurrera hobeto gozatu du pilota jotzerakoan. Ondorioz, Ojuelek gehiago sartu ahal izan du jokoan eta berak egin ditu partiduko tanturik onenak. Partidua 17 eta 16ko emaitzaraino parekatu da, baina azken zatian bikote hernaniarrak ez du zorterik izan. Ojuelek tanto izan behar zuten pilota pare bat txapara bidali zituen eta azkenean, Usurbilgo bikoteak partidua aurrera atera eta txapela eraman zuen. Luze iraun zuen partiduak, ordu bete baino gehiago, eta lau pilotariak oso ondo jokatu zuten.

Santxo eta Gorrotxategi (Gorriz)
Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte (Urdinez)


GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru infantilak:
Ander Leiza 0 / Aloña Mendi 2

Eskuz bi-bitara kadeteak:
Gazteleku 13 / E. Arizmendi - Berasarte 22

Eskuz bi-bitara seniorrak:
Usurbil 22 / Ojuel - Lizeaga 13

Hernaniko pilotari gehienek atsedena izan dute joan den aste buru honetan. Hiru partida bakarrik jokatu dira eta denera, partidu bat irabazi da eta bi galdu dira.

Emaitzarik onena kadeteetako 2. mailako Arizmendi eta Berasarte bikotearen garaipena izan da. Lehendik bi partidu galduta dauzkate, baina partiduak irabaziz jarraitzen dute eta aurkari zuzenek galduz geroz final erdietara sailkatzeko aukera dute.

Gauzarik txarrena, seniorretako elite malan Ojuelek eta Lizeagak final aurrekoetan galdutako partidua. Berriro ere 22 eta 13koemaitzaz galdu zuten Usurbilgo bikotearen aurka eta finaletik kanpo geratu dira.

Aitortu beharra dago azken bi aste hauetan Santxo eta Gorrotxategi, aldapa haundiegia izan direla gure pilotarientzat.

Era berean, mingarria gertatu zen Ander Leiza infantilak galdutako partidua. Azken faseko sailkapena zuen jokoan eta ez zuen zorte onik izan pilotari hernaniarrak. Maila oneko pilotari baten aurka ari behar izan zuen eta azkenean txapelketatik kanpo geratu da.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz infantilak:
Unax Uitzi 18 / Eneko Garmendia 5
Mikel Lasa 18 / Aratz Tejedor 9
Jagoba Garmendia 18 / Axel Larrañaga 6

Eskuz kadeteak:
Oihan Zugasti 22 / Oier Ezeiza 11
Ekaitz Insausti 22 / Xabier Salaberria 21
Ibai Ezeiza 22 / Onditz Rekondo 13

Eskuz seniorrak:
Suharri Rodriguez 22 / Iñigo Arizkorreta 15

jueves, 13 de noviembre de 2014

Azaroak 14-16 asteburuko partiduak

EGIAKO TXAPELKETA:

Datorren igande goizean, 10:30etatik aurrera Donostiako auzo honetako txapelketako finalak jokatuko dira. Seniorretakoan hiru hernaniar protagonista izango dira. Alde batetik, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte C. D. Hernaniren koloreak defendatuko dituzte eta, bestetik, Xabi Santxo eta Aitor Gorrotxategik Usurbilgoak.

Usurbilgo bikotea faborito izango da. Santxo egungo Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelduna da eta Gorrotxategi hernaniarra senior mailako atzelari onenetakoa da. Ojuel eta Aizpitarte joko bolada onean daude. Txapelketa ederra jokatu dute eta ezin daiteke ustekabekorik baztertu, batik bat, Gorrotxategik aste buru honetan jokatu behar duen partidu kopurua ikusita.

Finalera iristeko, Ojuel eta Aizpitarte, Ongay – Mariezkurrena, Errandonea – Martínez eta Urretabizkaia – Telletxea bikoteei gailendu zaizkie.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA: Hauexek izango dira aste buru honetan jokatuko diren partiduak:

Eskuz buruz-buru infantilak: Ander Leiza / Aloña Mendi, igandean 11:00etan (1) Hernanin
Eskuz bi-bitara kadeteak: Gazteleku / E. Arizmendi - Berasarte, ostiralean 19:30etan (2) Andoainen
Eskuz bi-bitara seniorrak: Usurbil / Ojuel - Lizeaga, larunbatean 16:00etan (1) Aginagan

Partidurik garrantzitsuena Paul Ojuel eta Markel Lizeaga elite mailako seniorrek jokatuko dutena izango da. Itzuliko final erdia jokatuko dute Usurbilgo taldeko Santxo eta Gorrotxategiren aurka. Bikote hernaniarrak joaneko 22 eta 13ko emaitza irauli behar du. Oso lan zaila dute, baina ez ezinezkoa.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA: Hauxe asteburuan jokatuko den partidu sorta:

Eskuz infantilak: Eneko Garmendia / Unax Uitz, igandean 11:00etan (2) Hernanin
Eskuz infantilak: Mikel Lasa / Aratz Tejedor, igandean 11:00etan (3) Hernanin
Eskuz infantilak: Axel Larrañaga / Jagoba Garmendia, igandean 11:00etan (4) Hernanin
Eskuz kadeteak: Oier Ezeiza / Oihan Zugasti, ostiralean 21:00etan (1) Hernanin
Eskuz kadeteak: Ekaitz Insausti / Xabier Salaberria, ostiralean 21:00etan (2) Hernanin
Eskuz kadeteak: Onditz Rekondo / Ibai Ezeiza, ostiralean 21:00etan (3) Hernanin
Eskuz seniorrak: : Iñigo Arizkorreta / Suharri Rodriguez, ostiralean 21:00etan (4) Hernanin

lunes, 10 de noviembre de 2014

Azaroak 7-9 asteburuko partiduen emaitzak

GARTZARONGO TXAPELKETA:

Ioritz San Sebastian pilotari hernaniarrak eta Iker Urmeneta Añorgakoak 22 eta 6 galdu zuten Gartzarongo herri nafar polit horretan jokatutako txapelketan.

Urmenetak eta San Sebastianek Laso eta Sarasa bikote nafar gaztea izan zuten aurrean eta gipuzkoarrak hasieratik gutxiago izan ziren. Nafarrek partidu haundia jokatu zuten. Unai Laso aurrelaria, jubenil adinekoa oraindik, partiduko onena izan zen. Bizitasun haundia eman zion jokoari eta ondo erakutsi zuen zergatik ari den enpresa profesionalekin entrenatzen. Oso pilotari interesgarria izan liteke etorkizunean.

