viernes, 28 de enero de 2022

2022ko urtarrilaren 28-29ko partidak

C.D.Hernaniko pilotariek 11 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Partida garrantzitsuenak 4 pilotari hernaniarrek jokatuko dituzten 3 finalak dira.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Larunbatean goizeko 10,30etatik aurrera Iruran, gure klubeko 3 pilotarik probintziako txapelketako eskuz banakako finaletan jokatuko dute.
Kadete mailan, Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia izango dira nor baino nor gehiago, bi pilotari hernaniarrak sailkatu dira finala jokatzeko partidarik galdu gabe, finala berdindua espero da, baina agian Iturberen esperientziarik handienak faborito ateratzen du.
Jubenil mailan, Jon Jarak Ituarteren (Lapke) aurka jokatuko du, sailkapen fasean jokatu zuten eta orduan bizkaitarrak irabazi zuen, baina oraingoan Jara gehiago entrenatu da modalitate zail honetan eta bere mailan jokatzen badu txapela irabazi dezake, dena dela, Ituarte izango da faborito apustuetan.

SUMINISTROS MOJARDIN TXAPELKETA : Igande goizean Lizarran txapelketa pribatu honetako finalak jokatuko dira eta pilotari hernaniar bat izango da horietako baten protagonista.

Goizeko 10,00tan lehen urteko infantil mailan, Ekhi Osesek Etxanizen (Azkoitia) aurka jokatuko du. Gure klubeko pilotariak finala jokatu ahal izateko 4 kanporaketa irabazi ditu eta pilotan oso ondo jokatuz irabazi ditu gainera, forma onean dago bainan ala ere, partida berdindua espero da.





 

lunes, 24 de enero de 2022

2022ko urtarrilaren 21-23ko emaitzak

 C.D.Hernaniko pilotarien jardunaldi ona, oro har, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan.

13 garaipen eta 6 porrot izan dira aste honetako azken balantzean, eta gainera 4 emaitza garrantzitsu lortu dira.

Senior mailan, Hodei Expositok Malaerreka Torneoko finala jokatzeko txartela lortu du Donezteben, Aizpururekin (Tolosa) batera Irribarria-Garmendiari (Lapke) finalerdia 22-17 irabazi ondoren.
Finala Elizalde-Urruzolaren aurka jokatuko dute antolatzaileek oraindik zehaztu ez duten egun batean.

Kadete mailan, Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak Gipuzkoako Buruz Buruko Trinkete Txapelketako finala jokatzea lortu dute, Iruran jokatutako finalerdietan, Iturbek 30-10 irabazi zion Arrutiri (Behar Zana) eta Azpeitiak 30-25 Otaegiri
(Behar Zana) bi pelotari hernaniarrak elkarren kontra jokatuko dute finala, datorren aste buruan.

Eta amaitzeko, azpimarratzekoa da Ekhi Oses infantilak Lizarran jokatzen den Suministros Monjardin Txapelketan izan duen asteburu ona, ostiralean Baleztenaren (Leitza) aurkako final-laurdenak jokatu ditu, 18-5 irabaziz eta igandean finalerdia jokatu du Bidarten (Leitza) aurka 18-10 garaipena errepikatuz.
Finala datorren igandean jokatuko du Lizarran.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





URTARRILAK 23

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 








INFANTILAK 








KADETEAK




Intxurre 22 Iturbe – Azpeitia 8 

Alegia

Ostirala 

18,30

Pascual – Alberdi 21 Aretxabaleta 22 

Hernani

Larunbata

11,00

JUBENILAK




Jara – Etxarri 22 Zazpi Iturri 5

Hernani

Larunbata

11,30

Deskarga – Alegria 22 Aretxabaleta 17

Hernani

Osteguna

19,00

                            NAGUSIAK

Salaberria – Ortiz de Urbina 22 Ilunpe 21

Hernani

Igandea

17,30

Arizmendi – Oiartzabal 22 Behar Zana 20

Hernani

Larunbata

12,00


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Xuban Iturbe 30 Behar Zana 10  

