domingo, 29 de enero de 2012

Urtarrilak 27-29 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Unai Alvarez-ek 40-34 garaitu zuen Ioritz San Sebastian probintzi mailako 2. mailako txapelketaren finalerdian. Partida benetan ona izan zen, bi pilotariek gogor jokatu zuten baina azkenean Alvarez-ek modalitate honetan duen esperientzia haundiagoa dela eta finalerako sailkatu zen eta hortaz datorren urtean ere 1. mailan jokatzeko igoera lortu du.

GAINERAKO PARTIDUAK :

Eskuz alebinak :
Añorga 16 Rekondo - Elorza 3

Eskuz infantilak :
Arizmendi - Urruzola 3 Hondarribia 18
Elizalde - Berasarte 18 Gazteleku NP
Pagola - Noble II 3 Gazteleku 18
Loiarte - Lazkano 18 Gazteleku 4

Eskuz kadeteak :
Lagunak 4 Cisneros - Rodriguez 22

Eskuz jubenilak :
Usurbil 22 Altuna - Murgiondo 20

Eskuz nagusiak :
Intxurre NP Etxenike - Zurutuza 22
Legutio 14 Lujanbio - Aizpitarte 22
Usansolo 16 Arrieta - Gorrotxategi 22

Nahiz eta partidu gehienak etxetik kanpora jokatu, gure pilotarien jardunaldi hau ona izan da, 6 garaipen eta 4 porrot izan dira guztira.
Hoberena E.H-ko txapelketan Arrieta - Gorrotxategi nagusiek gaur egungo Bizkaiako txapeldunen aurka lortutako garaipena, Cisneros - Rodriguez kadeteena Udaberriko txapelketan garaituak izan gabe jarraitzen dutenak, eta azkenik baita Loiarte - Lazkano infantilen hurrengo faserako sailkapena ere Gipuzkoako txapelketan.
Tamalgarria Altuna - Murgiondo jubenilen porrota, Udaberriko txapelketan garaitu gabeak izateari utzi diotelarik. Baita Rekondo - Elorza alebinen eta Arizmendi - Urruzola infantilen porrotak Gipuzkoako txapelketan, 2 bikoteak fase finalerako sailkapena lortzeko aukerarik gabe geratu dira.

jueves, 26 de enero de 2012

Urtarrilak 27-29 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Bi pilotari hernaniarrek jokatuko dute probintzi mailako txapelketako nagusietan 2. mailako finalerdia. Unai Alvarez eta Ioritz San Sebastian-ek elkarren kontra jokatuko dute finalerako postua eta mailaz igotzeko aukera. Partidua Irun-go trinketean jokatuko da larunbatean 13:15etan.
Alvarez, urte sabatiko baten ondoren trinketeko elitean jokatzen ari da, faborito izango da txapelketa haundia jokatu duen Ioritz San Sebastianen aurka.
Aurreko astean jubenilen finalerdietan bi pilotarien porrota izan genuen tamalez, baina oraingoan ziurra da pilotari hernaniar batek datorren astean finala jokatuko duela.

GAINERAKO PARTIDUAK :



domingo, 22 de enero de 2012

Urtarrilak 20-22 asteburuko partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: Amaia Irazustabarrena - Maider Huizi bikoteak klubeko euren kideak diren Eli Pagola - Ariane Arrieta garaitu zituzten 30-27, txapelketa honetako jubenil mailako finalean. 4 pilotari hernaniarrek partidu ederra jokatu zuten eta gaur egun Hernaniko neskak maila altu bat dutela erakutsi dute.
Tamalgarria nagusi mailan Goiatz Menzisidor - Maider Semper hernaniarrek jasandako porrota Anoetako Suberri klubeko Garmendia - Mendizabal bikotearen eskutik 30-14 geratu zirelarik. Behin eta berriz munduko txapelduna izandako Mendizabalek bere jokoa egin eta erraz garaitu zuen gure bikotea, bere ohiko maila eman ez zutelarik.