San Sebastian eskuetatik justu ibili zen eta ezin izan zion erauntsiari eutsi. Urmeneta saiatu bazen ere, ez zuen asko laguntzerik izan aurrelari nafarraren erakustaldiaren aurrean.

Iker Urmeneta eta Ioritz San Sebastian

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oiarpe 0 / Unax Uitzi 2
Euskal Giroa 0 / Xabier Apaolaza 2
Oinatz Insausti 1 / Ramuntxo 2

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Añorga 2 / Mikel Lasa 0
Añorga 1 / Xabier Salaberria 2
Lizardi 0 / Ander Leiza 2
Eñaut Iriondo 2 / Urnieta 1
Allerru 0 / Eneko Garmendia 2
Allerru 0 / Oihan Zugasti 2
Allerru 0 / Ibai Ezeiza 2
Jagoba Garmendia 0 / Gure Txeru 2

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Agirre - Arizmendi 9 / Oiarpe 22
Arizmendi - Berasarte 22 / Gazteleku 7
Rekondo - Ezeiza 8 / Añorga 22

Onditz Rekondo eta Oier Ezeiza

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Intza 9 / Pagola - Urruzola 22
Gazteleku 16 / Cisneros - Rodríguez 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Intza 22 / Altuna - Etxegoien 15
Zurutuza - Arizkorreta 22 / Gazteleku EA
Ojuel - Aizpitarte 13 / Usurbil 22

Emaitza onak lortu dituzte pilotari hernaniarrek txapelketa probintzialeko 8garren jardunaldian. Nahiz eta partidurik garrantzitsuena galdu egin zen, beste zenbait partidu garrantzitsu irabazi egin ziren. Denera, aste buruko emaitza hauxe izan zen: 12 partidu irabazi eta 7 galdu.

Gauzarik onena, jubeniletako 2. mailako Xabat Pagolak eta Iñaki Urruzolak irabazitako partidua. Emaitza honekin final erdietarako sailkatu dira.

Unax Uitzi alebinak eta Xabier Salaberria, Ander Leiza, Ohian Zugasti eta Eneko Garmendia infantilek ere oso garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Ondorioz, bost pilotari hauek azken fasea jokatu ahal izango dute.

Emaitzarik txarrena seniorretako elite mailako Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek utzi zuten final erdietako joaneko partiduan. Bikote hernaniarrak partidu ona jokatu zuen, baina aurkariak, Santxo eta Gorrotxategi gehiago izan ziren. Asko jokatu beharko dute hernaniarrek itzuliko partiduan final erdia iraultzekotan.

Mikel Lasa infantilak ere partidu garrantzitsua galdu zuen eta azken fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu da.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA : ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Anartz Oiartzabal 18 Aratz Tejedor 8

Anartz Oiartzabal eta Aratz Tejedor

jueves, 6 de noviembre de 2014

Azaroak 7-9 asteburuko partiduak

GARTZARONGO TXAPELKETA:
Datorren larunbat honetan 16:00etan (5.garren partidua) Ioritz San Sebastian pilotari hernaniarrak txapelketa honetako nagusi mailako finala jokatuko du Iker Urmenta donostiarrarekin batera, aurkariak Laso eta Sarasa nafartarrak izango dituzte.

Finalera iristeko Urmeneta eta San Sebastianek lau partidu jokatu behar izan dituzte eta bidean utzi dituzte Mendi - Iribarren, Otxandorena - Telletxea, Barbarejo - Alduntzin eta Hernández – Ruiz bikoteak.

Partidua oso orekatua ikusten da eta bikote gipuzkoarraren eskarmentua erabakigarria izan liteke. Bikote nafarrak etorkizun haundia du, enpresa profesionalekin entrenatzen dute maiz, baina gaztetasunak eta final bateko urduritasunak kalte egin liezaiekete.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Hauxek izango dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Oiarpe / Unax Uitzi : larunbatean 16:15 (3) Oiartzunen
Euskal Giroa / Xabier Apaolaza : larunbatean 17:00 (2) Herreran
Oinatz Insausti / Ramuntxo : igandean 11:00 (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Añorga / Mikel Lasa : ostiralean 19:00 (1) Añorgan
Añorga / Xabier Salaberria : ostiralean 19:00 (3) Añorgan
Lizardi / Ander Leiza : ostiralean 20:00 (1) Igeldon
Eñaut Iriondo / Urnieta : larunbatean 16:00 (1) Hernanin
Aratz Tejedor / Allerru : larunbatean 16:00 (2) Hernanin
Allerru / Eneko Garmendia : larunbatean 17:00 (1) Lezon
Allerru / Oihan Zugasti : larunbatean 17:00 (2) Lezon
Allerru / Ibai Ezeiza : larunbatean 17:00 (3) Lezon
Jagoba Garmendia / Gure Txeru : igandean 11:00 (2) Hernanin

Eskuz bi-bitara kadeteak:
Agirre - Arizmendi / Oiarpe : ostiralean 20:00 (3) Hernanin
Arizmendi - Berasarte / Gazteleku : ostiralean 20:00 (4) Hernanin
Rekondo - Ezeiza / Añorga : larunbatean 16:00 (3) Hernanin

Eskuz bi-bitara jubenilak:
Intza / Pagola - Urruzola : larunbatean 16:00etan (1) Lasarten
Gazteleku / Cisneros - Rodriguez : larunbatean 17:30etan (7) Andoainen

Eskuz bi-bitara seniorrak:
Intza / Altuna - Etxegoien : larunbatean 16:00 (2) Lasarten
Zurutuza - Arizkorreta / Gazteleku : larunbatean 16:00 (4) Hernanin
Ojuel - Aizpitarte / Usurbil : igandean 11:00 (3) Hernanin

Partidurik garrantzitsuena Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek jokatuko dute seniorretako elite mailan. Igandean Hernanin final erdietako joaneko partidua jokatuko dute Santxo-Gorrotxategi Usurbilgo bikotearen aurka.

Era berean, garrantzitsua izango da Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola, 2. mailako jubenilek jokatuko dutena. Larunbatean Lasarten izango dute sailkapen faseko azken partidua eta irabaziz geroz, final erdiak jokatuko dituzte.

