viernes, 30 de diciembre de 2011

IX BERRIA TXAPELKETA

Atzo BERRIA aldizkariaren egoitzan aurkeztu zen IX BERRIA TXAPELKETA. Antolatzaileekin mahaian Saulo Nebreda EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOko eta Patxi Jauregi GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTAKO FEDERAZIOko presidenteak egon ziren, euren hitzekin ekitaldia babestu zutelarik.

Lehen jardunaldia datorren astean izango da, urtarrilak 6 eta 7an. Txapelketa pribatu hau, denboraldi honetan klubei euren pilota eskoletan egiten den lana behar den bezela baloratzen den denboraldiko bakarra da. Errioxa eta Euskal Herriko 24 talde hoberenek parte hartuko dute bertan.



Hernaniko 4/5 txapelketa

FINAL LAURDENETAKO EMAITZAK :

Infantilak :
Iker Loiarte 18 Ander Lazkano 9
Ioritz Berasarte 18 Alain Agirre 10

Jubenilak :
Josu Altuna 22 Oier Garcia 18
Jon Etxegoien 22 Oihan Lujanbio 8

Nagusiak :
Paul Ojuel 22 Eneko Aizpitarte 6
Ioritz Arrieta 22 Eneko Lujanbio 4

Datorren astearte eta ostegunean jokatuko dira finalerdiak.

Benjaminen txapelketa

Partaidetza eta ikusle aldetik sekulako arrakastarekin ospatu zen atzo pilota eskolako 28 benjaminek jokatu duten pilota txapelketa azkar hau. 10 orduko lehiaketa gogor baten ostean, eta 69 partida jokatu ondoren, hauek izan dira lehen 4 sailkatuak:

1º Xabat Etxandi , 2º Unax Pagola , 3º Jagoba Garmendia y 4º Xabier Apaolaza

Argazkian ezkerretik eskubira: Xabi Apaolaza (laugarrena), Unax Pagola (bigarrena), Jagoba
Garmendia (hirugarrena) eta Xabat Etxandi (lehenengoa).


lunes, 26 de diciembre de 2011

Abenduak 27 aste barneko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK):


HERNANIKO I BENJAMINEN TOPAKETA :

Asteazkenean 10:00etatik aurrera sekulako txapelketa jokatuko da polikiroldegiko frontoian. Pelota eskolako 28 benjaminek hartuko dute parte bertan. Egunean zehar 69 partidu jokatuko dira, aparteko aukera pelotazale guztientzako etorkizuneko izar hernaniarrak jokoan ikusteko.

jueves, 22 de diciembre de 2011

Emakume pilotari Txapelketa

Ostiralean 19:00etan jokatuko da emakumeen palako txapelketa ospetsu hau. 3 partidu jokatuko dira, bertan hernaniarren protagonismoa oso garrantzitsua izango delarik, gure klubeko 6 pilotarik jokatuko baitute.

Lehen partiduan, jubenilen mailan, Miren Goikoetxea - Ariane Arrieta bikotea Eli Pagola - Maider Huizi-ren aurka arituko da, zihurrenik maila oso ona emango duten etxeko 4 pilotari. Goikoetxea - Arrieta faborito irtengo dira, saikapen fasean Pagola - Huizi gainditu baitzituzten. Hala ere finala beti da ezberdina eta ikusiko dugu zer gertatzen den.

Bigarren partiduan, 2. mailako nagusietan Garbiñe Tijero - Beldarrain eta Arriola - Irati Ugalde arituko dira, Tijero irakaslea Ugalde ikaslearen aurka. Biek ere etorkizun haundia duten beste bi gazteren laguntza izango dute, Tijero - Beldarrain izango dira faborito baina ikusi beharko da Arriola - Ugalde bikoteak aurkakoa erakusten digun ala ez.

Hirugarren eta azken partiduan, 1. mailako nagusiak Redondo - Arozena eta Etxegia - Mendizabal izango dira. Berriz ere, Maider Mendizabal eta Nagore Arozena txapeldun mundialak aurrez aurre, biak ere pilotari beterano banagatik lagunduak izango direlarik. Ez dago aurrikuspen garbirik, baina bi atzelari hauek ikuskizuna bermatuko dutela ziurra da.

domingo, 18 de diciembre de 2011

Abenduak 15-18 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :

Eskuz kadeteak :
Suharri Rodriguez 15 Oiarpe 30
Hodei Noble 30 Urnieta NP

Eskuz jubenilak :
Aritz Murgiondo 35 Alde Zaharra 19
Jon Etxegoien 12 Urnieta 35
Jon Leonet 35 Urnieta 2
Oier Garcia 7 Oiarpe 35
Josu Altuna 29 Urnieta 35
Egoitz Altuna 35 Oiarpe 34

Eskuz nagusiak :
Eñaut Esnaola 37 Behar Zana 40
Ioritz San Sebastian 35 Orio 40
Ander Lopez 34 Orio 40
Mikel Zurutuza 33 Eple 40

Jardunaldi txarra pilotari hernaniarrena, 4 partidu soilik irabazi eta gainerako 8ak galdurik. Aipatzekoa Noble kadetearen 2. garaipena eta Murgiondo eta Leonet jubenilena baita ere, hirurak ere final laurdenak jokatzeko ia sailkaturik daudelarik. Bestalde, huts egitea 4 pilotari nagusiena, euren jokoa hobetu beharko dute hurrengo partiduan denak ere final laurdenetarako sailkapena jokatzen baitute.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak :
Urnieta 2 Alain Agirre 0
Gazteleku 0 Xabat Pagola 2

Eskuz kadeteak :
Arrasate 22 Arrue - Rodriguez 9

Aipatzekoa Pagola infantilaren garaipena, datorren ostiraleko jokatuko den zonaldeko finalerako sailkatu baita.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK) :

Eskuz infantilak :
Xabat Pagola 18 Iker Loiarte 17
Manex Noble 18 Jokin Elizalde 11
Ander Lazkano 18 Ioritz Berasarte 9
Alain Agirre 18 Unai Iglesias 15

Mano juveniles :
Oier Garcia 22 Hodei Noble 19
Jon Leonet 22 Josu Altuna 20
Iñigo Urkizu 22 Oihan Lujanbio 4

Mano senior :
Eneko Aizpitarte 22 Unai Ezeiza 17
Aritz Murgiondo 22 Markel Lizeaga 17

Bi ezuste haundi txapelketa lokaleko azken jardunaldian, Pagola infantilak tantu bakarrez garaitu zuen Loiarte faboritoa. Azken honek ezingo du berriro huts egin, kategoria honetan 2. partidua galtzean kanporatzen baitira. Nagusietan, bestalde, Murgiondok txapelketatik kanpo utzi du joko une baxuan dagoen Lizeaga.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Abenduak 15-18 asteburuko partiduak

Hona hemen asteburu honetako partiduak:

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :




GIPUZKOAKO TXAPELKETA :




GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :



domingo, 11 de diciembre de 2011

Abenduak 9-11 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :

Eskuz infantilak :
Alain Agirre 2 Endika Arizmendi 1
Ander Lazkao 0 Urnieta 2
Xabat Pagola 2 Zestoa 0