Hauez gain, txapelketa honetako beste 2 partidu ere jokatu dira:

Eskuz ohorezko maila :
Arrieta - Gorrotxategi 22 Amurrio 7

Eskuz 22 azpikoak :
Aizpitarte - Lizeaga 22 Aurrera Saiaz 11

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN: Aritz Murgiondo eta Jon Leonet-ek Urnietaren aurka jokatutako 2 finalerdiak galdu dituzte jubenil mailan.
Murgiondok 35-27 galdu zuen Loitegi-ren aurka, hernaniarrak partidu ona jokatu zuen maila honetako pilotari hoberenaren aurka, partiduko atal askotan arazoak eman zizkiolarik, baina modalitate honetan Urnietarraren esperientzia dela eta, honek finalera pasatzea lortu du.
Leonet-ek 35-28 galdu zuen Imaz-en aurka. Hernaniarrak etzuen gaizki jokatu, baina modalitate honetako bere esperientzi faltagatik arazoetan aurkitu zen. Zorte pixkat gehiagorekin partidua irabazi ahal izango zukeen, baina hala eta guztiz ere zoriondu beharra dago modalitate honetan debutatuz jokatu duen txapelketa onagatik.

Hauez gain, txapelketa honetako beste 2 partidu ere jokatu dira:

Eskuz nagusiak 2. maila:
Ioritz San Sebastian 40 Mundarro 29
Unai Alvarez 40 Loiolatarra NP

GAINERAKO EMAITZAK:

Eskuz alebinak :
G.Arizmendi - Insausti 13 Oiarpe 16
Apaolaza - Ezeiza 2 Oiarpe 16
Rekondo - Insausti 15 Urnieta 16

Eskuz infantilak :
Intza 18 E.Arizmendi - Urruzola 12

Eskuz kadeteak :
Cisneros - Rodriguez 22 Intxurre 17

Eskuz jubenilak :
Altuna hermanos 22 Antigua 14

Eskuz nagusiak :
Etxenike - Zurutuza 22 Azkoitia 17

jueves, 19 de enero de 2012

Urtarrilak 20-22 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA : Hernani K.E-ko 3 bikotek jokatuko dute larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Azkoitiko frontoian txapelketa ofizial honen finala (denboraldiko 2. txapelketa garrantzitsuena).
Jubenil mailan 4 pilotari hernaniarrek parte hartuko dute, Amaia Irazustabarrena - Maider Huizi, Eli Pagola - Ariane Arrieta bikotearen aurka. Faboritorik ez dagoen partidu parekatua espero da.
Nagusi mailan Goiatz Manzisidor - Maider Semper bikoteak Anoetako Suberri klubeko bikotea izango du aurkari, Gipuzkoako txapelketan jokatutako final berdina izango da eta orduan bezala Suberrikoak faborito izango dira.

Partidu hauez gainera, txapelketa honetako sailkapen faseko beste 2 partidu jokatuko dira:



GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Hernani K.E-ko 2 pilotarik jokatuko dute larubatean 15:00tan Donostiko Gaska trinketean txapelketa honetako jubenil mailako finalerdia.
1. partiduan Aritz Murgiondo arituko da Urnietako Loitegi-ren aurka, partidu zaila aurrikusten da Murgiondorentzako, Loitegi baita gaur egun kategoria honetako pilotari hoberena eta faborito izango da.
2. partiduan Jon Leonet-ek Urnietako Lizaso-ren aurka jokatuko du. Partidu oso berdindua espero da, Leonet modalitate hau oso ondo jokatzen ari da, nahiz eta beretzako berria izan, eta sakearekin asmatu ezkero finalera sartu daiteke.