Errendimenduko pilotariek ere partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte. Uitzi alebinak eta Lasa, Garmendia, Salaberria eta Zugasti infantilek sailkapen faseko azken partidua jokatuko dute eta irabazi egin behar dute azken fasea jokatu ahal izateko.

lunes, 3 de noviembre de 2014

Urriak 31 - Azaroak 2 asteburuko partiduen emaitzak

ALEBINAK ESKUZ BURUZ-BURU:
Euskal Giroa 0 / Oinatz Insausti 2
Xabier Apaolaza 2 / Ilunpe 1
Unax Uitzi 2 / Zumaia 0

Ioritz San Sebastian,
Ander Ezeiza, Ibai Ezeiza, Unax Uitzi eta Xabier Apaolaza

INFANTILAK 1. MAILA ESKUZ BURUZ-BURU:
Urnieta 2 / Jagoba Garmendia 0
Zumaia 2 / Eñaut Iriondo 0
Eple 0 / Aratz Tejedor 2
Eneko Garmendia 0 / Euskal Giroa 2

INFANTILAK 2. MAILA ESKUZ BURUZ-BURU:
Xabier Salaberria 2 / Allerru NP
Oihan Zugasti 2 / Oiarpe 0
Ibai Ezeiza 0 / Usurbil 2
Ander Leiza 2 / Alde Zaharra 1

Oihan Zugasti, Xabier Salaberria eta Eneko Garmendia

KADETEAK 2. MAILA ESKUZ BI-BITARA:
Aloña Mendi 22 / Arizmendi - Berasarte 16

SENIORRAK 3. MAILA ESKUZ BI-BITARA:
Atzapar 22 / Zurutuza - Arizkorreta 2

SENIORRAK ESKUZ BURUZ-BURU:
Ioritz San Sebastian 9 / Oiarpe 22

Hala moduzkoa izan da txapelketa probintzialeko 7garren jardunaldia pilotari hernaniarrentzat. Hauxe izan da aste buru honetako emaitza: 7 partidu irabazi eta beste 7 galdu. Galdutako horien artean, batzuk garrantzitsuak, gainera.

Emaitza onenen atalean aipatu behar dira Uitzi alebinarena eta Salaberria eta Zugasti infantilenak. Hiru pilotari horiek datorren jardunaldian hurrengo faserako sailkapena izango dute jokoan.

Alderdirik txarrena, J. Garmendia eta Ezeiza II infantilek galdutako partiduak. Ondorioz, azken fasetik kanpora geratu dira. Era berean, aste buru honetako partidua galduta, finalerdietatik kanpo geratu da nagusia mailako Ioritz San Sebastian.

Bukatzeko, emaitza txarra bildu dute baita ere, kadeteetako 2. Mailan, Arizmendik eta Berasartek. Partidua galdu ondoren eta 3 jardunaldi geratzen direla, miraria beharko lukete final erdietan sartzeko.

miércoles, 29 de octubre de 2014

Urriak 31 - Azaroak 2 asteburuko partiduak

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Euskal Giroa / Oinatz Insausti : ostirala 19,30 (1) Herrera
Xabier Apaolaza / Ilunpe : igandea 10,30 (1) Hernani
Unax Uitzi / Zumaia : igandea 10,30 (2) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK 1ª:
Urnieta / Jagoba Garmendia : ostirala 18,00 (1) Urnieta
Zumaia / Eñaut Iriondo : ostirala 19,30 (2) Zumaia
Eple / Aratz Tejedor : ostirala 20,00 (2) Renteria
Eneko Garmendia / Euskal Giroa : larunbata 11,00 (1) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK 2ª:
Xabier Salaberria / Allerru : larunbata 11,00 (2) Hernani
Oihan Zugasti / Oiarpe : larunbata 11,00 (3) Hernani
Ibai Ezeiza / Usurbil : igandea 10,30 (3) Hernani
Ander Leiza / Alde Zaharra : igandea 10,30 (4) Hernani

ESKUZ BINAKA KADETEAK 2ª:
Aloña Mendi / Arizmendi - Berasarte : ostirala 19,00 (4) Oñate

ESKUZ BINAKA NAGUSIAK 3ª:
Atzapar / Zurutuza - Arizkorreta : ostirala 19,30 (3) Asteasu

ESKUZ BANAKA NAGUSIAK:
Ioritz San Sebastian / Oiarpe : igandea 10,30 (5) Hernani

Errendimentuko kategorian 5 partida garrantzitzuak jokatuko dira aste buru hontan, Uitzi alebinak, J.Garmendia 1ko urteko infantilak eta Salaberria, Zugasti eta Ezeiza 2go urteko pilotariak, irabazi egin behar dute jarraitu nai ba dute fase finalean sailkatzeko aukerekin.
Beste kategorietan, Arizmendi - Berasarte 2en mailako kadeteak eta San Sebastian nagusi mailakoak, irabazi egin behar dute bere partidak, aukerarekin jarraitzeko eta final erditara sailkatzeko.

domingo, 26 de octubre de 2014

Urriak 24-26 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Zumaia 0 / Anartz Oiartzabal 2
Xabier Apaolaza 0 / Añorga 2
Gazteleku 2 / Oinatz Insausti 0

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Eple 2 / Mikel Lasa 1
Eple 2 / Ibai Ezeiza 1
Eple 0 / Xabier Salaberria 2
Oiarpe 2 / Ander Leiza 0
Añorga 2 / Aratz Tejedor 0
Jagoba Garmendia 1 / Gazteleku 2
Eñaut Iriondo 0 / Gure Txeru 2

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Intxurre 22 / Rekondo - Ezeiza 13
Ilunpe 22 / Agirre - Arizmendi 9

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Cisneros - Rodriguez 22 / Lapke 14
Pagola - Urruzola 22 / Bergara 10

Suharri Rodriguez eta Ekaitz Cisneros

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Zurutuza - Arizkorreta 22 / Iparralde EA
Altuna - Etxegoien 18 / Usurbil 22
Urkizu - Altuna 22 / Bergara 10
Ojuel - Lizeaga 22 / Soraluze 10

Mikel Zurutuza, Iñigo Urkizu, Jon Etxegoien,
Josu Altuna, Iñigo Arizkorreta eta Egoitz Altuna

Jardunaldi txarra gertatu da txapelketa probintzialeko 6garren hau: 6 partidu irabazi eta 12 galdu, hauxe aste buru honetan bildutako emaitza. Orokorrean jardunaldi egokia izan ez bada ere, partidu garrantzitsuak irabazi dira eta horrek azken emaitza itxuratu du nolabait ere.

