martes, 30 de diciembre de 2014

Abenduak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL SELEKZIOA - MEXIKO:

Selekzio mexikarra, egungo txapelduna bera, gira bat egitera etorri da Euskal Herrira 4 jaialdi burutuko dituztelarik, eta lehena igandean Hernanin izan zen. Jaialdian 2 partidu izan ziren, lehena pala gomaz emakumezkoa eta bigarrena eskuz binaka gizonezkoak. Bietan ere euskal selekzioak gaina hartu zien mexikarrei, paleta goman 30-20 eta eskuz 22-15.


Giro paregabea egon zen hernaniko frotoian, ikuslegoak euskal selekzioa gogoz animatzen zuelarik, eta baita Hernaniko ordezkariak ere, bi partiden artean 3 bertako pilotariak baitziren (Amaia Irazustabarrena palaz Anoetako Maider Mendizabal-ekin eta Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte eskuz). Bai palaz eta baita eskuz ere erakustaldi paregabea eman zuten bi selekzioek, bakoitzean beren joko-modu edo postura ezberdinak nabarmentzen zirelarik, eta bi partiduetan ere tantu gogor, luze eta ikusgarriak ikusi ahal izan genituelarik. Euskadiko neskak aurretik joan ziren partidu osoan zehar eta Amaiak bukaera ederra eman zion bi pareta batekin. Mutil euskaldunek beren aldetik ere bizkarra erakutsi zieten mexikarrei markagailuan partidu osoan zehar, nahiz eta azken unean gerturatu baziren ere, hernaniarrek partidari amaiera aparta eman zioten.

Paleta goma: Euskal selekzioa 30 - 20 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal
Mexikar selekzioa: Paulina Castillo eta Rosa Flores (30 metroko frontoian egungo txapeldunak)




Eskuz binaka: Euskal selekzioa 22 - 15 Mexikar selekzioa

Euskal selekzioa: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte
Mexikar selekzioa: David Alvarez eta Fernando Medina (36 metroko frontoian azpitxapeldunak)





Argazki batzuk eta albistearen iturria: Hernaniko Kronika

Beste argazki batzuen iturria: Hernaniko Palistak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZKER HORMAN:

Xabier Apaolaza pilotari alebinak ezin izandu Donostialdeako finala irabazi. Getariako pilota lekuan jokatu zen partidua eta 2 eta 1 galdu zuen Gazteleku taldeko Urruzolaren aurka. Sakean egon zen gakoa. Apaolazak 8 eta 1 galdu zuen lehendabiziko jokoa, sakea kontra zuela. 8 eta 0 irabazi zuen bigarrena sakea alde zuela eta azkenik, 4 eta 1 galdu zuen hirugarren jokoa sakea txandaka sakatu zutenean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Alain Agirre 30 / Urnieta EA
Ekaitz Insausti 5 / Oiarpe 30
Endika Arizmendi 30 / Gazteleku 19
Ioritz Berasarte 4 / Oiarpe 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Suharri Rodriguez 35 / Intza 19
Xabat Pagola 35 / Allerru 24
Ekaitz Cisneros 33 / Oiarpe 35
Iñaki Urruzola 35 / Intza 28

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ioritz San Sebastian 18 / Behar Zana 40
Ander Lopez 38 / Behar Zana 40
Jon Etxegoien 24 / Behar Zana 40
Mikel Zurutuza 31 / Antigua 40
Egoitz Altuna 40 / Behar Zana EA

Hala moduzkoa izan da txapelketa probintzialeko 3garren jardunaldia hernaniarrentzat: 6 partidu irabazi eta 7 galdu dituzte aste buru honetan.
Alderdirik onenean, Agirre eta Arizmendi kadeteenak eta Rodríguez jubenilarenak aipatu behar dira. Hiru pilotariek aukera onak dituzte finalerdietan sartzeko.
Gauzarik txarrena, San Sebastian eta López seniorrek galdutako partiduak izan ziren. Bi pilotariek jaitsierako promozioa jokatu beharko dute eta okerrena, elkarren aurka jokatu beharko dutela. Ondorioz, bitako batek maila galduko du.
Garrantzitsua, baina ez hain larria, Cisnerosek galdutako partidua. Oso gutxigatik galdu zuen faboritoetako baten aurka, baina, hala ere, oraindik aukera ona du finalerdietarako sailkatzeko.

PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA:

Hauexek izan dira final laurdenetako emaitzak:

ESKUZ BURUZ-BURU BENJAMINAK:
Julen Deskarga 16 / Aiert Salaberria 7
Manex Martin 16 / Ekain Barrenetxea 13
Aiur Tejedor 16 / Beñat Atxaga 11
Beñat Garmendia 16 / Unax Manterola 11

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oier Garaiar 16 / Markel Gaztelu 7
Axel Martin 16 / Jagoba Ortega 1
Unai Etxarri 16 / Manex Oliver 10
Jon Jara 16 / Orkatz Artola 5

viernes, 26 de diciembre de 2014

Abenduak 26-28 asteburuko partiduak

EUSKAL SELEKZIOA - MEXIKO:

Igande honetan arratsaldeko 17:30etan ospatuko da Hernaniko frontoiean euskal eta mexikar selekzioen arteko pilota jardunaldi internazionala. Selekzio mexikarra, egungo txapelduna bera, gira bat egitera dator Euskal Herrira 4 jaialdi burutuko dituztelarik, eta lehena igandean Hernanin emango da. Jaialdian 2 partidu izango dira, lehena pala gomaz emakumezkoa eta bigarrena eskuz binaka gizonezkoak. Lehen partiduan euskal selekzioko bikotea Amaia Irazustabarrena eta Anoeta-ko Maider Mendizabal pilotariengandik osatua izango da. Aurkariak, 30 metroko frontoian egungo txapeldunak izango dira, Paulina Castillo eta Rosa Flores. Bigarren partiduan, euskal selekzioa ordezkatuz Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte hernaniarrak izango dira, eta aurkariak 36 metroko frontoian egungo azpitxapeldunak izango dira, David Alvarez eta Fernando Medina, azken hau pilotari oso ezaguna Asegarce enpresako profesionala izan bait zen 2. mailako 4/5-ko modalitatean txapeldun izatera iritsiz. Ikuskizuna ziutaturik dago jaialdi honetan. Azkenik, Hernaniko jarraitzaile guztiei deialdia luzatu nahiko genizueke, zaila izango baita gure herrian maila honetako beste ikuskizun bat berriz ikustea.

PILOTA ESKOLA:

Asteburu honetan jokatuko da Hernaniko pilota eskolako 40 haurrak jokatzen ari diren txapelketako 2. jardunaldia. Larunbatean goizeko 10etatik aurrera hurrengo partiduak jokatuko dira:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Axel Martin - Unai Etxarri
Jon Jara - Orkatz Artola
Manex Oliver - Jagoba Ortega
Markel Gaztelu - Oier Garaiar

ESKUZ BANAKA BENJAMINAK:
Julen Deskarga - Aier Salaberria
Aiur Tejedor - Beñat Atxaga
Manex Martin - Aimar Garcia de Bikuña
Aimar Balenziaga - Unax Manterola

Igandean goizeko 11etatik aurrera beste 10 partidu jokatuko dira.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

Asteburu honetan jokatuko da probintzi mailako trinketeko txapelketako 3. jardunaldia. Txapelketa honetan 13 pilotari Hernaniarrek jokatzen dute, hauek dira partiduak:

ESKUZ BANAKA KADETEAK:
Alain Agirre - Urnieta : larunbata 14,15 (2) Irura
Ekaitz Insausti - Oiarpe : larunbata 14,15 (3) Irura
Endika Arizmendi - Gazteleku : igandea 11,30 (1) Irura
Ioritz Berasarte - Oiarpe : igandea 11,30 (2) Irura