Palaz jubenilak :
Pagola - Huizi 30 Suberri 7

Jardunaldiko aipagarriena Eli Pagola - Maider Huizi palako nesken finalerako sailkapena izan da. Garrantzitsua baita ere Pagola infantilaren garaipena, kontsolazio faseko semifinala jokatzeko sailkatu delarik.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :

Eskuz kadeteak :
Oiarpe 16 Ekaitz Cisneros 30
Urnieta 30 Suharri Rodriguez 16
Hodei Noble 30 Oiarpe 15

Eskuz jubenilak :
Jon Leonet 35 Egoitz Altuna 19
Oier Garcia 35 Josu Altuna 24
Aritz Murgiondo 35 Urnieta 25
Gazteleku 35 Jon Etxegoien 24

Eskuz nagusiak 1ª :
Eñaut Esnaola 40 Mundarro 14

Eskuz nagusiak 2ª :
Gazteleku 18 Ioritz San Sebastian 40
Igeldo 40 Markel Lizeaga 33
Igeldo 9 Mikel Zurutuza 40

Hasiera ona pilotari hernaniarrena trinketeko txapelketako 1. jardunaldian, 8 garaipen eta 5 porrotekin. Modalitate honetan Cisneros eta Noble kadeteen hasiera ona aipatzekoa da, hala nola 1. mailako nagusietan dabilen Esnaolaren garaipena ere, bere kalitatea erakusteko gogo handiz dagoelarik denboraldi honetan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :

Eskuz infantilak :
Unai Iglesias 22 Iñigo Arrozpide 11
Ander Lazkano 22 Iñaki Urruzola 13
Alain Agirre 22 Endika Arizmendi 11

Eskuz jubenilak :
Oihan Lujanbio 22 Hodei Noble 14
Iñigo Urkizu 22 Oier Garcia 8
Jon Leonet 22 Jon Etxegoien 20

Eskuz nagusiak :
Eneko Lujanbio 22 Julen Etxenike 7
Unai Ezeiza 22 Mikel Zurutuza 5

Etxeko txapelketa honen 1. jardunaldia normalki igaro da, faboritoek uste baino errazago irabazi dute. Partida hoberena jubeniletan jokatutako Leonet eta Etxegoien pilotarien artekoa izan da, ikusleek gozatu zuten partida ona.

viernes, 9 de diciembre de 2011

Pelotako albisteak

IV TXAPELKETA INTERNAZIONALA : Amaia Irazustabarrena, Ariane Arrieta eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrak Euskal Herriko selekzioarekin jokatu dute txapelketa hau. Esku pilotako kontseilu mundialak antolatua izan da eta Bilboko Miribila frontoian jokatu da.

Txapelketa honetan 7 herrialde ezberdinetako pilotarik parte hartu dute, euskal selekzioaz gain Argentina, Chile, Estatu Batuak, Uruguay, Mexiko, Venezuela eta Australia ere parte hartu dute, eta baita Aspe, Asegarce, Impala eta Esku Pilota enpresa profesionaletako pilotariek ere.

Gorrotxategi, Elezkano bizkaitarraren ordezko izan da eta ezin izan du partidurik jokatu. Arrieta ere Saez Arzamendi arabarraren ordezko izan da, baina bi partidu jokatu ahal izan ditu, biak ere era erosoan 30-3 Chile-ren aurka eta 30-3 Uruguay-ren aurka irabaziz.
Irazustabarrenak titular gisa jokatu ditu partida guztiak, sailkapen faseko 3 partiduak erraz irabazi dituelarik (hauetariko 2 Arrieta bere kidearekin), eta finala ere (Saez Arzamendiren laguntzaz) 30-6 Argentinarrak erraz garaituz eta txapela lortuta bere lehen txapelketa internazionalean.

jueves, 8 de diciembre de 2011

Gipuzkoako Trinketeko txapelketan taldeak

Trinketeko txapelketa honetan "Hernani 1", "Hernani 2" izenekin parte hartzen ari gara, bakoitza nor den argi izan dezagun hona hemen izenak.

KADETEAK :

Hernani 1 (Hodei Noble)
Hernani 2 (Suharri Rodriguez)
Hernani 3 (Ekaitz Cisneros)

JUBENILAK :

Hernani 1 (Aritz Murgiondo)
Hernani 2 (Jon Etxegoien)
Hernani 3 (Jon Leonet)
Hernani 4 (Oier Garcia)
Hernani 5 (Josu Altuna)
Hernani 6 (Egoitz Altuna)

NAGUSIAK 1º :

Hernani (Eñaut Esnaola)

NAGUSIAK 2º :

Hernani 1 (Ioritz San Sebastian)
Hernani 2 (Markel Lizeaga)
Hernani 3 (Mikel Zurutuza)
Hernani 4 (Ander Lopez)

Abenduak 9-11 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan Hernaniko frontoian, Eli Pagola - Maider Huizi bikote hernaniarrak probintzia mailako txapelketaren finalerdia jokatuko du Anoetako Suberri klubekoen aurka, hona iristeko sailkapen fasean partida bakarra galdu dutelarik.
Faborito irtengo dira partida irabazteko, eta euren ohiko maila ematen badute oso posible da Goikoetxea - Arrieta kideen aurka finala jokatzea, azken hauek finalerako sailkatuta daudelarik.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Frontoi normaleko modalitate ia guztietako txapelketak amaitu ondoren, hernaniko 21 pilotarik hasiko dute aste honetan probintzia mailako txapelketa trinketean. Buruz burukoa izango da lehenik jokatuko den modalitatea, hauexek dira jardunaldi honetan jokatzekoak diren partidak:



GAINERAKO PARTIDUAK :


lunes, 5 de diciembre de 2011

Abenduak 6-8 aste barneko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :

Aste honetan hasten da abenduko hilabetean zehar jokatuko den txapelketa hau. Bertan, Hernanin federatuta dauden pilotari gehienak parte hartuko dute 4 terdiko modalitatean.

Infantiletan 11 pilotarik jokatuko dute, jubeniletan 8k eta nagusitan 14 izango dira. Hauek dira aste honetako partiduak:



domingo, 4 de diciembre de 2011

Abenduak 2-4 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Endika Arizmendi 2 Sendiekintza 1
Alain Agirre 2 Sendiekintza 0
Xabat Pagola 2 Hondarribi 0
Alde Zaharra 2 Iñigo Arrozpide 0
Gazteleku 2 Unai Iglesias 1
Antigua 2 Iñaki Urruzola 0
Antigua 2 Iker Loiarte 0
Eskuz kadeteak : Arrue - Rodriguez 22 Euskal Giroa 17
Eskuz jubenilak : Urretxu 22 Altuna - Lujanbio II 14
Añorga 22 Urkizu - Etxegoien 8
Aurrera Saiaz 21 Leonet - Altuna 22
Eskuz nagusiak: Etxenike - Zurutuza 22 Azkoitia NP

Erdipurdiko jardunaldia probintzi mailako txapelketan hernaniarrena, 6 garaipen eta 6 porrotekin eta emaitza txarrak garrantzizko partiduetan.