Gauzarik onena, seniorretako elite mailan Ojuelek eta Lizeagak final erdietarako sailkatzea lortu izana. Maila onean jokatuz, 22 eta 10 irabazi zuten bikote indartsua osatzen duten Atxotegi eta Bolinagaren aurka.

Garrantzitsua izan da era berean, seniorretako 1. mailan Urkizuk eta Altunak irabazitako partidua. Emaitza honek jaitsierako promozioa jokatzetik libratu ditu.

Balio haundikoa baita ere, Pagola eta Urruzola, 2. mailako jubenilek, irabazitakoa. Datorren partidua irabaziz geroz, final erdiak jokatzeko sailkatuko dira.

Oiartzabal eta Salaberria, errendimenduko pilotariek ere oso garaipen onak lortu dituzte. Oiartzabalek partidurik galdu gabe jarraitzen du eta Salaberriak datorren partidua irabazten badu, sailkatu egingo da.

Emaitza txarren atalean aipatu behar da, errendimenduko pilotariek partidu gehienak galdu zituztela. Infantiletan, Lasak eta Ezeizak beren lehenengo partidua galdu zuten, baina oraindik azken faserako sailkatu daitezke. Gainontzeko guztiak aukerarik gabe geratu dira.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz infantilak: Unax Uitzi 18 / Mikel Lasa 6
Eskuz seniorrak: Iñigo Arizkorreta 22 / Mikel Zurutuza 15

jueves, 23 de octubre de 2014

Urriak 24-26 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Zumaia / Anartz Oiartzabal , ostirala 19,30 (3) Zumaia
Xabier Apaolaza / Añorga , larunbata 15,30 (2) Hernani
Gazteleku / Oinatz Insausti , larunbata 16,00 (3) Andoain

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Eple / Mikel Lasa , osteguna 19,15 (1) Renteria
Eple / Ibai Ezeiza , ostirala 20,00 (2) Renteria
Eple / Xabier Salaberria , ostirala 20,00 (3) Renteria
Oiarpe / Ander Leiza , larunbata 16,15 (7) Oiartzun
Añorga / Aratz Tejedor , larunbata 17,00 (2) Añorga
Jagoba Garmendia / Gazteleku , igandea 11,00 (1) Hernani
Eñaut Iriondo / Gure Txeru , igandea 11,00 (2) Hernani

ESKUZ BINAKA KADETEAK:
Intxurre / Rekondo - Ezeiza , ostirala 19,00 (2) Ikaztegieta
Ilunpe / Agirre - Lazkano , ostirala 19,00 (4) Azpeitia

ESKUZ BINAKA JUBENILAK:
Cisneros - Rodriguez / Lapke , larunbata 15,30 (1) Hernani
Pagola - Urruzola / Bergara , igandea 11,00 (3) Hernani

ESKUZ BINAKA NAGUSIAK:
Zurutuza - Arizkorreta / Iparralde , larunbata 15,30 (3) Hernani
Altuna - Etxegoien / Usurbil , larunbata 15,30 (4) Hernani
Urkizu - Altuna / Bergara , larunbata 15,30 (5) Hernani
Ojuel - Lizeaga / Soraluze , igandea 11,00 (4) Hernani

Partida garrantzitsuena igandean jokatuko da Hernanin, nagusi elitean Ojuel - Lizeagak, Atxotegi - Aldape Soraluzeko bikotearen kontra jokatuko dute, partida irabazten dun bikoteak final erdiak jokatuko ditu.

lunes, 20 de octubre de 2014

Urriak 17-19 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Alebinak eskuz buruz-buru: Oinatz Insausti 2 / Zumaia 0 (alebinen eta infantilen partiduak 8 tantotako bi jokutara izaten dira)
Alebinak eskuz buruz-buru: Anartz Oiartzabal 2 / Oiarpe 0
Alebinak eskuz buruz-buru: Oiarpe 2 / Xabier Apaolaza 0
Alebinak eskuz buruz-buru: Añorga 2 Unax Uitzi 1

Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insausti

Infantilak eskuz buruz-buru 1. maila: Eple 2 / Eñaut Iriondo 0
Infantilak eskuz buruz-buru 1. maila: Allerru 1 / Mikel Lasa 2
Infantilak eskuz buruz-buru 1. maila: Añorga 2 / Jagoba Garmendia 1
Infantilak eskuz buruz-buru 2. maila: Gazteleku 0 / Oihan Zugasti 2
Infantilak eskuz buruz-buru 2. maila: Xabier Salaberria 1 / Zestoa 2
Infantilak eskuz buruz-buru 2. maila: Ibai Ezeiza 2 / Añorga 0
Infantilak eskuz buruz-buru 2. maila: Ander Leiza 0 Gazteleku 2

Xabier Salaberria, Ibai Ezeiza eta Ander Leiza

Kadeteak eskuz bi-bitara 1. maila: Agirre - Lazkano 9 / Intxurre 22
Kadeteak eskuz bi-bitara 3. maila: Ezeiza - Insausti 20 Urnieta 22

Alain Agirre, Ander Lazkano, Oier Ezeiza eta Ekaitz Insausti

Jubenilak eskuz bi-bitara 1. maila: Zazpi Iturri 22 / Cisneros – Rodríguez 4
Jubenilak eskuz bi-bitara 2. maila: Pagola - Urruzola 17 Arrasate 22
Seniorrak eskuz bi-bitara 1. maila: Murumendi 22 / Urkizu - Altuna 8
Seniorrak eskuz bi-bitara 2. maila: Lizardi 22 / Altuna - Etxegoien 7
Seniorrak eskuz bi-bitara elite maila: Ilunpe 22 Ojuel - Lizeaga 19
Seniorrak eskuz buruz-buru: Ioritz San Sebastian 5 Aurrera Saiaz 22

Argazkietako pilotariak (goitik behera)
Pilotari alebinak: Anartz Oiartzabal eta Oinatz Insausti
Pilotari infantilak: Xabier Salaberria, Ibai Ezeiza eta Ander Leiza
Pilotari kadeteak: Alain Agirre, Ander Lazkano, Oier Ezeiza eta Ekaitz Insausti