ESKUZ BANAKA JUBENILAK:
Suharri Rodriguez - Intza : larunbata 9,15 (1) Gaska
Xabat Pagola - Allerru : larunbata 9,15 (2) Gaska
Ekaitz Cisneros - Oiarpe : larunbata 9,15 (4) Gaska
Iñaki Urruzola - Intza : larunbata 14,00 (1) Gaska

ESKUZ BANAKA NAGUSIAK:
Jon Etxegoien - Behar Zana : larunbata 14,00 (4) Gaska
Mikel Zurutuza - Antigua : larunbata 14,00 (6) Gaska
Ioritz San Sebastian - Behar Zana : larunbata 14,15 (4) Irura
Ander Lopez - Behar Zana : larunbata 14,15 (7) Irura
Egoitz Altuna - Behar Zana : igandea 9,15 (4) Gaska

martes, 23 de diciembre de 2014

Abenduak 19-21 asteburuko partiduen emaitzak

D.V. - BANKOA TXAPELKETA:

Eneko Aizpitarte pilotaria txapelketa honetako azpitxapeldun geratu da, afizionatu mailan jokatzen denen artean izen onenetakoa duen txapelketaN.
Eneko Labaka Albistur-ko pilotaria lagun duelarik, astearte honetan Zumarragan jokatu den finala galdu dute Irribarria - Irusta bikotearen aurka 22-7 emaitza sendoarekin.
Labaka - Aizpitarte 10-0 galduz hasi ziren, nahiz eta ondoren 17-7 arte partidua berdinduz joan ez zuten momentu batean ere hau irabazteko aukerarik eduki. Arerioek oso ondo jokatu zuten, nor bere aurkaria baino gehiago izan ziren bakoitza bere esparruan eta ez zuten aukerarik ere eman.
Emaitza honek ez du baliogabetzen Labaka - Aizpitarte bikoteak jokatu duen txapelketa aparta. Finalera iristeko 4 kanporaketa gainditu dituzte, Lopez - I.Labaka, Ugalde II - Perez, Elezkano - Etxamendi eta Arrese - Galarza bezelako pilotari garrantzitsuak kalean utziz.
Denobraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatutako 16. finala da.

PELOTA ESKOLA:

Aurreko asteburuan jokatu zen Hernaniko pilota eskolan haur guztiak jokatzen duten txapelketako 1. jardunaldia.
Larunbat eta Igandeko goizetan zehar, 24 pilotari benjaminek eta 15 infantilek 45 partiduko maratoi bat jokatu zuten, partiduak ikustera bertaratu ziren zale ugarien disfruterako.
Lehen jardunaldia jokatu ondoren asteburu honetan jokatzeko sailkatu dira 12 pilotari benjamin eta 8 alebin, larunbat eta igande goizetan 22 partiduko beste maratoi bat jokatuko dutelarik.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Ander Lazkano 9 Urnieta 30
Alain Agirre 30 Oiarpe 11
Ioritz Berasarte 13 Gazteleku 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Xabat Pagola 35 Intza 10
Suharri Rodriguez 35 Gazteleku 20
Ekaitz Cisneros 35 Allerru 12
Iñaki Urruzola 4 Oiarpe 35

ESKUZ BURUZ-BURU NAGUSIAK:
Ioritz San Sebastian 23 Mundarro 40
Ander Lopez 8 Urnieta 40
Josu Altuna 20 Bergara 40
Egoitz Altuna 16 Eple 40
Mikel Zurutuza 27 Behar Zana 40