Okerrena Altuna - Lujanbio II jubenilen porrota izan da. Urretxun jokatutako finalerdietan hernaniko bikoteak ez zuen bere ohizko maila eman eta hortaz ez dute finala jokatuko. Emaitza hau izanik ere, egindako txapelketa ona izan da eta jokoan egin duten hobekuntza ere nabaria da.

Azkenik Loiarteren porrota infantiletako final zortzirenetan. Baina beti esaten dugun bezela, adin hauetan garrantzitsuena parte hartu eta ikastea da, pilotari hau oso ondo egiten ari delarik. Entrenatzen jarraitzea besterik ez du, binakako txapelketa segituan hasiko da eta.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Abenduak 2-4 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Ostiral honetan 19:00-tan Urretxuko frontoian 2. mailako Egoitza Altuna - Oihan Lujanbio jubenilek probintzi mailako finalerdia jokatuko dute bertako Apaolaza - Alberdi bikotearen aurka.

Sailkapen fasean 9 partidu irabazi eta 2 galdu ondoren, bikote hernaniarra finalerdietarako bere taldeko 2.ak izanik sailkatu dira. Partida bakarrera izango da finalerdia eta aurrikuspenak berdindurik daude. Bikote urretxuarrak txapelketan partidurik galdu gabe jarraitzen du, baina gureek euren maila ematen badute irabazteko aukerak dituzte.


domingo, 27 de noviembre de 2011

Azaroak 25-27 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Oiarpe 1 Manex Noble 2
Iker Loiarte 2 Usurbil 1
Mano juveniles : Urkizu - Etxegoien 22 Aurrera Saiaz 15
Leonet - Altuna 9 Añorga 22
Altuna - Lujanbio II 22 Antigua 18
Eskuz nagusiak : Arrieta - Gorrotxategi 22 Ilunpe 11
Palaz jubenilak : Pagola - Huizi 30 Intxurre 11

Jardunaldi borobila hernaniko pilotariena probintzi mailako txapelketa honetan, 6 garaipen eta porrot bakarrarekin emaitza onak lortu diren asteburu baten ondoren.

Emaitza garrantzitsuena Ioritz Arrieta - Aitor Gorrotxategi nagusiek lortu dute Gipuzkoako txapeldun geratu direlarik 22-11 Larrañaga - Uzkudun bikote azpeitiarrari gaina hartuta. Hernaniarrek hasieratik partidua ederki hautsi dute 8-1 markagailuan lorturik, eta hortik aurrera, nahiz eta euren aurkarien erreakzioa topatu, abantaila mantentzea lortu eta partida amaieran oraindik gehiago handitu dute. Arrietak sakeari ematen dion indarra eta abiadura izan dira partidaren oreka hautsi izanaren arrazoi nagusiak. Aitor Gorrotxategi seguru baten laguntza izan duelarik, biek ere txapela lortu dute txapelketa maila oso onean jokatuz.

Goraipatzekoa baita ere Altuna - Lujanbio II jubenilek eta Pagola - Huizi palako neskek lortutako garaipenak, bi bikoteak finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.

Azkenik Noble II eta Loiarte infantilen garaipenak aipatzea ere garrantzitsu. 2 pilotariak eskuz banakako fase finala jokatzen ari dira, biak ere garaipenak lortuz eta adin hauetan garrantzitsuena, pilotara jokatzen ikasiz.

Arrieta eta Gorrotxategiren garaipeneko argazki batzuk, ZORIONAK!!!


jueves, 24 de noviembre de 2011

Azaroak 25-27 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:


Partidu garrantzitsuenak Hernanin jokatuko dira, Pagola - Huizi neskak eta Altuna - Lujanbio II mutil jubenilak. 2 partiduak irabaztea lortzen badute, finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira.



Jardunaldiko partidu garrantzitsuena Arrieta - Gorrotxategi bikoteak jokatuko du igandean Bergaran. Larrañaga - Uzkudun bikote azpeitiarraren aurka jokatuko dute ohorezko mailako finala. Partida berdindua izatea espero da, gaur egun afizionatu mailan dauden bi bikote hoberenetakoen arteko hau. Bikote hernaniarrak piloteoari gaina hartu eta Larrañagaren errematea ekiditea lortzen badute, probintzi mailako txapelketan txapela lortzeko aukera handiak dituzte.

domingo, 20 de noviembre de 2011

Azaroak 18-20 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz juvenilak : Urkizu - Etxegoien 22 Leonat - Altuna 13
Eskuz nagusiak : Usurbil 22 Esnal - Aizpitarte 9 (finalerdia)
Lujanbio - Esnaola 22 Bergara 14
Palaz jubenilak : Suberri 8 Pagola - Huizi 30
Intxurre 6 Goikoetxea - Arrieta 30

Jardunaldi ona pilotari hernaniarren azken hau, 4 garaipen eta 2 porrot izanik.
Hoberena neska jubenilen 2 garaipenak, Goikoetxea - Arrieta eta Pagola - Huizi sailkapenean lider gisa daude jardunaldi baten faltan.
Okerrena Esnal - Aizpitarte nagusien porrota izan da, finala jokatu eta datorren urtean ohorezko mailara igotzeko aukera galdu baitute. Hernaniko bikoteak ez zuen bere ohiko maila eman eta Usurbildarrek ondo garaitu zituzten, Santxo aurrelaria nabarmendu zelarik partida oso ona jokatuz.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Azaroak 18-20 asteburuko partiduak

Asteburu honetako partiduak:




Jardunaldiko partidurik garrantzitsuena Iñaki Esnal - Eneko Aizpitarte bikoteak jokatuko du ostiralean Aginaga-ko frontoiean. 1. mailako finalerdia izango da Santxo - Altuna bikote Usurbildarraren aurka. Irabazleak finala jokatuko du eta gainera datorren urtean ohorezko mailan egongo da.
Itxuraz partida oso erakargarri eta berdindua espero da, exprofesional izandako Esnal eta Altuna, etorkizun handia duten Santxo eta Aizpitarte pilotarirekin.

lunes, 14 de noviembre de 2011

Azaroak 11-13 asteburuko partiduen emaitzak

EGIAKO TXAPELKETA : Guztiz arrakastatsuak hernaniko 3 pilotariek jokatutako finalak txapelketa honetan. Murgiondo, Ojuel eta Gorrotxategik txapelak irabazi dituzte 2 final oso ezberdinetan.

Jubenil mailan, Aritz Murgiondo, Xabier Barandiaran astigarragako pilotariaren laguntzarekin, 22-11 garaitu dute Sarasti - Erostarbe bikotea. Partidu ona izan da, non Barandiaran aurrelaria izan den protagonista nagusia. Donostiako frontoian egon zen ikuslegoa txunditurik utzi zuen era guztietako jokaldien bitartez, batez ere bere boleari ematen dion norabidea goraipatuz, benetako maisu gisa menperatzen duen jokaldia. Guzti hau Murgiondo oso seguru baten laguntza izan zuelarik, bizkarra oso ongi babestu ziolarik eta alde egindako pilota batzuetan nahikoa zorte edukita.