Irura

Larunbata

10,30

Oier Azpeitia 30 Behar Zana 25

Irura

Larunbata

11,00

Cisneros – Labaka 26 Behar Zana 40

Irura

Igandea

11,00





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Ekhi Oses 18 Leitza 5

Lizarra

Ostirala

18,30

Ekhi Oses 18 Leitza 10

Lizarra

Igandea

17,00

Hodei Exposito – Aizpuru 22 Lapke 17

Doneztebe

Asteazkena

19,30

Oier Arsuaga 16 Zaragoza 4

Zizur

Igandea

9,45

Oinatz Gaskon 6 Oier Arsuaga 18

Hernani

Ostirala

19,30

Amets Galatas 18 Aratz Labaka 15

Hernani

Ostirala

20,00

Oier Macicior 18 Kimetz Ziganda 3

Hernani

Larunbata

17,00





lunes, 17 de enero de 2022

2022ko urtarrilaren 14-16ko emaitzak

 Eusko Jaurlaritzaren erabaki zentzugabea protagonista duen jardunaldia. Erabaki horrek debekatu egin die errendimenduko kirolari guztiei eta galarazi egin die gure alebin eta infantil pilotariei euren partidak jokatzea.

Federatuen emaitzei dagokienez, jardunaldi erregularra 8 garaipen eta 9 porroteko balantzearekin, hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :

Emaitza onenak Gipuzkoako Trinkete Txapelketan lortu dira, Xuban Iturbe kadeteak Otaegi (Behar Zana) eta Unax Manterola gazteak Oier Alegria bere klubeko kideari irabazi diote eta emaitza hoiekin C.D.Hernaniko bi pilotariak datorren astean jokatuko diren finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.

Emaitza txarrenak bi txapelketa ezberdinetan izan dira, Markel Urdangarin kadeteak Arrutiren (Behar Zana) aurka galdu du eta txapelketatik kanpo geratu da.

Jon Jara jubenilak ere galdu egin du txapelketa berean Ituarteren (Lapke) aurka, hain mingarria ez da porrota, finalerako txartela jokoan zegoen eta ez du lortu sartzea, bainan beste aukera bat izango du sartzeko, datorren astean jokatu behar dun final erdian.

Malaerrekako Txapelketan ere emaitza negatiboa izan zen, Xuban Iturbe eta Ohian Legarreta kadeteek Izagirre - Calvoren (Lapke) aurka galdu zuten eta txapelketatik kanpo geratu ziren.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022

URTARRILAK 16

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Iturbe – Azpeitia 22 Zumaia 7

Hernani

Ostirala

20,00

Tolosa 22 Pascual – Alberdi 15

Lizartza

Ostirala

18,30

JUBENILAK

Ataun 22 Manterola – Etxarri 9

Ataun

Ostirala

18,00

Intxurre 12 Deskarga – Alegria 22

Alegia

Ostirala

19,30

                             NAGUSIAK

Apaolaza – Lasa 13 Joko Alai 22

Hernani

Larunbata

17,00

Salaberria – Oiartzabal 22 Aretxabaleta 14

Hernani

Larunbata

16,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022

Xuban Iturbe 30 Behar Zana 6  

Irura

Larunbata

11,00

Behar Zana 30 Markel Urdangarin 4  

Irura

Larunbata

11,30

Unax Pascual 10 Behar Zana 30

Irura

Larunbata

12,00

Oier Alegria 16 Peru Urdanpilleta 35

Gaska

Asteazkena

16,00

Oier Alegria 15 Unax Manterola 35

Irura

Igandea

11,00

Lapke 35 Jon Jara 24  

Irura

Igandea

11,30

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22

 

Arretxe – Oses 18 Txulun Lakua 14

Bera

Igandea

12,00

Iturbe - Legarreta 9 Lapke 18

Lesaka

Igandea

12,00

Hodei Exposito – Aizpuru 22 Nafarroa 19

Doneztebe

Asteazkena

20,00