lunes, 10 de enero de 2022

2021ko pilota eskolako gabon txapelketaren emaitzak

  Pasa den larunbatean egun osoan zehar pilota egun zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen.

Goizean pilota eskolako txapelketako finalerdiak jokatu ziren eta 8 partida politak ikusi ziren.

Arratsaldean, klubeko pilotari federatu guztiak eta pilota eskolako haur guztiak, 75 pilotari eta 9 entrenatzaile guztira, modelo onak izan ziren denboraldiko argazki ofizialak ateratzeko.

Eta bukatzeko, Gabonetako Torneoko 4 finalak jokatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak :


Benjaminak 2º maila : Ohian Makatzaga 16 Ekhi Zuriarrain 14

Benjaminak 1º maila : Adei Esteban 16 Ekai Bergara 4

Alebinak 2º maila : Aner Barrenetxea 16 Ander Muñoz 9

Alebinak 1º maila : Eneko Oiaga 16 Hegoi Zabala 9


Ohiko txapel eta kopa banaketarekin eta guraso batzordeak prestatutako merienda bikainarekin, txapelketari eta egun polit bati amaiera eman genion.



No hay comentarios:

Publicar un comentario