Aipatutakoez gain, txapelketa honetako fase finaleko beste 2 partidu hauek ere jokatuko dira:




GAINERAKO PARTIDUAK :



domingo, 15 de enero de 2012

Urtarrilak 13-15 asteburuko partiduen emaitzak

FRONTOIAN EMAITZAK:

Alebinak :
Gazteleku 16 Gorrotxategi - Ezeiza 4
Gazteleku 16 Elorza - Gorostidi 1

Infantilak :
Oiarpe 18 Agirre - Lazkano 10
Oiarpe 17 Pagola - Noble II 18
Oiarpe 18 Elizalde - Berasarte 10
Oiarpe 18 Arizmendi - Urruzola 4

Kadeteak :
Alde Zaharra 2 Cisneros - Rodriguez 22

Jubenilak :
Añorga 8 Urkizu - Etxegoien 22

Nagusiak :
Irurtzun 11 Ojuel - Lizeaga 22
Atxarte 22 Lujanbio - Aizpitarte 7
Antigua 22 Ezeiza - Zurutuza 8

Palaz jubenilak :
Irazustabarrena - Huizi 30 Kurene 22
Pagola - Arrieta 30 Amurrio 11

Palaz nagusiak :
Manzisidor - Semper 30 Errekaleor 29

Erdipurdiko jardunaldia Hernaniko pilotariek asteburu honetan jokatu dituzten hainbat txapelketetan, guztira 7 garaipen eta 7 porrotekin.
Hoberena palazko nesken eskutik izan dugu, 3 bikotek E.H.ko finalerdia jokatzen zuten eta guztiek ere finala jokatuko dute. Jubeniletan 2 bikoteek elkarren aurka izango dute partida, Gipuzkoako txapelketan izan zuten bezela, eta nagusietan, bikote hernaniarrak Mendizabal - Arozena izango du aurkari, Suberri klubekoa, hemen ere probintzi mailako finala errepikatuz.
Tamalgarriena errendimentu kategorian izan genuen, probintzi mailako 1. jardunaldia jokatzen zen, alebinetako 2 bikoteek galdu egin zutelarik eta infantiletako 4 bikotetatik garaipen bakarra lortu ahal izan zuten. Ez da beharrezkoa errepikatzea adin hauetan emaitzak gutxien axola duena dela, garrantzitsuena lehiatzen ikastea baita, eta lan eginez gero iritsiko dira emaitzak onak.

TRINKETEAN EMAITZAK:

Kadeteak :
Ekaitz Cisneros NP Urnieta 30
Hodei Noble NP Urnieta 30

Jubenilak :
Aritz Murgiondo 35 Oier Garcia 14
Jon Leonet 35 Gazteleku 32
Egoitz Altuna 8 Urnieta 35

Nagusiak :
Eñaut Esnaola 40 Loiolatarra 22
Ioritz San Sebastian 40 Usurbil 30
Unai Alvarez 40 Loiolatarra 3

Halanolako jardunaldia izan dute pilotari hernaniarrak Gipuzkoako txapelketako partiduetan, 5 garaipen eta 4 porrotekin.
Pozgarriena Murgiondo eta Leonet-en sailkapena finalerdiak jokatzeko, eta baita Esnaola nagusiaren garaipena 1. mailan mantentzea lortuz.
Okerrena kadeteetan Cisneros eta Noble-ren porrotak izan dira, final laurdenak jokatu ezin zituztelako, 1.ak egun berean beste partidu bat zeukalako eta 2.a lesionaturik zegoelako. Era berean Garcia eta Altuna jubenilak ere porrota jasan dute eta kanporaturik geratu dira.

IX BERRIA TXAPELKETA: Amurriok 2-1 garaitu zuen Titin III larunbatean polikiroldegiko frontoian jokatutako kanporaketan, hauek dira jokatutako 3 partiduen emaitzak:

Kadeteak: Landaluze - Arregi 10 Petite - Sanchez 22
Jubenilak : Goikolea - Murga 22 Calvo - Medel 18
Nagusiak : Gerrero - Iriarte 22 Kortabarria - Artola 10

Lehen bi partiduetan aurrikuspenak bete ziren, kadeteetan errioxarrek maila honetako bikoterik hoberenetakoa direla erakutsi zuten, eta jubeniletan Amurrioko bikoteak ere garaipena lortu zuen baina hasiera batean uste baino estuago.
Hil edo biziko partiduan, nagusietan alegia, errioxarren Cabrerizo lesionaturik zela medio erraz galdu zuten bikote hobeago baten aurka.