Pilotari hernaniarren emaitza txarrak probintzi mailako trinketeko txapelketako 2. jardunaldian, 4 garaipen eta 8 porrotekin.
Hoberena Agirre kadetea eta Cisneros, Rodriguez eta Pagola jubenilen garaipenak, 4 pilotariak fase finala jokatzeko sailkatzeko aukerak dituztelarik.
Okerrena Lazkano kadetea, Urruzola jubenila eta San Sebastian, J. Altuna eta Zurutuza nagusien porrotak, 5 pilotariek fase finalean sartzeko ia aukera guztiak galdu dituzte.

jueves, 18 de diciembre de 2014

Abenduak 19-21 asteburuko partiduak

PILOTA ESKOLA:

Eguberrietako oporrak direla eta, C. D. Hernaniko pilota sailak eskuzko txapelketa bat antolatuko du pilota eskolara etortzen diren ume guztien artean.

Eskuz buruz-buru jokatuko da txapelketa hau benjamin eta alebin mailetan. Hiru aste iraungo du eta finalak urtarrilaren 3an jokatuko dira.

Larunbatean, 10:00etan hasita 12 partidu jokatuko dira benjaminetan eta 5 alebinetan.

Larunbatean bertan, 15:00etatik aurrera beste 12 partidu jokatuko dira benjaminetan eta beste 5 alebinetan.

Lehenengo jardunaldia bukatzeko, igandean goizeko 11:00etan 6 partidu benjaminetan jokatuko dira eta 5 alebinetan.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZKER HORMAN:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Xabier Apaolaza / Txulobi, larunbatean 19,00etan (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Jagoba Garmendia / Gazteleku, larunbatean 19,00etan (2) Hernanin

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Urnieta / Ander Lazkano, larunbatean 14,15etan (1) Iruran
Alain Agirre / Oiarpe, larunbatean 14,15etan (3) Iruran
Gazteleku / Ioritz Berasarte, igandean 11,30etan (1) Iruran

Eskuz buruz-buru jubenilak:
Intza / Xabat Pagola, larunbatean 9,15etan (2) Gaskan
Ekaitz Cisneros / Allerru, larunbatean 9,15etan (4) Gaskan
Oiarpe / Iñaki Urruzola, larunbatean 15:00etan (1) Gaskan
Suharri Rodriguez - Gazteleku, larunbatean 15:00etan (4) Gaskan

Eskuz buruz-buru seniorrak 2.maila:
Bergara / Markel Lizeaga, larunbatean 9,15etan (1) Gaskan
Mikel Zurutuza / Behar Zana, larunbatean 15:00etan (5) Gaskan
Egoitz Altuna / Eple, igandean 9:15etan (4) Gaskan

Eskuz buruz-buru seniorrak 1.maila:
Ioritz San Sebastian / Mundarro, ostegunean 20:00etan (2) Iruran
Ander Lopez / Urnieta, larunbatean 14,15etan (5) Iruran

lunes, 15 de diciembre de 2014

Abenduak 12-14 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK;
Alain Agirre 30 / Ander Lazkano 26
Endika Arizmendi 30 / Garikoitz Arizmendi 7

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK;
Suharri Rodriguez 35 / Xabat Pagola 29
Ekaitz Cisneros 35 / Iñaki Urruzola 11

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK;
Eple 40 / Markel Lizeaga 39
Usurbil 40 / Mikel Zurutuza 13
Usurbil 40 / Ioritz San Sebastian 38
Ander Lopez 40 / Mundarro 12

Ez diote ondo ekin gure pilotariek trinketeko txapelketa probintzialari. Bost partidu irabazi eta zazpi galdu dituzte lehenengo jardunaldian.

Aipagarriena, nagisi 1º mailan Lopezek lortutako garaipena izan zen. Lehen aurkaria aise gainditu zuen eta mailari eusteko helburua lortzeko lehen urratsa eman du.

Agirreren eta E. Arizmendiren kadeteen garaipenak ere, Rodriguezena eta Cisneros jubenilena bezala, garrantzitsuak izan dira. Lauek egin dute gora beren joku mailan eta txapelketa honetan poz haundiak emateko gai direla erakusten ari dira.