Emaitza kazkarrak pilotari hernaniarrak bildu dituztenak txapelketa probintzialeko 5. jardunaldian: 5 partidu irabazi dituzte eta 14 galdu. Ahazteko moduko asteburua izan da.
Onena errendimenduko pilotarien eskutik etorri zen, 5 partidu irabazi bai zituzten. Oiartzabal alebinak eta Lasa eta Ezeiza II infantilek partidurik galdu gabe jarraitzen dute.
Okerrena, aldiz, senior mailako emaitzak izan ziren. 2. mailan Altunak eta Etxegoienek galdu egin zuten berriro eta azken orduko miraririk gertatzen ez bada, maila galduko dute.
Buruz-burukoan, San Sebastianek bere bigarren partidua galdu du eta dezente zaildu zaio final erdietarako sailkapena.
Elite mailan Ojuelek eta Lizeagak final erdietan sartzeko lehendabiziko aukera galdu zuten eta Soraluzeren aurka partidu erabakiorra jokatuko dute. Irabazten badute final erdietarako sailkatuko dira.
Jubeniletan ere, emaitza txarrak. 1. Mailan Cisneros eta Rodríguez finalerdietan sartzeko aukerarik gabe geratu dira eta 2. Mailan Pagolak eta Urruzolak beren lehenengo partidua galdu zuten; hala ere azken fasera pasatzeko aukerekin jarraitzen dute.

miércoles, 15 de octubre de 2014

Urriak 17-19 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz banaka alebinak : Oinatz Insausti / Zumaia , larunbata 16,00 (1) Ereñozu
Eskuz banaka alebinak : Anartz Oiartzabal / Oiarpe , larunbata 16,00 (2) Ereñozu
Eskuz banaka alebinak : Oiarpe / Xabier Apaolaza , larunbata 16,15 (3) Oiartzun
Eskuz banaka alebinak : Añorga / Unax Uitzi , larunbata 16,30 (5) Añorga
Eskuz banaka infantilak 1º : Eple / Eñaut Iriondo , larunbata 16,00 (1) Renteria
Eskuz banaka infantilak 1ª : Allerru / Mikel Lasa , larunbata 17,00 (1) Lezo
Eskuz banaka infantilak 1º : Aratz Tejedor / Zestoa , larunbata 16,00 (3) Ereñozu
Eskuz banaka infantilak 1º : Añorga / Jagoba Garmendia , igandea 10,30 (1) Añorga
Eskuz banaka infantilak 2º : Gazteleku / Oihan Zugasti , larunbata 16,00 (4) Andoain
Eskuz banaka infantilak 2º : Xabier Salaberria / Zestoa , larunbata 16,00 (4) Ereñozu
Eskuz banaka infantilak 2º : Ibai Ezeiza / Añorga , larunbata 16,00 (5) Ereñozu
Eskuz banaka infantilak 2º : Ander Leiza / Gasteleku , larunbata 16,00 (6) Ereñozu
Eskuz binaka kadeteak 3º : Ezeiza - Insausti / Urnieta , igandea 10,00 (2) Hernani
Eskuz binaka kadeteak 1º : Agirre- Lazkano / Intxurre , igandea 10,00 (3) Hernani
Eskuz binaka jubenilak 2º : Pagola - Urruzola / Arrasate , igandea 10,00 (4) Hernani
Eskuz binaka jubenilak 1º : Zazpi Iturri / Cisneros - Rodriguez , ostirala 20,30 (1) Amezketa
Eskuz binaka nagusiak 2º : Lizardi / Altuna - Etxegoien , ostirala 19,30 (3) Ibaeta
Eskuz binaka nagusiak 1º : Murumendi / Urkizu - Altuna , ostirala 19,00 (4) Beasain
Eskuz binaka nagusiak elite : Ilunpe / Ojuel - Lizeaga , ostirala 18,00 (7) Azpeitia
Eskuz banaka nagusiak : Ioritz San Sebastian / Aurrera Saiaz , osteguna 20,30 (1) Hernani

3 partida aipatu behar dira bestean gainetik, 1ª Ojuel - Lizeaga elite mailako bikoteak, Azpeitin irabazten ba dute final erdiak jokatzeko sailkatuko dira.
2ª Cisneros - Rodriguez jubenil bikoteak, Amezketan galtzen ba dute, aukerarik gabe geldituko dira final erdiak jokatzeko.
Eta 3ª Altuna - Etxegoien nagusi mailako bikoteak, Ibaetan galtzen ba dute, kategoria galtzeko 90% arrixkua izango dute.

lunes, 13 de octubre de 2014

Urriak 10-12 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Alebinak eskuz buruz-buru: Xabier Apaolaza 2 / Zumaia 0 (partiduak 8 tantotako bi jokutara izaten dira)
Alebinak eskuz buruz-buru: Unax Uitzi 2 / Euskal Giroa 0
Alebinak eskuz buruz-buru: Euskal Giroa 0 / Anartz Oiartzabal 2
Alebinak eskuz buruz-buru: Ilunpe 2 / Oinatz Insausti 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Jagoba Garmendia 2 / Oiarpe 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Eñaut Iriondo 0 / Oiarpe 2
Infantilak eskuz buruz-buru: Mikel Lasa 2 / Aratz Tejedor 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Eneko Garmendia 2 / Urnieta 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Ohian Zugasti 1 / Añorga 2
Infantilak eskuz buruz-buru: Gazteleku 0 / Xabier Salaberria 2
Seniorrak eskuz buruz-buru: Zazpi Iturri 22 / Ioritz San Sebastian 5
Kadeteak eskuz bi-bitara 2. maila: Arrasate 22 / E. Arizmendi – G. Arizmendi 10
Kadeteak eskuz bi-bitara 1. maila: Tolosa 6 / Agirre – Lazkano 22
Jubenilak eskuz bi-bitara 1. maila: Cisneros – Rodríguez 22 / Tartaloetxe 0
Seniorrak eskuz bi-bitara 2. maila: Altuna – Etxegoien 9 / Behar Zana 22
Seniorrak eskuz bi-bitara 1. maila: Urkizu - Altuna 22 / Azkoitia 13
Seniorrak eskuz bi-bitara elite maila: Ojuel - Azpitarte 22 / Aurrera Saiaz 18

Jardunaldi ona izan da pilotari hernaniarrentzat txapelketa probintzialeko 4garren hau. Alebinek eta infantilek ekin zioten jardunaldiari. 11 partidu irabazi zituzten eta 7 galdu, emaitza garrantzitsuak lortuz.