jueves, 12 de enero de 2012

Urtarrilak 13-15 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA : Asteburu hontan pilotari alebin eta infantilek hasiko dute beren partaidetza probintzi mailako txapelketan eskuz binakako modalitatean. Hernani K.E.ak 3 talde alebin eta 4 talde infantilekin jokatuko du, guztira 9 pilotari alebin eta 11 infantil izango direlarik. Hauek dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


PARTIDU SAILA :

FRONTOIAN :


Nagusietan Manzisidor - Semper bikoteak partidu berdinduago bat dauka, Laura Saez Errekaleor-ko atzelaria oso ona da, baina hernaniarrek euren maila ematen badute, partidua irabazi dezakete.Palazko neskek E.H.ko finalerdia jokatuko dute, bi bikote jubenilak faborito irtengo dira euren partiduetan eta beren maila ematen badute oso posiblea da probintzi mailako txapelketan bezala hernaniarren arteko final bat ikustea.

TRINKETEAN :


Partidu guztiak dira garrantzitsuak, nagusietan 1. mailan Esnaolak kategoriako jaitsiera jokatzen du eta beste guztiek final laurdenak dituzte.
IX BERRIA TXAPELKETA : Larunbat honetan 17:00etan jokatuko da Hernaniko frontoian ospe handiko txapelketa honetako beste kanporaketa bat. Errioxako klub hoberena, La Rioja TITIN III, eta Arabako hoberena AMURRIO arituko dira elkarren aurka. Dema erakargarria izango da, frontoira gerturatzen diren ikusleak gozaraziko dituena. Hauek dira jokatuko diren partiduak:



Kanporaketa oso berdindua aurrikusten da kadete eta nagusi mailetan, jubeniletan ordea arabarrak nagusi dirudite.
Kadeteetan probintzi bakoitzeko 4 pilotari hoberenak jokatuko dute, jubeniletan aurreko koadroetan izango den norgehiagoka aipatzekoa da, maila honetako 2 aurrelari hoberenekin, eta nagusietan bi exprofesional izango ditugu, Cabrerizo (Aspen jokatua) eta Iriarte (Frontis).

miércoles, 11 de enero de 2012

Hernaniko 4/5 txapelketako finalak

Hauek dira atzo jokatutako finalen emaitzak:

Infantilak : Iker Loiarte 18 Xabat Pagola 12
Juvenilak : Iñigo Urkizu 22 Josu Altuna 12
Nagusiak : Iñaki Esnal 22 Ioritz San Sebastian 11

Ez zen ezusterik egon eta faboritoek irabazi zituzten txapelak aurrikusia zegoen bezala. Infantiletan, nahiz eta Pagolak sailkapen atalean irabazi, oraingoan Loiartek bere gorpuzkera handiagoa inposatu zuen eta oso serioski jokatuz txapelketa oso ona jokatu duen arerioa gainditu zuen.
Jubeniletan Jon Etxegoienek ezin izan zuen jokatu sukarrak emanda gaixo baitzegoen eta Josu Altuna aritu zen bere ordez, finalerdietan puntuaketa hoberena lortu zuena. Hala ere, nahiz ta finalean esfortzu handi bat egin, Urkizuren jokoaren aurrean amore eman behar izan zuen, bere ohiko maila emanez txapela erraz eraman zuena.
Nagusietan berriz ere Esnalen ikuskizuna, San Sebastian lehiakor bati irabazi zion, nahiz eta honek momentu batean ere ez amore eman bere arerioaren esperientzia eta nagusitasunaren aurrean amore eman behar izan zuen.