Alderik txarrena, seniorretako gainontzeko pilotariek galdutako partiduak. Zurutuzak aurkari ona izan zuen aurrean eta ez zuen askorik egiterik izan. Aldiz, San Sebastian eta Lizeagak oso gutxigatik galdu zuten maila haundiko pilotarien aurka eta oso inpresio ona utzi zuten.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EZEKER HORMAN:

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Xabier Apaolaza 2 / Ilunpe 0
Gazteleku 2 / Oinatz Insausti 1

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Eple 2 / Eneko Garmendia 0
Tolosa 2 / Oihan Zugasti 0
Gure Txeru 0 / Jagoba Garmendia 2
Tolosa 2 / Mikel Lasa 0

Infantilen txapelketan geratzen zitzaizkigun bi pilotari bakarrak final laurdenetako partiduak galdu zituzten eta, ondorioz, buruz-buru txapelketa probintziala abiatu zuten 14 pilotariak txapela lortzeko aukerarik gabe geratu gera.

Lehiaketan jarraitzen duten bakarrak, alebinetako Apaolaza eta infantiletako J. Garmendia dira. Biak ala biak zonaldeko kontsolazio saria dute jokoan eta final erdietarako sailkatuta daude.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Axel Larrañaga 18 / Anartz Oiartzabal 12
Eñaut Iriondo 18 / Aratz Tejedor 17

Eñaut Iriondo, Aratz Tejedor, Anartz Oiartzabal eta Axel Larrañaga


ESKUZ KADETEAK:
Xabier Salaberria 22 / Oier Ezeiza 16
Onditz Rekondo 22 / Ander Leiza 10

Ander Leiza, Onditz Rekondo, Xabier Salaberria eta Oier Ezeiza

ESKUZ SENIORRAK:
Egoitz Altuna 22 / Iñigo Arizkorreta 13

Iñigo Arizkorreta eta Egoitz Altuna

miércoles, 10 de diciembre de 2014

Abenduak 12-14 asteburuko partiduak

TRINKETEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Gure pilotariek ezker hormako txapelketako parte hartzea amaitu ondoren, aste buru honetan trinketeko txapelketa probintziala hasiko dute.

C.D.Hernanik 19 talderen izena eman du, nola buruz-buru, hala bi-bitara. Parte hartze ugariena aurkeztu duen kluba izan da Hernanikoa.

Buruz-buruko modalitatean abiatuko da txapelketa eta hauexek izango dira gure pilotariek aste buru honetan jokatuko dituzten partiduak:

Eskuz kadeteak:
Ander Lazkano / Alain Agirre, larunbatean 14:15etan (3) Iruran
Endika Arizmendi / Ioritz Berasarte, igandean 11:30etan (1) Iruran

Eskuz jubenilak:
Xabat Pagola / Suharri Rodriguez, larunbatean 9:15etan (1) Gaskan
Iñaki Urruzola / Ekaitz Cisneros, larunbatean 9:15etan (4) Gaskan

Eskuz seniorrak 2. maila:
Markel Lizeaga / Eple, larunbatean 9:15etan (7) Gaskan
Usurbil / Mikel Zurutuza, larunbatean 9:15etan (11) Gaskan

Eskuz seniorrak 1. maila:
Usurbil / Ioritz San Sebastian, larunbatean 14:15etan (5) Iruran
Ander Lopez / Mundarro, larunbatean 14:15etan (7) Iruran

Txapelketa honetako helburuak honako hauek izango dira: kadeteetan, jokoa ikastea eta finalera iristea, jubeniletan txapela irabaztea, eta seniorretan, 2. mailatik igotzea eta 1. mailatik ez jaistea.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Gazteleku - Oinatz Insausti : ostirala 19,15 (2) Andoain
Xabier Apaolaza - Ilunpe : larunbata 16,00 (1) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Eple - Eneko Garmendia : ostirala 20,15 (1) Renteria
Tolosa - Oihan Zugasti : ostirala 19,30 (3) Tolosa
Gure Txeru - Jagoba Garmendia : ostirala 18,30 (1) Getaria
Tolosa - Mikel Lasa : ostirala 19,30 (1) Tolosa