Unax Uitzi eta Xabier Apaolaza

Aipagarriena, errendimendu taldeko pilotarien hasiera ona. 7 partidu irabazi zituzten, txapelketaren estreinaldian itxura ona emanez, batik bat, alebinek, beren pilotari ibilbideko lehendabiziko partidu ofizialean.
Garrantzitsuak izan dira, era berean, seniorren bi garaipenak. Ojuelek eta Azpitartek ohorezko mailan beren taldeko buruan jarraitzen dute eta gertu dituzte final erdiak. Urkizuk eta Altunak ere urrats haundia eman dute mailari eusteko borrokan, zuzeneko aurkari bat gaindituta.
Alderik txarrenean, seniorretako 2. mailakoek galdutako partidua. Altunak eta Etxegoienek ez dute bururik altxatzen eta oraindik aukerak baldin badituzte ere, jaitsiera gero eta gertuago daukate.
Mingarriak izan dira, baita ere, batetik, kadeteetako 2. mailako E. Arizmendik eta G. Arizmendik, eta, bestetik, seniorretako 1. mailako buruz-burukoan San Sebastianek galdutako lehendabiziko partiduak. Lehenengoek beren mailako bikote gogorrenetako baten aurka galdu zuten eta San Sebastianek txapelketa irabazteko faboritoaren aurka. Hala ere, 2. fasean sartzeko aukerak oso-osorik dauzkate oraindik.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Kadeteak eskuz buruz-buru: Ibai Ezeiza 22 / Ander Leiza 13
Kadeteak eskuz buruz-buru: Ekaitz Insausti 22 / Oier Ezeiza 15
Seniorrak eskuz buruz-buru 2. maila: Iñigo Arizkorreta 22 / Xabat Pagola 17

domingo, 12 de octubre de 2014

Urriak 10-12 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Aste buru hontan hasiko dira jokatzen txapelketa hontan, pilotari alebin eta infantilak, eskuz banaka 4/5ko modalitatean jokatuko dute eta C.D.Hernanik 13 pilotari apuntatu ditu jokatzeko (4 alebin, 5 infantil 1ko urtekoak eta 4 bigarren urtekoak) izen emate honek Hernaniko arrobiaren indarra adierasten du berriro, momentu hontan Gipuzkoako pilotari gehien ditun arrobia. Hauek dira aste buruko partidak:

Eskuz banaka alebinak : Ilunpe / Oinatz Insausti , ostirala 18,00 (2) Azpeitia
Eskuz banaka alebinak : Euskal Giroa / Anartz Oiartzabal , larunbata 16,00 (3) Herrera
Eskuz banaka alebinak : Xabier Apaolaza / Zumaia , igandea 11,00 (1) Hernani
Eskuz banaka alebinak : Unax Uitzi / Euskal Giroa , igandea 11,00 (2) Hernani
Eskuz banaka infantilak : Eñaut Iriondo / Oiarpe , larunbata 16,00 (1) Hernani
Eskuz banaka infantilak : Mikel Lasa / Aratz Tejedor , larunbata 16,00 (2) Hernani
Eskuz banaka infantilak : Eneko Garmendia / Urnieta , larunbata 16,00 (3) Hernani
Eskuz banaka infantilak : Oihan Zugasti / Añorga , larunbata 16,00 (4) Hernani
Eskuz banaka infantilak : Gazteleku / Xabier Salaberria , larunbata 17,00 (7) Andoain
Eskuz banaka infantilak : Jagoba Garmendia / Oiarpe , igandea 11,00 (3) Hernani
Eskuz binaka kadeteak : Arrasate / E.Arizmendi - G.Arizmendi , ostirala 20,15 (2) Arrasate
Eskuz binaka kadeteak : Tolosa / Agirre - Lazkano , larunbata 10,00 (2) Tolosa
Eskuz binaka jubenilak : Cisneros - Rodriguez / Tartaloetxe , larunbata 11,00 (1) Hernani
Eskuz banaka nagusiak : Zazpi Iturri / Ioritz San Sebastian , osteguna 21,00 (2) Amezketa
Eskuz binaka nagusiak : Altuna - Etxegoien / Behar Zana , ostirala 21,00 (3) Hernani
Eskuz binaka nagusiak : Urkizu - Altuna / Azkoitia , larunbata 11,00 (2) Hernani
Eskuz binaka nagusiak : Ojuel - Aizpitarte / Aurrera Saiaz , larunbata 11,00 (3) Hernani

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz banaka kadete : Oier Ezeiza / Ekaitz Insausti , larunbata 16,00 (5) Hernani
Eskuz banaka kadete : Ibai Ezeiza / Ander Leiza , igandea 11,00 (4) Hernani
Eskuz banaka senior : Iñigo Arizkorreta / Xabat Pagola , larunbata 16,00 (6) Hernani

domingo, 5 de octubre de 2014

Urriak 3-5 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Kadeteak 3. maila, eskuz bi-bitara: Hondarribia 3 / Rekondo – Insausti 22
Kadeteak 2. maila, eskuz bi-bitara: E. Arizmendi – Berasarte 22 / Lapke 18
Kadeteak 1. maila, eskuz bi-bitara: Agirre – Lazkano 7 / Zazpi Iturri 22
Gazteak 2. maila, eskuz bi-bitara: Lagunak 16 / Pagola - Urruzola 22
Gazteak 1. maila, eskuz bi-bitara: Arrasate 22 / Cisneros – Rodríguez 20
Seniorrak 3. maila, eskuz bi-bitara: Zurutuza – Arizkorreta 22 / Soraluze 11
Seniorrak 2. maila, eskuz bi-bitara: Eskoriatza 22 / López – Etxegoien 8
Seniorrak 1. maila, eskuz bi-bitara: Eple 22 / Urkizu – Altuna 13
Seniorrak elite maila, eskuz bi-bitara: Soraluze 22 / Aizpitarte – Lizeaga 9
Seniorrak, eskuz buruz-buru: Ioritz San Sebastián 22 / Allerru 7

Denetariko emaitzak joan den asteburu honetan pilotari hernaniarrak txapelketa probintzialeko 3garren jardunaldian bildutakoak: 5 partidu irabazi eta 5 galdu.
Onena, Arizmendi eta Berasarte, 2. mailako kadeteek lortutako 2garren garaipena. Eskutako minez dabiltzan arren, oraindik partidurik galdu gabe jarraitzen dute.
Garrantzitsua izan da, era berean, Pagola eta Urruzola, 2. mailako gazteen garaipena, bere taldean lehendabiziko postuan daude partidu guztiak irabazita.
Onenez aurrera jarraituz, aipagarria baita ere, San Sebastián seniorraren garaipena buruz-buruko txapelketan, hau ere partidurik galdu gabe dago eta aukera sendoak ditu bere helburua lortzeko, hau da, euskal ligarako sailkatzea.

