viernes, 30 de diciembre de 2011

IX BERRIA TXAPELKETA

Atzo BERRIA aldizkariaren egoitzan aurkeztu zen IX BERRIA TXAPELKETA. Antolatzaileekin mahaian Saulo Nebreda EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOko eta Patxi Jauregi GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTAKO FEDERAZIOko presidenteak egon ziren, euren hitzekin ekitaldia babestu zutelarik.

Lehen jardunaldia datorren astean izango da, urtarrilak 6 eta 7an. Txapelketa pribatu hau, denboraldi honetan klubei euren pilota eskoletan egiten den lana behar den bezela baloratzen den denboraldiko bakarra da. Errioxa eta Euskal Herriko 24 talde hoberenek parte hartuko dute bertan.



Hernaniko 4/5 txapelketa

FINAL LAURDENETAKO EMAITZAK :

Infantilak :
Iker Loiarte 18 Ander Lazkano 9
Ioritz Berasarte 18 Alain Agirre 10

Jubenilak :
Josu Altuna 22 Oier Garcia 18
Jon Etxegoien 22 Oihan Lujanbio 8

Nagusiak :
Paul Ojuel 22 Eneko Aizpitarte 6
Ioritz Arrieta 22 Eneko Lujanbio 4

Datorren astearte eta ostegunean jokatuko dira finalerdiak.

Benjaminen txapelketa

Partaidetza eta ikusle aldetik sekulako arrakastarekin ospatu zen atzo pilota eskolako 28 benjaminek jokatu duten pilota txapelketa azkar hau. 10 orduko lehiaketa gogor baten ostean, eta 69 partida jokatu ondoren, hauek izan dira lehen 4 sailkatuak:

1º Xabat Etxandi , 2º Unax Pagola , 3º Jagoba Garmendia y 4º Xabier Apaolaza

Argazkian ezkerretik eskubira: Xabi Apaolaza (laugarrena), Unax Pagola (bigarrena), Jagoba
Garmendia (hirugarrena) eta Xabat Etxandi (lehenengoa).


lunes, 26 de diciembre de 2011

Abenduak 27 aste barneko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK):


HERNANIKO I BENJAMINEN TOPAKETA :

Asteazkenean 10:00etatik aurrera sekulako txapelketa jokatuko da polikiroldegiko frontoian. Pelota eskolako 28 benjaminek hartuko dute parte bertan. Egunean zehar 69 partidu jokatuko dira, aparteko aukera pelotazale guztientzako etorkizuneko izar hernaniarrak jokoan ikusteko.

jueves, 22 de diciembre de 2011

Emakume pilotari Txapelketa

Ostiralean 19:00etan jokatuko da emakumeen palako txapelketa ospetsu hau. 3 partidu jokatuko dira, bertan hernaniarren protagonismoa oso garrantzitsua izango delarik, gure klubeko 6 pilotarik jokatuko baitute.

Lehen partiduan, jubenilen mailan, Miren Goikoetxea - Ariane Arrieta bikotea Eli Pagola - Maider Huizi-ren aurka arituko da, zihurrenik maila oso ona emango duten etxeko 4 pilotari. Goikoetxea - Arrieta faborito irtengo dira, saikapen fasean Pagola - Huizi gainditu baitzituzten. Hala ere finala beti da ezberdina eta ikusiko dugu zer gertatzen den.

Bigarren partiduan, 2. mailako nagusietan Garbiñe Tijero - Beldarrain eta Arriola - Irati Ugalde arituko dira, Tijero irakaslea Ugalde ikaslearen aurka. Biek ere etorkizun haundia duten beste bi gazteren laguntza izango dute, Tijero - Beldarrain izango dira faborito baina ikusi beharko da Arriola - Ugalde bikoteak aurkakoa erakusten digun ala ez.

