jueves, 25 de noviembre de 2010

Azaroak 26 - 28 partiduak

Hemen bihartik aurrera jokatuko diren partiduak


Jardunaldi honetako partidu garrantzitsuenak 2. mailako finalerdietan jokatuko duten Alvarez - Altuna kadeteena da, hala nola Urkizu - Garcia 2. mailako jubenilak ere. Bikote kadeteak Bidegoien-eko Aurrera Saiaz-en aurka finalerdiko lehen partidua jokatzen dute, jubenilek ordea finalerdiko bigarren partidua dute Andoainen Gaztelekuren aurka. Jubeniletako gure bikoteak 22-16 garaitu zuen aurkaria lehen norgehiagokan eta 17 tanto egitearekin nahikoa lukete.
Nagusietan mailaz jeisteko jokatu behar diren itzulerako bi partiduak ere garrantzizkoak dira, ostiralean, Esnal - San Sebastianek Hernanin ateratako 22-9 markagailua defendatu beharko dute Elgoibarren. Igandean Billabonan bestalde, Ojuel - Gorrotxategi bikoteak berezkoa egin beharko du lehen partiduan lortutako 22-6 tantuko abantailarekin. Bi bikoteek lortu ezkero, datorren urtean Ohorezko maila eta 1. mailan jokatuko dute hurrenez hurren.

DIARIO VASCO TXAPELKETA : Ostiralean 22:00-tan Legazpin jokatzen du Aitor Gorrotxategi-k txapelketa hau. Eneko Yoldi izango du laguntzaile, Andreu - Untoria aurkari dituztelarik. Partiduak oso irekia izateko itxura du, bertan Aitorrek duen guztia eman beharko du irabaziko badute.



EGIAKO TXAPELKETA : Igandean 11:00-etan donostiako auzo honetan jokatzen du Eneko Aizpitarte-k txapelketa honetako finala. Xabier Urbieta asteasuarra izango du bikote eta euren aurkariak Juanenea - Rezusta izango dituzte. Emaitza aurrikusteko zaila izango den partidu honetan nerbioak erabakigarri izan daitezke, 4 pilotarien adina kontutan izanik. Urbieta II - Aizpitarte bikoteak finalera iristeko aurkari oso zailei aurre egin diete: Loidi - Sanchez, Santxo - Zabala eta Oronoz - Irusta.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Azaroak 19 - 21 partiduak

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduak:
Partidu oso garrantzitsua, hernaniko bikoteak mailaz ez jaisteko borrokatu beharko du, kanporaketa bi partidutan jokatuko da, bihar hernanin eta datorren astean Billabonan.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Jaialdi honetan 4 partidu jokatuko dira, hauetatik 3 oso garrantzitsuak direlarik elkartearen interesentzako. Etxenike II - Lujanbio II kadeteek 2. mailako final laurdena jokatuko dute partidu bakarrean, Leonet - Elorza jubenilek 2. mailako finalerdia partidu bikoitzean, eta azkenik Esnal - San Sebastian nagusiek 1. mailatik ez jaisteko kanporaketa bat jokatuko dute, partidu bikoitzera hau ere.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Bikote hernaniarrak Ametsa trinketean jokatzen den txapelketako finalerdia dute. Donostiarrak faborito dira sailkapen fasean irabazle izan bait ziren, baina Zurutuza - Esnaola bikoteak asko hobetu du eta ez dute amore emango.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Hernaniko bikoteak txapelketa honen finalerdia jokatuko du, partidu zaila dute, Oiartzungo bikotea maila honetako bikoterik hoberenetakoa baita. Hala ere gure pilotariek txapelketa bikaina jokatu dute orain arte, joko maila onarekin daude eta eurengan konfidantza badute partidua aurrera atera dezakete.


Aipamenak: Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo bikoteak 18-3 galdu dute txapelketa honetako finalerdia, aukera gutxi eduki zuten Oiartzungo Sarasti - Imaz bikotearen aurka, maila honetako hoberenetako bat. Hala ere zoriondu beharra daude jokaturiko txapelketa onagatik, Elizalde - Juanena , Apaolaza - Alberdi eta Agirre - Alduntzin bezalako 3 bikoteak bezain bikote gogorren aurka irabazi baitute.
                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Partidu garrantzitsua baita ere, bikote hernaniarrak 2. mailako final laurdena jokatuko dute partidu bakarrera.