2 partida inportante jokatzen dute bihar Hernaniko pilotariak, Garmendia eta Zugasti infantilak final laurdenak irabazten saiatuko dira Errenteria eta Tolosan, Garmendia 1º urteko kategorian eta Zugasti 2en urtekoan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Axel Larrañaga - Anartz Oiartzabal : larunbata 16,00 (2) Hernani
Aratz Tejedor - Eñaut Iriondo : larunbata 16,00 (3) Hernani

ESKUZ KADETEAK:
Oier Ezeiza - Xabier Salaberria : larunbata 16,00 (4) Hernani
Onditz Rekondo - Ander Leiza : larunbata 16,00 (5) Hernani

jueves, 4 de diciembre de 2014

Abenduak 5-7 asteburuko partiduak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz infantilak:
Eneko Garmendia - Eñaut Iriondo , larunbata 15,00 (1) Hernani

Eskuz nagusiak:
Markel Lizeaga - Iñigo Urkizu , larunbata 15,00 (3) Hernani

Eskuz kadeteak:
Onditz Rekondo - Xabier Salaberria , astelena 11,00 (1) Hernani
Ekaitz Insausti - Oihan Zugasti , astelena 11,00 (2) Hernani

lunes, 1 de diciembre de 2014

Azaroak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola jubenilek 22 eta 5 galdu zuten txapelketa probintzialeko 2. mailako finala Arrasateko Morón eta Egiaren aurka. Bikote hernaniarrak ez zuen ondo jokatu. Final garrantzitsu batek sortzen duen urduritasunaren mende aritu ziren eta ez ziren aurkari izan Arrasatekoentzat. Hauek ondo aritu ziren, baina ezer asko egin gabe eraman zuten txapela.

Hala eta guztiz, oso txapelketa ona jokatu dute Xabatek eta Iñakik eta azken hiru hilabete honetan asko hobetu dute beren joku maila.

Honako hau, C. D. Hernaniko pilotariek aurtengo denboraldian jokatu duten 15garren finala izan da.

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola


GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GAINONTZEKO EMAITZAK:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Ziotza 2 / Unax Uitzi 0
Oiarpe 0 / Oinatz Insausti 2
Xabier Apaolaza 2 / Gazteleku 1

Eskuz buruz-buru infantilak:
Urnieta 0 / Mikel Lasa 2
Allerru 0 / Jagoba Garmendia 2
Gure Txeru 2 / Aratz Tejedor 0
Oiarpe 2 / Eñaut Iriondo 0
Añorga 0 / Oihan Zugasti 2
Eneko Garmendia 2 / Ziotza 1

Bataz beste, ona izan da aste buru honetan txapelketa probintzialean jokatutako 11garren jardunaldi hau. Denera, 6 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte pilotari hernaniarrek. Garaipen garrantzitsuak izan dira, baina baita emaitza mingarriak ere.

Emaitza onen atalean, Eneko Garmendia eta Ohian Zugasti infantilen garaipenak aipatu behar dira. Ondorioz, final laurdenak jokatzeko sailkatu dira biak.

Gauzarik txarrenen artean, lehen aipatu bezala, jubenilek galdutako finala, batetik. Eta bestetik, Unax Uitzi alebinak galdutako partidua. Final zortzirena jokatu zuen txapela irabazteko faboritoetako baten aurka eta ez zuen partidua irabazterik izan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Ekaitz Insausti 22 / Ibai Ezeiza 6
Eskuz buruz-buru seniorrak: Suharri Rodríguez 22 / Ekaitz Cisneros 20