Nagusi mailan, Paul Ojuen eta Aitor Gorrotxategik 22 - 16 garaitu dute Olaetxea - Arzelus bikotea. Partida ez da oso ona izan, bertan pilotari gehienek ere akats asko egin dutelarik eta gainera Ojuel eta Arzelus-en lesioak direla medio baldintzatua egon da, lehena zuntz haustura batekin bere alboan eta bigarrenak eskubiko eskua egoera txarrean edukirik. Hala eta guztiz ere, hernaniko bikoteak bere lanbidea ongi egiten jakin du, eta euren esperientzi gehigarriarekin garaipena lortu dute. Aipatzekoa batez ere Aitor Gorrotxategi-ren jokoa, partida aparta jokatu baitu ia pelotarik galdu gabe, gainera antolatzaileek txapelketako pilotari hoberenaren garaikurra eman diotelarik.



GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Endika Arizmendi 0 Antiguako 2
Iñigo Arrozpide 0 Añorga 2
Ander Lazkano 2 Urnieta 1
Alain Agirre 1 Zumaia 2
Manex Noble 2 Intza 0
Xabat Pagola 0 Antiguako 2
Gazteleku 2 Ioritz Berasarte 0
Hondarribia 0 Iker Loiarte 2
Intza 2 Jokin Elizalde 0

Eskuz kadeteak : Urnieta 22 Arrue - Rodriguez 2

Eskuz jubenilak : Altuna - Lujanbio II 19 Bergara 22

Eskuz nagusiak : Intxurre 22 Etxenike - Zurutuza 9

Palez jubenilak : Pagola - Huizi 30 Zubieta 9
Goikoetxea - Arrieta 30 Suberri 6

Jardunaldia ezkorra izan da eta azkar ahaztu beharrekoa, 5 garaipen eta 9 porrot izanik azteburuaren amaieran.

Hoberena azken fasea jokatzeko Loiarte eta Noble II -ren sailkapena izan da. Baita ere jubeniletako neskek lortutako 2 garaipenak, honen bitartez sailkapenaren gorenean jarraitzen dute euren mailan.

Okerrena, gainerako 7 pilotari infantilak fase finalerako ez direla sailkatu izan da. Hala ere datu hau ez da hil ala bizikoa, adin honetan garrantzitsuena partidu asko jokatu eta lanbidea ikastea baita. Larritzekoa baita ere Altuna - Lujanbio II bikotearen 2. porrota jarraian, azken jardunaldian garaipena lortu beharko dute finalerdiak jokatzeko sailkatu nahi badute.

viernes, 11 de noviembre de 2011

Azaroak 11-13 asteburuko partiduak

EGIAKO TXAPELKETA: Igandean, 11:00 etatik aurrera, donostiako auzo honetan eman den txapelketako finalak jokatuko dira.

Jubeniletan, Barandiaran astigarrako pilotaria eta berarekin jokatzen ari den Aritz Murgiondo, Sarasti - Erostarbe bikotearen aurka arituko dira, lauek ere beren maila emanez gero partida oso erakargarria izan daitekeelarik. Finalera iristeko Maia - Imaz bikotea finalaurdenetan gainditu zuten, eta Manzisidor - Apeztegia finalerdietan.

Nagusietan Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikoteak Olaetxea - Arzelus izango du aurkari, hernaniarrek beren mailan jokatu ezkero faboritoak izango dira partida honetan, baina zuhurrak izatea hobe dute kontutan izanda alde batetik Paul Ojuel lunbar inguruko arazoekin ibili dela eta Aitor Gorrotxategik beste partidu garrantzitsu bat duela larunbatean Matienan bestetik. Finalera iristeko Muguruza - Fernandez bikotea garaitu zuten eta Urbieta - Zubiri finalerdietan.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :


Hiru pilotari infantilek partidu garrantzitsuak dituzte, irabazi ezkero finala jokatzeko sailkatuko baitira.


Altuna - Lujanbio II eskuzko bikote jubenilak bere garaitezintasuna galdu ondoren, irabazi egin behar dute finalerdietan sartu nahi badute.

domingo, 6 de noviembre de 2011

Azaroak 4-6 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Iker Loiarte 2 Gazteleku 0
Jokin Elizalde 0 Gazteleku 2
Unai Iglesias 0 Hondarribia 2
Zumaia 0 Manex Noble 2
Urnieta 1 Alain Agirre 2

Eskuz kadeteak : Arrue - Rodriguez 15 Tartaloetxe 22

Eskuz jubenilak : Gazteleku 7 Urkizu - Etxegoien 22
Leonet - Altuna 10 Aurrera Saiaz 22
Altuna - Lujanbio II 10 Urnieta 22

Eskuz nagusiak : Arrieta - Gorrotxategi 22 Bergara 8
Igeldo 13 Esnal - Aizpitarte 22
Lujanbio - Esnaola 7 Ilunpe 22
Etxenike - Zurutuza 22 Murumendi 16

Jardunaldi ona Hernaniko pilotariek probintzia mailan egindako azken honetan 7 garaipen eta 6 porrotekin, bertan berri onak eta txarrak izan direlarik.

Hoberena Arrieta - Gorrotxategi eta Esnal - Aizpitarte bikoteen garaipenak izan dira, lehenak ohorezko mailan finalerako sailkatu direlarik eta bigarrenak 1. mailako finalerdia jokatuko dute, datorren urtean ohorezko mailan sartzeko borrokatuz.

Bestalde, Lujanbio - Esnaola bikotearen porrota izan dugu, hortaz datorren urtean 3. mailan jokatuko dutelarik. Era berean Altuna - Lujanbio II bikote jubenilak partida galdu dute garaitezintasuna galduz, hala ere finalerdietarako sailkatzeko aukera askorekin jarraitzen dute.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Azaroak 4-6 asteburuko partiduak

Asteburu honetako partidak:


1. mailako nagusiek partidu garrantzitsua dute, Esnal - Aizpitarte bikoteak Donostiako Ibaeta auzoan irabazi ezkero finalerdiak jokatzera igaroko dira.



2. mailako nagusiek partidu garrantzitsua dute, Lujanbio - Esnaola bikoteak Hernanin galdu ezkero mailak jaitsiko baitira.



Ohorezko mailan ere dema garrantzitsua du Arrieta - Gorrotxategi bikoteak, irabazi ezkero probintzia mailako finala jokatuko dute.

martes, 11 de octubre de 2011

Euskal Pilota: kirol olinpikoa izatera iritxiko al da?

Euskal pilotari buruzko bideotxo bat, gurea den kirol zintzo eta noblea 2020 urterako kirol olinpiko izatea lortuko al dugu?

domingo, 20 de febrero de 2011

Otsailak 18-20 partiduen emaitzak

CAMPEONATO DE EUSKAL HERRIA : Una de cal y otra de arena han sido los resultados conseguidos por nuestros pelotaris en la importante jornada de este torneo .
En mano division de honor , Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi ganaron 22-11 a Lopez Aldai - Lopez pelotaris de Ortuella , los pelotaris de Hernani jugaron un magnifico partido en el frontón de sus rivales y se clasificaron por 2º año consecutivo para disputar la final del 2º campeonato oficial mas importante de la temporada , sus rivales serán los pelotaris del club Aurrera Saiaz de Bidegoien , Urbieta II - Telletxea y el partido se jugara este fin de semana .
En mano sub 22 , Ioritz Arrieta - Eneko Aizpitarte perdieron 22-16 contra Otamendi - Murgiondo pelotaris de Azpeitia , los pelotaris de Hernani no pudieron contra una pareja que esta muy en forma , jugaron un buen partido pero no terminaron de amoldarse bien a las especiales condiciones del frontón Txiki de Azpeitia , esta derrota no empaña el buen torneo jugado por la pareja hernaniarra.
 