Hirugarren eta azken partiduan, 1. mailako nagusiak Redondo - Arozena eta Etxegia - Mendizabal izango dira. Berriz ere, Maider Mendizabal eta Nagore Arozena txapeldun mundialak aurrez aurre, biak ere pilotari beterano banagatik lagunduak izango direlarik. Ez dago aurrikuspen garbirik, baina bi atzelari hauek ikuskizuna bermatuko dutela ziurra da.

domingo, 18 de diciembre de 2011

Abenduak 15-18 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :

Eskuz kadeteak :
Suharri Rodriguez 15 Oiarpe 30
Hodei Noble 30 Urnieta NP

Eskuz jubenilak :
Aritz Murgiondo 35 Alde Zaharra 19
Jon Etxegoien 12 Urnieta 35
Jon Leonet 35 Urnieta 2
Oier Garcia 7 Oiarpe 35
Josu Altuna 29 Urnieta 35
Egoitz Altuna 35 Oiarpe 34

Eskuz nagusiak :
Eñaut Esnaola 37 Behar Zana 40
Ioritz San Sebastian 35 Orio 40
Ander Lopez 34 Orio 40
Mikel Zurutuza 33 Eple 40

Jardunaldi txarra pilotari hernaniarrena, 4 partidu soilik irabazi eta gainerako 8ak galdurik. Aipatzekoa Noble kadetearen 2. garaipena eta Murgiondo eta Leonet jubenilena baita ere, hirurak ere final laurdenak jokatzeko ia sailkaturik daudelarik. Bestalde, huts egitea 4 pilotari nagusiena, euren jokoa hobetu beharko dute hurrengo partiduan denak ere final laurdenetarako sailkapena jokatzen baitute.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak :
Urnieta 2 Alain Agirre 0
Gazteleku 0 Xabat Pagola 2

Eskuz kadeteak :
Arrasate 22 Arrue - Rodriguez 9

Aipatzekoa Pagola infantilaren garaipena, datorren ostiraleko jokatuko den zonaldeko finalerako sailkatu baita.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK) :

Eskuz infantilak :
Xabat Pagola 18 Iker Loiarte 17
Manex Noble 18 Jokin Elizalde 11
Ander Lazkano 18 Ioritz Berasarte 9
Alain Agirre 18 Unai Iglesias 15

Mano juveniles :
Oier Garcia 22 Hodei Noble 19
Jon Leonet 22 Josu Altuna 20
Iñigo Urkizu 22 Oihan Lujanbio 4

Mano senior :
Eneko Aizpitarte 22 Unai Ezeiza 17
Aritz Murgiondo 22 Markel Lizeaga 17

Bi ezuste haundi txapelketa lokaleko azken jardunaldian, Pagola infantilak tantu bakarrez garaitu zuen Loiarte faboritoa. Azken honek ezingo du berriro huts egin, kategoria honetan 2. partidua galtzean kanporatzen baitira. Nagusietan, bestalde, Murgiondok txapelketatik kanpo utzi du joko une baxuan dagoen Lizeaga.

viernes, 16 de diciembre de 2011

Abenduak 15-18 asteburuko partiduak

Hona hemen asteburu honetako partiduak:

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :




GIPUZKOAKO TXAPELKETA :




GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :



domingo, 11 de diciembre de 2011

Abenduak 9-11 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :

Eskuz infantilak :
Alain Agirre 2 Endika Arizmendi 1
Ander Lazkao 0 Urnieta 2
Xabat Pagola 2 Zestoa 0

Palaz jubenilak :
Pagola - Huizi 30 Suberri 7

Jardunaldiko aipagarriena Eli Pagola - Maider Huizi palako nesken finalerako sailkapena izan da. Garrantzitsua baita ere Pagola infantilaren garaipena, kontsolazio faseko semifinala jokatzeko sailkatu delarik.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :

Eskuz kadeteak :
Oiarpe 16 Ekaitz Cisneros 30
Urnieta 30 Suharri Rodriguez 16
Hodei Noble 30 Oiarpe 15