Asteburuko ondorioak: Jardunaldi ona gure pelotariena asteburu honetan, 9 garaipen eta 3 porrotekin. Emaitza oso onak egon dira, garrantzitsuena Jon Leonet - Jon Ander Elorza jubenilen garaipena, joan-etorriko lehen partidua irabazi bait dute. Garrantzitsuak baita ere Egoitz Altuna - Josu Altuna kadeteen garaipena, eta baita Ojuel - Gorrotxategi eta Esnal - San Sebastian nagusiena ere, maila jaitsiera ekiditeko lehen partidua gainditu baitute Billabona eta Elgoibar-ko bikoteen aurka, hurrengo partidurako aldea lortuz gainera.
Okerrena trinketeko bikotearen porrota izan da, Mikel Zurutuza - Eñaut Esnaolak tantu bakarragatik galdu baitute Donostikoen aurka, hala ere zoriontzekoa da txapelketa ona jokatu baitute eta hemendik gutxira hasiko den buruz-buruko lehiaketan zeresan haundia izango dutela erakutsi baitute. Era berean penagarria izan da Hodei Noble - Iñaki Etxenike kadeteen porrota donostiarren aurka. Oihan Lujanbio atzelari titularrak hanka hautsi zuen partiduaren bezperan eta ezer gutxi ahal izan zuten Hernaniko pilotariek bikote indartsu baten aurka, gainera pilota oso bizi baten laguntza izanik.

EGIAKO TXAPELKETA: Eneko Aizpitarte pilotaria txapelketa honetako finala jokatzeko sailkatu da, Xabier Urbieta pilotari Asteasuarra kide duelarik Oronoz - Irusta bikoteari 22-14 irabazi diete. Aurrez sailkapen fasean Santxo - Jaka eta Loidi - Sanchez bikoteen aurka ere garaipena lortu dute. Finala hurrengo igandean donostiko pilotalekuan jokatuko da, eta baliteke bertan Aitor Gorrotxategi ere egotea, datorren asteartean Imanol Garralda-rekin Onsalo - Galarraga-ren aurka jokatzen baitute, txapelketa berdin honen finalerdia.

martes, 16 de noviembre de 2010

Hernaniko esku pilotarien Blog-a martxan!!

Kaixo denoi, orain arte nik bakarrik nekien web hau existitzen dala baino hau irakurtzen ari bazara badirudi irakurle baten bat gehio badaukala blog txiki honek . Oraintxe nahiko xinplea dago baino segituan informazio dexente sartzen hasiko garela pentsatzen det.

Orrialde hau hernaniko esku pilotariek parte hartzen duten partidu eta txapelketen emaitzak jartzeko sortu da alde batetik, gure elkartearen barruan zuen kideek, lagunek, gurasoek... partiduetan zer egiten dugun jakiteko. Eta bestetik gure aurkariek galtzen dutenean beraiei hemen sartzeko esan eta adarra pixkat jotzeko ... bromak aparte garrantzitsuena parte hartzea da, eta kirola eginez ondo pasa, izerdi pixkat bota, eta lagun asko egitea.

Hortaz hemen ikusten diren emaitzak onak ala txarrak izan, segi aurrera!! Galtzen ikasi, eta irabazten denean harroputz ez izaten ere bai. Web-a sortu berri dao eta ni sekulako hitzaldia botatzen, dagoeneko aspertu ez bazara hemen dauzkazu aurreko larunbatean, 2010eko azaroak 13an ateratako argazki pare bat, Hernaniko Pilota Elkarte osoa, aupa neska-mutilak!!




Blog hau eskuzko pilotariei gehixeago zuzendua egongo da, baino lehenagotik bada palako neska pilotariei zuzenduriko beste blog bat, ezagutzen ez dutenentzako hemen helbidea: http://palakoak.blogspot.com/
Egia esan Garbiñek berak eman dit blog hau ateratzeko bultzadatxo bat, beraz ea elkarrekin Hernaniko Pilota elkarte osoa aro digitalera sartzen dugun. Eongo gatxik!!