OTROS RESULTADOS :     

Mano alevines : Gure Txeru 16 Garmendia - Noble II 7
                        Azkoitia 16 Alkorta - Erdozia 11
Mano infantiles : Allerru 4 Cisneros - Rodriguez 18
                         Ańorga 18 Iglesias - Loiarte 13
Mano juveniles : Etxenike - Etxegoien 40 Oiarpe 35 (trinkete)
Mano senior : Usurbil 21 Oiaga - San Sebastian 22
                     Legazpi 5 Ezeiza - Esnaola 22
                     Mendizabal - Zurutuza 21 Orio 40 (trinkete)

jueves, 17 de febrero de 2011

Otsailak 18-20 asteburuko partiduak

CAMPEONATO DE EUSKAL HERRIA : Dos parejas de Hernani van a disputar las semifinales de mano del 2º torneo oficial mas importante de la temporada , en la categoría sub 22 Ioritz Arrieta - Eneko Aizpitarte van a jugar contra los pelotaris de Azpeitia Otamendi - Murgiondo , se presenta un duelo muy igualado pero si la pareja hernaniarra juega al nivel de sus ultimas actuaciones , podemos esperar todo de ellos , este partido se jugara en Azpeitia el sábado a las 10,30 (2) y el que lo gane jugara la final .
En la categoría division de honor Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi van a jugar contra los pelotaris de Ortuella Lopez Aldai - Lopez , también se presenta un partido muy igualado , el delantero hernaniarra acaba de salir de una lesión pero el zaguero esta en un gran momento y las ganas que tienen de conseguir jugar su 2ª final consecutiva nos hace sentirnos muy optimistas , este partido se va a jugar en Ortuella el sábado a las 12,00 y el que lo gane jugara la final . 
 
RESTANTES PARTIDOS :
Mano alevines : Gure Txeru / Garmendia - Noble II , sábado 15,30 (1) Getaria
                       Azkoitia / Alkorta - Erdozia , sábado 16,00 (2) Azkoitia
Mano infantiles : Allerru / Cisneros - Rodriguez , viernes 19,15 (1) Lezo
                         Añorga / Loiarte - Pagola , sábado 16,00 (2) Añorga
Mano cadetes : Añorga / Noble - Altuna , sábado 16,00 (3) Añorga
Mano juveniles : Urkizu - Murgiondo / Arrasate , sábado 17,00 (1) Hernani
                        Oiarpe / Lopez - Etxegoien , sábado 10,15 (4) Irura
Mano senior : Usurbil / Oiaga - San Sebastian , viernes 20,00 (1) Aginaga
                     Legazpi / Ezeiza - Esnaola , sábado 11,45 (1) Legazpi
                     Barandiaran - Zurutuza / Orio , domingo 9,15 (1) Irura

domingo, 13 de febrero de 2011

Otsailak 11-13 partiduen emaitzak

VIII BERRIA TXAPELKETA : Los pelotaris de Hernani no tuvieron suerte y fueron eliminados en octavos de final por el fuerte equipo de Huarte por un resultado de 2-1 . 
En cadetes Olarra - Aranguren perdieron 22-5 contra los navarros Larunbe - Goñi , fue un partido sin historia donde la pareja de Huarte fue muy superior desde el principio .
En juveniles Lujanbio - Murgiondo también perdieron 22-10 contra Zestau - Mina , la pareja hernaniarra jugo bien hasta la mitad del partido , a partir de hay tuvieron que rendirse ante la pegada del zaguero Mina , uno de los mejores pelotaris de su categoría .
En senior Arrieta - Gorrotxategi nos endulzaron un poco la derrota en la eliminatoria , ganando 22-17 a Yoldi - Linzoain , la pareja local jugo un gran partido y tras una dura pelea de 1h y 20m , consiguieron vencer a una de las mejores parejas que hay en la actualidad en el campo aficionado .
 
CAMPEONATO DE E.H : En la categoría Sub 22 , Arrieta - Aizpitarte ganaron 22-9 el ultimo partido de la liguilla contra el club Atxarte de Abadiño , como además los resultados de la jornada les ayudaron , se han clasificado para jugar la semifinal , este partido lo jugaran este fin de semana contra el club Ilunpe de Azpeitia , lo harán en su frontón y sera un enfrentamiento a un solo partido .
En la categoría division de honor , Ojuel - Lizeaga perdieron 22-2 contra el club Danok Lagunak de Ortuella , no pudo jugar Gorrotxategi con las manos muy justas después del duro partido del viernes , Ojuel salia de una lesión y además estábamos clasificados para jugar las semifinales . Fueron humillados por la pareja vizcaína pero la revancha esta muy cerca , nos toca jugar contra ellos el próximo fin de semana , la semifinal a un solo partido en su frontón , para entonces Ojuel estará bien entrenado y jugara Gorrotxategi , seguro que las cosas serán diferentes y pelearan por conseguir llegar a la final por 2º año consecutivo .
 
OTROS RESULTADOS :
Mano alevines : Garmendia - Noble II 5 Ilunpe 16
                        Alkorta - Erdozia 16 Urnieta 3
Mano infantiles : Loiarte - Pagola 4 Zestoa 18
                         Zestoa 18 Cisneros - Rodriguez 9
Mano cadetes : Altuna hermanos 22 Usurbil 10
Mano juveniles : Lujanbio - Murgiondo 22 Intxurre NP
                         Etxenike - Etxegoien 22 Añorga 5
                         Igeldo 3 Leonet - Garcia 22
Mano senior : Oiaga - San Sebastian 17 Añorga 22
                     Ezeiza - Esnaola 22 Antiguako NP

miércoles, 9 de febrero de 2011

Otsailak 11-13 asteburuko partiduak

VIII BERRIA TXAPELKETA : Este viernes a las 21,00 se va a jugar en Hernani , la 3ª eliminatoria de octavos de final de este prestigioso torneo , los protagonistas van a ser los equipos de Hernani y Huarte , los mismos que protagonizaron la final de la 2ª edición de este campeonato , estos son los pelotaris que van a jugar :
Cadetes : Olarra - Aranguren / Larunbe - Goñi
Juveniles : Lujanbio - Murgiondo / Zestau - Mina
Senior : Arrieta - Gorrotxategi / Yoldi - Linzoain
A priori se presenta una eliminatoria difícil para los pelotaris de Hernani , en cadetes y juveniles los partidos se presentan igualados , pero en el ultimo partido los navarros cuentan con una gran pareja y saldrán favoritos , el animo de nuestra afición pelotazale sera imprescindible para ganar esta eliminatoria .
 