Eskuz jubenilak :
Jon Leonet 35 Egoitz Altuna 19
Oier Garcia 35 Josu Altuna 24
Aritz Murgiondo 35 Urnieta 25
Gazteleku 35 Jon Etxegoien 24

Eskuz nagusiak 1ª :
Eñaut Esnaola 40 Mundarro 14

Eskuz nagusiak 2ª :
Gazteleku 18 Ioritz San Sebastian 40
Igeldo 40 Markel Lizeaga 33
Igeldo 9 Mikel Zurutuza 40

Hasiera ona pilotari hernaniarrena trinketeko txapelketako 1. jardunaldian, 8 garaipen eta 5 porrotekin. Modalitate honetan Cisneros eta Noble kadeteen hasiera ona aipatzekoa da, hala nola 1. mailako nagusietan dabilen Esnaolaren garaipena ere, bere kalitatea erakusteko gogo handiz dagoelarik denboraldi honetan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :

Eskuz infantilak :
Unai Iglesias 22 Iñigo Arrozpide 11
Ander Lazkano 22 Iñaki Urruzola 13
Alain Agirre 22 Endika Arizmendi 11

Eskuz jubenilak :
Oihan Lujanbio 22 Hodei Noble 14
Iñigo Urkizu 22 Oier Garcia 8
Jon Leonet 22 Jon Etxegoien 20

Eskuz nagusiak :
Eneko Lujanbio 22 Julen Etxenike 7
Unai Ezeiza 22 Mikel Zurutuza 5

Etxeko txapelketa honen 1. jardunaldia normalki igaro da, faboritoek uste baino errazago irabazi dute. Partida hoberena jubeniletan jokatutako Leonet eta Etxegoien pilotarien artekoa izan da, ikusleek gozatu zuten partida ona.

viernes, 9 de diciembre de 2011

Pelotako albisteak

IV TXAPELKETA INTERNAZIONALA : Amaia Irazustabarrena, Ariane Arrieta eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrak Euskal Herriko selekzioarekin jokatu dute txapelketa hau. Esku pilotako kontseilu mundialak antolatua izan da eta Bilboko Miribila frontoian jokatu da.

Txapelketa honetan 7 herrialde ezberdinetako pilotarik parte hartu dute, euskal selekzioaz gain Argentina, Chile, Estatu Batuak, Uruguay, Mexiko, Venezuela eta Australia ere parte hartu dute, eta baita Aspe, Asegarce, Impala eta Esku Pilota enpresa profesionaletako pilotariek ere.

Gorrotxategi, Elezkano bizkaitarraren ordezko izan da eta ezin izan du partidurik jokatu. Arrieta ere Saez Arzamendi arabarraren ordezko izan da, baina bi partidu jokatu ahal izan ditu, biak ere era erosoan 30-3 Chile-ren aurka eta 30-3 Uruguay-ren aurka irabaziz.
Irazustabarrenak titular gisa jokatu ditu partida guztiak, sailkapen faseko 3 partiduak erraz irabazi dituelarik (hauetariko 2 Arrieta bere kidearekin), eta finala ere (Saez Arzamendiren laguntzaz) 30-6 Argentinarrak erraz garaituz eta txapela lortuta bere lehen txapelketa internazionalean.

jueves, 8 de diciembre de 2011

Gipuzkoako Trinketeko txapelketan taldeak

Trinketeko txapelketa honetan "Hernani 1", "Hernani 2" izenekin parte hartzen ari gara, bakoitza nor den argi izan dezagun hona hemen izenak.