Alde txarrenean, gazteetan 1. mailan Cisneros eta Rodríguezek galdutako partidua, ondo jokatu zuten Arrasaten, atzelaria eskuetatik sendatu da eta, ziur, berandu baino lehen lortuko dute beren lehendabiziko garaipena.
Kezkagarria, bestalde, 2. mailako López eta Etxegoien seniorrek galdutako 3garren partidua, lehen bai lehen behar dute erreakzioa maila ez galtzekotan.
Azkenik, Aizpitarte eta Lizeagak elite mailako seniorretan galdu egin zuten Soraluzen, bi atzelariek jokatu behar izan zuten Ojuelen hutsagatik eta ondorioz, lehenengo partidua galdu dute, hala ere, azken faserako sailkatzeko aukerei eusten diete.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Unax Uitzi 18 Xabier Apaolaza 15
Eskuz infantilak : Aratz Tejedor 18 Eneko Garmendia 8
Eskuz infantilak : Anartz Oiartzabal 18 Jagoba Garmendia 17
Eskuz infantilak : Mikel Lasa 18 Oinatz Insausti 11
Eskuz kadeteak : Xabier Salaberria 22 Ibai Ezeiza 7

jueves, 2 de octubre de 2014

Urriak 3-5 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz binaka kadeteak 3º : Hondarribia / Rekondo - Insausti , ostirala 19,15 (1) Hondarribia
Eskuz binaka kadeteak 2º : E.Arizmendi - Berasarte / Lapke , larunbata 16,00 (1) Hernani
Eskuz binaka kadeteak 1º : Agirre - Lazkano / Zazpi Iturri , larunbata 16,00 (2) Hernani
Eskuz binaka jubenilak 2º : Lagunak / Pagola - Urruzola , ostirala 20,15 (2) Elgoibar
Eskuz binaka jubenilak 1º : Arrasate / Cisneros - Rodriguez , igandea 11,30 (1) Arrasate
Eskuz binaka nagusiak 3º : Zurutuza - Arizkorreta / Soraluze , larunbata 16,00 (3) Hernani
Eskuz binaka nagusiak 2º : Eskoriatza / Lopez - Etxegoien , ostirala 19,30 (1) Eskoriatza
Eskuz binaka nagusiak 1º : Eple / Urkizu - J.Altuna , ostirala 23,00 (1) Renteria
Eskuz binaka nagusiak elite : Soraluze / Lizeaga - Aizpitarte , igandea 13,00 (1) Soraluze
Eskuz banaka nagusiak : Ioritz San Sebastian / Allerru , ostirala 21,00 (3) Hernani

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Xabier Apaolaza - Unax Uitzi , igandea 11,00 (1) Hernani
Eskuz infantilak : Eneko Garmendia - Aratz Tejedor , igandea 11,00 (2) Hernani
Eskuz infantilak : Jagoba Garmendia - Anartz Oiartzabal , igandea 11,00 (3) Hernani
Eskuz infantilak : Oinatz Insausti - Mikel Lasa , igandea 11,00 (4) Hernani
Eskuz kadeteak : Xabier Salaberria - Ibai Ezeiza , igandea 11,00 (5) Hernani

lunes, 29 de septiembre de 2014

Irailak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Kadeteak, eskuz bi-bitara: Ziotza 12 / Agirre - Lazkano 22
Gazteak, eskuz bi-bitara: Cisneros – Rodríguez 8 / Aurrera Saiaz 22
Seniorrak 3. maila, eskuz bi-bitara: Beloki 22 / Zurutuza – Arizkorreta 18
Seniorrak 2. maila, eskuz bi-bitara: Añorga 22 / Altuna – Etxegoien 7
Seniorrak 1. maila, eskuz bi-bitara: Urkizu – Lizeaga 22 / Aurrera Saiaz 12
Seniorrak elite maila, eskuz bi-bitara: Ojuel – Aizpitarte 22 / Ilunpe 8

Azken aste burua hala moduzkoa izan da pilotari hernaniarrentzat txapelketa probintzialeko 2. jardunaldian. Hiru partidu irabazi dituzte eta hiru galdu.

Onena, seniorretako elite mailako garaipena izan da. Ojuel eta Aizpitartek beren 2garren partidua irabazi dute eta berriro erakutsi dute emaitza ona lor dezaketela maila honetan. Garrantzitsua, era berean, seniorretako 1. mailan Urkizu eta Lizeagak lortutako garaipena. Lehengo asteko hasiera txarraren ondoren, oraingoan maila honetako bikote faboritoetako bat hartu dute mendean eta lehenengo urratsa eman dute mailari eusteko helburua iristeko. Azkenik, nabarmentzekoa kadeteetako 1. mailan Agirre eta Lazkanoren garaipena. Beren lehendabiziko partidua zen oso zaila den kategoria honetan eta bikain moldatu dira. Datozen erronka zailetarako kemena indartzeko balioko die garaipen honek.

Alderdi txarrak aipatzerakoan, seniorretako 2. mailan Altuna eta Etxegoienek beren 2garren partidua galdu zutela esan behar. Ez daude sasoi onean eta asko hobetu beharko dute mailari eustekotan. Mingarria baita ere, gazte mailan Cisneros eta Rodríguezek galdutako partidua. Taldeko bikote indartsuenetako baten aurka galdu dute lehenengo partidu hau. Hala ere, esan behar da, atzelari hernaniarrak mina hartuta jokatu zuela eta ziur beren maila harrapatzen dutenean poz haundiak emango dizkigutela.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Joan den aste buru honetan hasi da txapelketa hau. Hernaniko pilotariek bakarrik hartuko dute parte eta eskuz buruz-buru ariko dira 4/5aren barruan. Infantil, kadete, gazte eta senior mailetan jokatuko da txapelketa eta hauexek izan dira lehenengo emaitzak:

Kadeteak eskuz: Garikoitz Arizmendi 22 / Endika Arizmendi 15
Kadeteak eskuz: Oier Ezeiza 22 / Onditz Rekondo 11

jueves, 25 de septiembre de 2014

Irailak 26 - 28 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz binaka kadeteak 1º : Ziotza / Agirre - Lazkano , ostirala 18,30 (1) Zizurkil
Eskuz binaka jubenilak 1º : Cisneros - Rodriguez / Aurrera Saiaz , larunbata 16,00 (1) Hernani
Eskuz binaka nagusiak 3º : Beloki / Zurutuza - Arizkorreta , igandea 11,00 (1) Zumarraga
Eskuz binaka nagusiak 2º : Añorga / Altuna - Etxegoien , ostirala 20,00 (1) Añorga
Eskuz binaka nagusiak 1º : Urkizu - Lizeaga / Aurrera Saiaz , larunbata 16,00 (2) Hernani
Eskuz binaka nagusiak elite : Ojuel - Aizpitarte / Ilunpe , larunbata 16,00 (3) Hernani

martes, 23 de septiembre de 2014

Irailak 19-21 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Kadeteak 3. maila, eskuz binaka: Rekondo – Insausti 17 / Azkoitia 22