CAMPEONATO DE E.H. : Las dos parejas de mano que juegan este torneo tienen dos partidos muy importantes este fin de semana en Hernani , los sub 22 Arrieta - Aizpitarte juegan el sábado a las 16,30 (4) contra la pareja de Atxarte de Abadiano , si consiguen ganar y la suerte les acompaña en otro partido que se juega en esta jornada , estarán clasificados para jugar las semifinales .
Los senior Ojuel - Gorrotxategi juegan el domingo a las 11,00 (2) contra la pareja de Danok Lagunak de Ortuella , están ya clasificados para jugar las semifinales , pero este partido es importante porque si lo ganan jugaran en Hernani la semifinal a un partido , pero si lo pierden tendrán que jugar fuera dicha semifinal .
 
OTROS PARTIDOS :
Mano alevines : Garmendia - Noble II / Ilunpe , sábado 16,30 (1) Hernani
                       Alkorta - Erdozia / Urnieta , sábado 16,30 (2) Hernani
Mano infantiles : Loiarte - Pagola / Zestoa , sábado 16,30 (3) Hernani
                         Zestoa / Cisneros - Rodriguez , sábado 16,00 (1) Zestoa
Mano cadetes : Usurbil / Altuna hermanos , viernes 20,00 (2) Aginaga
                       Noble - Etxenike / Oiarpe , sábado 10,15 (1) Irura
Mano juveniles : Etxenike - Etxegoien / Añorga , sábado 11,00 (1) Hernani
                        Igeldo / Leonet - Garcia , sábado 17,00 (1) Ibaeta
                        Lujanbio - Murgiondo / Intxurre , domingo 11,00 (1) Hernani
Mano senior : Oiaga - San Sebastian / Añorga , sábado 11,00 (2)
                     Ezeiza - Esnaola / Antigua , sábado 11,00 (3)

domingo, 6 de febrero de 2011

Otsailak 4-6 partiduen emaitzak

CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE TRINKETE : No tuvieron suerte los dos pelotaris de Hernani que tenían que jugar las finales de mano individual de este torneo , el juvenil Ander Lopez que durante la semana se lesiono el codo izquierdo , jugo muy mermado en sus facultades y perdió 35-20 contra el pelotari de Urnieta Loitegi , esta derrota no empaña el buen campeonato que ha realizado Lopez en esta modalidad , actuación que con toda seguridad le dará la posibilidad de representar a Gipuzkoa en el torneo Gravn .
El senior Aritz Otaegi lo tuvo peor todavía , una inoportuna tendinitis le aparto de jugar la final , en su lugar jugo Izadi Grajal , un pelotari que tiene casi abandonada la pelota y que llevaba 2 años sin jugar al trinkete , a pesar de todo por hacer el favor al club , Grajal fue jugar esta final y perdió 40-4 contra el pelotari de Usurbil , Urruzola .
 
CAMPEONATO DE EUSKAL HERRIA : A falta de una jornada para terminar la liga de clasificacion , las dos parejas de Hernani continúan con posibilidades de clasificarse para jugar las semifinales , en la categoría Sub 22 Arrieta - Aizpitarte ganaron 22-13 al club Oiarpe de Oiartzun , tienen que ganar el ultimo partido que van a jugar en casa contra el club Atxarte y esperar el resultado de otro partido , las posibilidades están en un 50% .
En la categoría de division de honor , Lizeaga (que jugo sustituyendo a Ojuel y Esnal lesionados) y Gorrotxategi ganaron 22-14 al club Berriotxoa de Elorrio y tienen la clasificacion en su mano , les basta con ganar al club Danok Lagunak de Ortuella , el domingo en Hernani , incluso una derrota les puede valer si obtienen muchos tantos .
 
OTROS RESULTADOS :
Mano infantiles : Cisneros - Rodriguez 5 Gazteleku 18
                         Eple 11 Loiarte - Pagola 18
Mano cadetes : Noble - Altuna 11 Antigua 22
Mano juveniles : Tartaloetxe 22 Lujanbio - Murgiondo 12
                         Lagunak 22 Etxenike - Etxegoien 13
                         Leonet - Garcia 22 Usurbil 18
Mano senior : Añorga 11 Oiaga - San Sebastian 22
                     Beloki 22 Ezeiza - Zurutuza 9

miércoles, 2 de febrero de 2011

Otsailak 4-6 asteburuko partiduak

VIII BERRIA TXAPELKETA : Este viernes a las 21,00 se va a jugar en Hernani la 1ª eliminatoria de octavos de final de este torneo , van a jugar Aurrera de Leitza contra Doneztebe de Erreka , una eliminatoria muy igualada donde los de Aurrera saldrán favoritos en cadetes , los de Erreka en juveniles y todo se decidirá en el ultimo partido donde jugaran como delanteros , los exprofesionales Iñaki Esain e Ibai Bengoetxea , estos son los pelotaris que van a jugar :
Cadetes : Olano - Barberena / Telletxea - Elizalde
Juveniles : Jaunarena - Andueza / Maia - Lasa
Senior : Bengoetxea - Garcia / Esain - Gorriti
 
CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE TRINKETE : Dos pelotaris de Hernani van a jugar este sábado en el trinkete de Irura , las finales de mano individual del torneo provincial , a las 10,15 (2) en la categoría juvenil , Ander Lopez jugara contra el pelotari de Urnieta Loitegi , en un partido muy igualado donde Lopez tratara de completar el excelente campeonato que ha realizado . A las 10,15 (3) en la categoría senior 2ª , Aritz Otaegi jugara contra el pelotari de Usurbil Urruzola , en otro partido muy igualado donde la experiencia de Otaegi en esta modalidad puede ser clave .
 
RESTANTES PARTIDOS :
Mano infantiles : Cisneros - Rodriguez / Gazteleku , sábado 16,30 (1) Hernani
Mano infantiles : Eple / Loiarte - Pagola , sábado 17,45 (1) Renteria
Mano cadetes : Noble - Altuna / Antiguako , sábado 16,30 (2) Hernani
Mano juveniles : Tartaloetxe / Lujanbio - Murgiondo , viernes 19,00 (2) Zegama
Mano juveniles : Lagunak / Etxenike - Etxegoien , domingo 12,00 (1) Elgoibar
Mano juveniles : Leonet - Garcia / Usurbil , sábado 16,30 (3) Hernani
Mano sub 22 : Oiarpe / Arrieta - Aizpitarte , sábado 20,00 (2) Oiartzun
Mano senior : Berriotxoa / Esnal - Gorrotxategi , sábado 18,00 (1) Elorrio
Mano senior : Añorga / Oiaga - San Sebastian , sábado 17,30 (1) Ibaeta
Mano senior : Beloki / Ezeiza - Lizeaga , sabado 11,00 (1) Zumarraga

lunes, 31 de enero de 2011

Urtarrilak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Ander Lopez jubenila eta Aritz Otaegi nagusia asteburu hontan Irurako frontoian jokatuko diren finaletarako sailkatu dira.
Ander Lopezek ezustekoa eman zuen Barandiaran 35-26 garaituz, nahiz eta hasiera batean Astigarragako pilotaria faborito gisa irten. Modalitate zail honetara ondo egokitu da eta partidu on bat jokatuz aurreko urtean Gravn txapelketan Gipuzkoa ordezkatzen zuen pilotaria garaitu zuen, finalean edozer egin dezake.
Aritz Otaegik berriro ere erakutsi zuen bere maila Goikoetxea 40-35 utziz, partida oso parekatua izan zen, biak ere dena eman zutelarik, baina azkenik Otaegiren esperientzia erabakigarria izan zen partidua aurrera ateratzeko. Garaipen honekin ez du finalerako sarrera lortu bakarrik, baita datorren urtean 1. mailan jokatzea ere.
 
CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE RENDIMIENTO : Behin lehen sailkapen fasea amaiturik, Beñat Garmendia - Manex Noble alebinak 2. sailkapen fasea jokatzeko sailkatu dira, era apartean gainera, jokatutako 3 partiduak irabazirik.

Bestalde Axel Alkorta - Jagoba Erdozia alebinak ez dute zorte bera eduki eta ezin izan dute sailkatu, partidu erabakigarrian 16-8 galdu baitzuten Urnietako bikotearen aurka. Hemendik aurrera kontsolazio fasea jokatuko dute.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz kadeteak : Goierri - Altuna hermanos (22-14)
Eskuz jubenilak : Lujanbio - Elorza / Azkoitia (12-22)
Eskuz jubenilak : Gure Txeru / Leonet - Garcia (6-22)
Eskuz 22 azpitik : Ilunpe / Arrieta - Aizpitarte (10-22)
Eskuz nagusiak : Oiaga - San Sebastian / Antiguako (22-21)
Eskuz nagusiak : Intxurre / Zurutuza - Lizeaga (22-6)

viernes, 28 de enero de 2011

Urtarrilak 28-30 asteburuko partiduak

CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE TRINKETE :
Este sábado en el trinkete de Irura , dos pelotaris de Hernani van a jugar las semifinales del torneo provincial , a las 9,15 (4) Ander Lopez va a jugar contra Gurutzalde en la categoría juvenil , en un partido difícil donde el pelotari de Astigarraga partirá como favorito y a las 16,15 (2) Aritz Otaegi jugara contra Goikoetxea en la categoría senior 2ª , en un partido donde la experiencia del pelotari de Hernani le hace salir como favorito , si Otaegi gana este partido además de clasificarse para jugar la final subirá de categoría .
 
RESTANTES PARTIDOS :
Mano alevines : Urnieta / Garmendia - Noble II , sábado 15,15 (1) Urnieta
Mano alevines : Alkorta - Erdozia / Urnieta , sábado 15,00 (1) Hernani
Mano cadetes : Goierri / Altuna hermanos , sábado 11,00 (2) Urretxu
Mano juveniles : Lujanbio - Elorza / Azkoitia , sábado 15,00 (2) Hernani
Mano juveniles : Gure Txeru / Leonet - Garcia , sábado 13,00 (1) Getaria
Mano sub 22 : Ilunpe / Arrieta - Aizpitarte , sábado 10,00 (1) Azpeitia
Mano senior : Intxurre / Zurutuza - Lizeaga , viernes 19,00 (3) Ikaztegieta
Mano senior : Esnaola - San Sebastian / Antigua , domingo 12,00 (1) Hernani

lunes, 24 de enero de 2011

Urtarrilak 21-23 partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA :
Eskuz 22 azpitik : Arrieta - Aizpitarte / Herriaren (22-4)
Eskuz nagusiak : Adiskide / Ojuel - Gorrotxategi (21-22)

Jardunaldi ona izan da gure pilotari hoberenek jokatutakoa, 22 azpikoek erraz irabazi zioten Amurrioko bikoteari eta finalerdietan sartzeko borrokatzen jarraituko dute nahiz eta 2 partidu galdurik izan. Datorren astean Azpeitiko Ilunpe-ren aurka jokatuko dute, partidu oso garrantzitsua aurrera jarraitu nahi badute.

Ohorezko mailako nagusiek tantu bakarrez lortu zuten garaipena Galdakaoko frontoi zailean. Elezkano - Ajuria 22-21 garaitu zituzten eta oraingoz 3 garaipen eta porrot bakarra daramate, finalerdiak jokatzeko oso gertu daudelarik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN (FINAL LAURDENAK):
Mano juveniles : Ander Lopez - Oiarpe (35-13)
Mano juveniles : Jon Etxegoien - Gazteleku (11-35)
Mano senior 2ª : Aritz Otaegi - Mundarro (40-30)
 
Jardunaldiko hoberena Lopez jubenila eta Otaegi nagusiak finalerdietan jokatzeko sailkatu direla izan da. Lopez oso ondo egokitu da trinketeko jokora, geroz eta hobeto jokatzen ari da eta edozer itxaron dezakegu bere eskutik. Otaegi ere sailkatu zaigu eta bere meritua ia bikoitza da, aurten lehentasuna errugbiari ematen ari baitzaio, hontan  ere azpimarragarri jokatzen dabilelarik eta hori dela eta trinketean entrenatu gabe. Hala ere, modalitate honetan duen esperientziari esker finalerdiak jokatuko ditu, baita ere mailaz igo baldin eta hurrengo partidua irabaztzen badu.

Okerrena Etxegoien jubenilaren kanporatzea izan da. Aritz Eskudero bere aurkaria zoriondu beharra dago, modalitate zail honetan nola jokatzen den ondo erakutsi baitzion.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz alebinak : Garmendia - Noble II / Urnieta (16-7)
Eskuz alebinak : Gure Txeru / Alkorta - Erdozia (16-9)
Eskuz infantilak : Gazteleku / Elizalde - Rodriguez (18-13)
Eskuz infantilak : Iglesias - Loiarte / Gazteleku (2-18)
Eskuz kadeteak : Altuna - Noble / Urnieta (22-21)
Eskuz jubenilak : Gazteleku / Lujanbio - Murgiondo (16-22)
Eskuz jubenilak : Etxenike - Garcia / Hondarribia (22-17)
Eskuz nagusiak : Intza / Oiaga - San Sebastian (22-14)
Eskuz nagusiak : Esnaola - Lizeaga / Lapke (11-22)

jueves, 20 de enero de 2011

Urtarrilak 21-23 partiduak

EUSKAL-HERRIKO TXAPELKETA :


 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN :




Txapelketa barnean geratzen diren 3 pilotari hernaniarrak final laurdenak jokatu zituzten asteburuan, orain danek ere partidu parekatuak izango dituzte, hala ere dauden joko mailarekin optimista senti gaitezke une honetan.

 
GAINERAKO PARTIDUAK :



lunes, 17 de enero de 2011

Urtarrilak 15-16 partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN:
Eskuz kadeteak : Urnieta - Egoitz Altuna (30-18)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Oiarpe (35-29)
Eskuz nagusiak : Aritz Otaegi - Mikel Zurutuza (40-18)
Eskuz nagusiak : Loiolatarra - Eñaut Esnaola (40-39)
 
Jardunaldiko hoberena f
inal laurdenak jokatzeko Etxegoien jubenila eta Otaegi nagusiaren klasifikazioa izan da, okerrena bestalde Altuna kadetea eta Zurutuza nagusiaren porrotak, biak ere txapelketatik kanpo geratu baitira. Eta batez ere Esnaola nagusiaren porrota ere penagarria izan da, tanto bakarrez galdu eta txapelketan izan duen zorte txarra dela eta mailaz jaitsiko da.
 