KADETEAK :

Hernani 1 (Hodei Noble)
Hernani 2 (Suharri Rodriguez)
Hernani 3 (Ekaitz Cisneros)

JUBENILAK :

Hernani 1 (Aritz Murgiondo)
Hernani 2 (Jon Etxegoien)
Hernani 3 (Jon Leonet)
Hernani 4 (Oier Garcia)
Hernani 5 (Josu Altuna)
Hernani 6 (Egoitz Altuna)

NAGUSIAK 1º :

Hernani (Eñaut Esnaola)

NAGUSIAK 2º :

Hernani 1 (Ioritz San Sebastian)
Hernani 2 (Markel Lizeaga)
Hernani 3 (Mikel Zurutuza)
Hernani 4 (Ander Lopez)

Abenduak 9-11 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan Hernaniko frontoian, Eli Pagola - Maider Huizi bikote hernaniarrak probintzia mailako txapelketaren finalerdia jokatuko du Anoetako Suberri klubekoen aurka, hona iristeko sailkapen fasean partida bakarra galdu dutelarik.
Faborito irtengo dira partida irabazteko, eta euren ohiko maila ematen badute oso posible da Goikoetxea - Arrieta kideen aurka finala jokatzea, azken hauek finalerako sailkatuta daudelarik.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Frontoi normaleko modalitate ia guztietako txapelketak amaitu ondoren, hernaniko 21 pilotarik hasiko dute aste honetan probintzia mailako txapelketa trinketean. Buruz burukoa izango da lehenik jokatuko den modalitatea, hauexek dira jardunaldi honetan jokatzekoak diren partidak:



GAINERAKO PARTIDUAK :


lunes, 5 de diciembre de 2011

Abenduak 6-8 aste barneko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA :

Aste honetan hasten da abenduko hilabetean zehar jokatuko den txapelketa hau. Bertan, Hernanin federatuta dauden pilotari gehienak parte hartuko dute 4 terdiko modalitatean.

Infantiletan 11 pilotarik jokatuko dute, jubeniletan 8k eta nagusitan 14 izango dira. Hauek dira aste honetako partiduak:



domingo, 4 de diciembre de 2011

Abenduak 2-4 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Endika Arizmendi 2 Sendiekintza 1
Alain Agirre 2 Sendiekintza 0
Xabat Pagola 2 Hondarribi 0
Alde Zaharra 2 Iñigo Arrozpide 0
Gazteleku 2 Unai Iglesias 1
Antigua 2 Iñaki Urruzola 0
Antigua 2 Iker Loiarte 0
Eskuz kadeteak : Arrue - Rodriguez 22 Euskal Giroa 17
Eskuz jubenilak : Urretxu 22 Altuna - Lujanbio II 14
Añorga 22 Urkizu - Etxegoien 8
Aurrera Saiaz 21 Leonet - Altuna 22
Eskuz nagusiak: Etxenike - Zurutuza 22 Azkoitia NP

Erdipurdiko jardunaldia probintzi mailako txapelketan hernaniarrena, 6 garaipen eta 6 porrotekin eta emaitza txarrak garrantzizko partiduetan.

Okerrena Altuna - Lujanbio II jubenilen porrota izan da. Urretxun jokatutako finalerdietan hernaniko bikoteak ez zuen bere ohizko maila eman eta hortaz ez dute finala jokatuko. Emaitza hau izanik ere, egindako txapelketa ona izan da eta jokoan egin duten hobekuntza ere nabaria da.

Azkenik Loiarteren porrota infantiletako final zortzirenetan. Baina beti esaten dugun bezela, adin hauetan garrantzitsuena parte hartu eta ikastea da, pilotari hau oso ondo egiten ari delarik. Entrenatzen jarraitzea besterik ez du, binakako txapelketa segituan hasiko da eta.

jueves, 1 de diciembre de 2011

Abenduak 2-4 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Ostiral honetan 19:00-tan Urretxuko frontoian 2. mailako Egoitza Altuna - Oihan Lujanbio jubenilek probintzi mailako finalerdia jokatuko dute bertako Apaolaza - Alberdi bikotearen aurka.

Sailkapen fasean 9 partidu irabazi eta 2 galdu ondoren, bikote hernaniarra finalerdietarako bere taldeko 2.ak izanik sailkatu dira. Partida bakarrera izango da finalerdia eta aurrikuspenak berdindurik daude. Bikote urretxuarrak txapelketan partidurik galdu gabe jarraitzen du, baina gureek euren maila ematen badute irabazteko aukerak dituzte.