Kadeteak 2. maila, eskuz binaka: Arizmendi – Arizmendi 22 / Alde Zaharra 4

Gazteak 2. maila, eskuz binaka: Pagola – Urruzola 22 / Eple 8

Seniorrak 3. maila, eskuz binaka: Zurutuza – Arizkorreta 22 / Eibar 19

Seniorrak 2. maila, eskuz binaka: Altuna anaiak 13 / Azkoitia 22

Seniorrak 1. maila, eskuz binaka: Tartaloetxe 22 / Urkizu – Lizeaga 7

Seniorrak elite maila, eskuz binaka: Aurrera Saiaz 13 / Ojuel – Aizpitarte 22

Seniorrak 1. maila, buruz-buru: Gazteleku 18 / Ioritz San Sebastian 22

Aste buru ona gauzatu dute Hernaniko pilotariek txapelketa probintzialeko 1. jardunaldian, bost garaipen eskuratu eta hiru partidu galduta.

Aipatzekoak 2. mailako kadeteetan Arizmendi – Arizmendik, 1. mailako seniorretan Ioritz San Sebastianek eta elite mailako seniorretan Ojuel – Azpitartek lortutako garaipenak. Ederki ekin diote txapelketari hiru talde horiek, nork bere mailan sailkapen on bat lortuko dutenaren itxaropena indartuz.

Jardunaldiko emaitza txarrenak, seniorretan, 1. mailako Urkizu – Lizeagarenak eta 2. mailako Altuna anaienak. Hemen ere, aurreikuspenak baieztatu dira eta, nahiago genuke erratuko bagina, baina maila ez galtzeko borrokatu beharko dute bi talde horiek.

jueves, 18 de septiembre de 2014

Irailak 19-21 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Aste buru honetan hasiko da denboraldiko lehendabiziko txapelketa ofiziala. Ezker paretako lehiaketarekin abiatuko da eta C. D. Hernanik 10 talderekin hartuko du parte hiru mailatan eta bi modalitatetan.

Kadeteetan, eskuz binaka jokatuko dugu, zortzi pilotari arituko dira hiru mailatan banatuta. Helburuak honako hauek izango dira: ahal den sailkapen onena lortzea 1. mailan, lehenengo postuetarako lehian sartzea 2. mailan eta, azkenik, lehiatzen ikastea 3. mailan.

Gazteen mailan ere eskuz binaka jokatuko dute gure pilotariek. Lau izango dira eta bi mailatan arituko dira. Lehenengo mailakoek Euskal Ligarako sailkatzea izango dute helburu eta bigarren mailakoak ahalik eta sailkapen onena lortzen saiatuko dira.

Seniorrak, aldiz, eskuz binaka eta banaka jokatuko dute. Guztira hamalau pilotari lehiatuko dira lau mailatan. Eskuz binaka, elite mailakoak lehenengo postuetako borrokan sartu nahi dute. Lehenengo eta bigarren mailakoak nor bere mailari eustea dute helburu eta hirugarren mailakoak, ahalik eta lanik txukunena eginez, sailkapenik onena lortzen saiatuko dira.

Eskuz banaka txapelketa maila bakarrean jokatuko da eta helburua Euskal Ligarako sailkatzea izango da.

lunes, 15 de septiembre de 2014

Blog-aren itzulera!!! (2014-ko Irailak 15)

C. D. HERNANIKO ESKU PILOTA ATALEKO BLOGA:

Azken bi urtetan hainbat arazo teknikorengatik bloga geldirik eduki eta gero, denboraldi berri honetan ostera martxan jarriko dugula aurreratu nahi diegu gure jarraitzaile guztiei, gure pilotariei buruzko albiste guztiak xuxen-xuxen jaso ahal izan dezaten.

JOSETXO ETXANDI TXAPELKETA:

Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrek irabazi dute Lezon jokatzen den txapelketa entzutetsu hau. Euskal federakuntzaren zirkuituko txapelketa da. Bikote hernaniarrak Cabrerizo eta Lasa  gainditu zituzten final laurdenetan, Azpiri eta Galarza final erdietan eta azkenik, Urbieta II eta Telletxea finalean.

Lau pilotariak ondo jokatuz hasi ziren eta oso partidu orekatua izan zen 11garren tantua arte. Gorrotxategi Telletxea baino seguruago ari zen. Urbieta, ordea, Ojuel baino gehiago asmatzen ari zen errematean. Hortik aurrera, bikote hernaniarrak joku erritmo biziagoa ezarri zion partiduari eta Telletxeak nekea nabaritzen hasi zen. Gorotxategi atzean nagusitu zen orduan eta Ojuelek aurrean tantuak bukatuz, 18 eta 11 jarri ziren aurretik. Aurkarien pilota aldaketak eta hernaniarren huts batzuek bitarteko, markagailua 20 eta 18 estutzea lortu zuten Urbieta eta Telletxeak. Ojuel eta Gorrotxategik ez zuten etsi eta bukaera aldeko tentsio desatsegineko tanturen bat gora behera, 22 eta 18ko emaitzaz irabazi zuten.

Honako hau, pilotari hernaniarrek denboraldi hasi berri honetan irabazi duten 7garren txapela izan da.

DONOSTIAKO EUSKAL JAIETAKO TXAPELKETA:

Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia pilotari hernaniarrak Donostiako Alde Zaharrean jokatu den txapelketa honetako alebinetako finalean aritu ziren, baina ez zuten irabazterik izan. Pilotari hernaniarrek Ugalde ata Galdos, Oinatiko bikoteari irabazi zioten final laurdenetan eta Urruzola eta Irazu, Gazteleku taldeko bikoteari final erdietan. Finala, Añorgako Albeniz eta Etxezarretaren aurka galdu zuten. Bikote aurkaria fisikoki indartsuagoa izaki, finalak ez zuen kolorerik izan. Hernaniarrak bere ohiko mailan ibili baziren ere, ez zen nahikoa izan konpromisu zail hau aurrera ateratzeko.

Denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatu duten 13garren finala izan da hau.