GAINERAKO EMAITZAK:
Eskuz alebinak : Garmendia - Noble II / Zumaia (16-8)
Eskuz alebinak : Alkorta - Erdozia / Gazteleku (16-12)
Eskuz infantilak : Cisneros - Rodriguez / Gazteleku (18-15)
Eskuz infantilak : Loiarte - Pagola / Gazteleku (18-15)
Eskuz sub 22 : Aurrera Saiaz / Arrieta - Aizpitarte (22-20)
 
PILOTA ELKARTEKO RIFAK: Oraindik ez da agertu aurten saritua izan den zenbakiaren jabea, 0013 zenbakia izan da. Frontoian Rufino Rekalde ordezkariagatik galdetuz saria jasotzera joan daiteke.

jueves, 13 de enero de 2011

Urtarrilak 15-16 partiduak

VIII BERRIA TXAPELKETA: Asteburu honetan hasten da txapelketa ohoretsu hau, Hernanin bi kanporaketa jokatuko dira.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Behin sailkapen atala amaiturik, atal finala jokatzeko sailkatu dira Hernaniko 5 pilotari, hauetako batek mailaz ez jaisteko borrokatu beharko duelarik. Hauek dira asteburu honetako partiduak:

 
Gainerako partiduak: 


Diario Vasco txapelketako finalaren bideoa

Aitor Gorrotxategik jokatutako finalaren laburpena bideoan edonork ikusi ahal izateko:

domingo, 9 de enero de 2011

Urtarrilak 7-8 partiduen emaitzak

EUSKAL-HERRIKO TXAPELKETA:
Eskuz Sub 22 : Pilotajauku / Arrieta - Aizpitarte (22-16)
Eskuz Sub 22 : Arrieta - Aizpitarte 22 Adiskide (22-7)
Eskuz nagusiak : Ozkarbi / Ojuel - Gorrotxategi (13-22)
Eskuz nagusiak : Aurrera Saiaz / Esnal - Gorrotxategi (22-14)
 
Aste honetan euskal-herriko txapelketari eman zaio hasiera eta gainera modalitate batzuetan 2 partidu jokatu beharra izan dugu. Txuribeltz hasi dira jokatzen ari diren 2 bikoteak, 22 azpikotan Legorburu - Galarza bezalako bikote bizkaitar gogorrari irabazi diegun bitartean, asteazkenean Lopez - Alustiza nafarren aurka galdu genuen, gehiago egin zitekeen partidu batean.

Nagusietan aldiz, Mendizabal - Aldape bikote zailari gaina hartu genien Elgetan, larunbatean ordea Apezetxea - Telletxea -ren aurka galdu, hemen ere emaitz hobea lortu zitekeela kontutan izanik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN:
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Oiarpe (35-22)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Urnieta (35-15)
Eskuz nagusiak : Eñaut Esnaola - Mundarro (40-38)
Eskuz nagusiak : Aritz Otaegi - Usurbil (40-22)
Eskuz nagusiak : Mikel Zurutuza - Antigua (34-40)

Behin sailkapen atala bukaturik, datorren astean hasiko den fase finalerako 5 pilotari sailkatu dira: kadeteetan Egoitz Altuna, jubeniletan Ander Lopez eta Jon Etxegoien, eta azkenik nagusietan Aritz Otaegi eta Mikel Zurutuzak txapela lortzeko borrokatuko dute, nagusien kasuan baita mailaz igotzea ere.
Berri txarrena Eñaut Esnaolaren eskutik datorkigu, nahiz eta sailkapen fasea ondo jokatu izan eta partidu bakarra galdu, emaitzen gora-behera aldrebesak direla eta semifinaletatik kanpo geratu baita, gainera datorren astean mailaz ez jaisteko jokatu beharko du.
 
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Cisneros - Rodriguez / Zumaia (18-7)
Eskuz infantilak : Loiarte - Pagola / Intza (18-15)

ALTZAKO TXAPELKETA : Paul Ojuel-ek gabonetako egun hauetan jokatu den txapelketa hau irabazi du Beñat Arzelus pilotari donostiarraren laguntzaz. Finalerdiak Salaberria - Lopez bikotearen aurka jokatu zuten 22-10 irabaziz, eta finala Elezkano - Irureta -ren aurka oraindik errazago irabaziz 22-8.

Arzelus-ek maila oso ona eman du piloteoan gaina harturik bi partiduetan. Ojuel-ek burua erabiliz jokatu du, erremateak egiteko une egokiak aukeratuz eta zailtasun handiko hainbat tanto amaituz. Biek ere maila handiko bikotea osatu dute elkarrekin.
 
PILOTA ELKARTEKO RIFAK : Saritua izan den zenbakia 0013 izan da Urtarrilak 6an egindako zozketan, irabazle gertatu dena saria jasotzera etor daiteke jada polikiroldegiko pilotalekura. Egunero arratsaldeko 17:00 eta 19:00 tartean eta Rufino Rekalde ordezkariagatik galdetu.

martes, 4 de enero de 2011

Abenduak 30 - Urtarrilak 2 partiduen emaitzak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETAK (FINALERDIAK) :
Eskuz kadeteak : Hodei Noble - Egoitz Altuna (22-18)
                         Josu Altuna - Iñaki Etxenike 
(22-6)
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Jon Leonet (22-19)
                         Aritz Murgiondo - Eneko Lujanbio (22-21)
Eskuz nagusiak : Paul Ojuel - Xabi Errasti (22-10)
                         Ioritz Arrieta - Iñaki Esnal (22-21)
 
Kadeteetan ezustea eduki genuen eta Noblek E.Altuna garaitu zuen partidu bikain bat jokatuz, txapela irabazteko faborito den J.Altunak erraz irabazi zuen.

Jubeniletan bi partida oso berdinduak ikusi ahal izan genituen, Lopez-ek eta Murgiondo-k une kritikoetan gehiago asmatu zutelarik.
Azkenik nagusietan ere ezustea izan dugu, Esnal-ek 4 terdiko distantzian zuen nagusitasuna kendu bait dio Arrietak tanto bakarrez, era berean Ojuel faboritoak maila haundian jokatuz erraz irabazi zuen.
 
ALTZA-KO TXAPELKETA: 

Paul Ojuel eta Arzelus pilotari donostiarrak erraz irabazi zuten Altza-ko auzoan jokatzen den gabonetako txapelketa honen finalerdia. Maila handian jokatuz Salaberria - Lopez bikotea garaitu zuten 22 - 10 eta ostegun honetan Urtarrilak 6an goizeko 11:30 (2) finala jokatzeko klasifikatu dira. Euren aurkariak une honetan Euskal Herriko txapeldunak diren Mendizabal - Irureta izango dira, beraz partidu zaila izango dute.