GABONETAKO ERRIFA - EGUTEGI ZOZKETA : Pelotako atalak antolatutako gabonetako zozketan saritua izan den zenbakia 1208 izan da. Irabazlea frontoira agertu daiteke saskia edo dirua kobratzera, galdetu pelotako ordezkariarengatik.

domingo, 8 de enero de 2012

Urtarrilak 5-8 partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA:

Palaz neska nagusiak : Manzisidor - Semper 30 San Miguel NP
Eskuz binaka 22 azpikoak : Lujanbio - Lizeaga 11 Amurrio 22
Eskuz binaka nagusiak : Ojuel - Aizpitarte 17 Adiskide (Galdakao) 22

Azken orduko Gorrotxategiren bajak lehen jardunaldi honetako planak aldatu zituen, Aizpitartek mailaz igo behar izan zuen eta Lujanbiok bere ordez jokatu.
22 azpikoetan oso hasi zen bikote hernaniarra, hala ere, markagailua 8-11 zijoala eskua gaizki jarri zitzaion Lizeagari, partida bertan amaitu zelarik. Lujanbiok bere estreinaldian jokatuko partida ona ez zen nahikoa izan Dorronsoro - Legarreta bezelako bikote indartsua garaitzeko.

Nagusietan ere porrot bat eduki genuen, baina 4 pilotariek maila haundia eman zuten partidua ikusi ahal izan genuen. Aipatzekoa bereziki Ojuel eta Elezkanok aurreko kuadroetan mantendu zuten lehia, gaur egungo nagusien artean puntarengo 2 aurrelari hauek polikiroldegiko frontoira gerturatu ziren zaleei ikuskizun aparta eskeini zieten. Azkenean bizkaitarrek garaipena lortu zuten.

Jardunaldiko hoberena finalerdiak jokatzeko nagusietako nesken sailkapena izan da. Bikote nafarra frontoira agertu ez zelako irabazi zuten eta hortaz datorren astean dagoeneko sailkatuak zeuden 2 bikote jubenilekin batuko dira.

GIPUZKOAKO TRINKETEKO TXAPELKETA :

Eskuz kadeteak :
Ekaitz Cisneros 30 Mundarro NP
Suharri Rodriguez 30 Mundarro 14
Hodei Noble 30 Mundarro 15

Eskuz jubenilak :
Egoitz Altuna 35 Urnieta 10
Jon Leonet 35 Oiarpe 18
Oier Garcia 35 Urnieta 22
Josu Altuna 35 Oiarpe 16

Eskuz nagusiak 1. maila :
Eñaut Esnaola 34 Usurbil 40

Eskuz nagusiak 2. maila :
Ander Lopez 32 Mundarro 40
Ioritz San Sebastian 40 Mundarro 26
Unai Alvarez 40 Mundarro 16
Mikel Zurutuza 20 Mundarro 40

Probintzi mailako buruz buruko txapelketa hau jokatzen hasi ziren 14 pilotaritatik 8 sailkatu dira atal finalerako, Cisneros eta Noble kadeteetan, E.Altuna, Leonet, Garcia eta Murgiondo jubeniletan eta Sen Sebastian eta Alvarez nagusietan. Datorren astean denek final laurdenak jokatuko dituzte.

Tamalgarria 1. mailako nagusitan gertatutakoa, Esnaolak ezin izan zuen semifinaletarako sailkatu eta jaitsiera postua jokatu beharko du datorren astean Loiolatarraren aurka. Ondo jokatzen ari da, eta bere ohiko maila eman ezkero ez luke arazorik eduki behar 1. mailan mantentzeko.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA : Datorren asteartean jokatuko dira txapelketa honetako finalak 19:00tatik aurrera polikiroldegiko frontoian, hauek dira jokatuko diren partiduak:

Infantilak : Iker Loiarte - Xabat Pagola
Juvenilak : Iñigo Urkizu - Jon Etxegoien
Nagusiak : Iñaki Esnal - Ioritz San Sebastian

Lehen partiduan ez dago faborito garbirik, sailkapen atalean Pagolak irabazi zuen oso gutxigatik, maila honetan ditugun 2 pilotari hoberenek ziur emango digute ikuskizun aparta.

2. partiduan, Urkizu aurrelaria denez faboritoago izango da hasiera batean, baina Etxegoienekin kontuz ibili beharko du, oso ondo jokatzen ari baita eta aurreko jardunaldian jada ezustea eman zuen Leonet kanporatuz.

Azken partiduan, Esnal izango da faborito garbia, batez ere semifinaletan Ojuelen aurka emandako erakustaldiaren ondoren. San Sebastian ondo defendatzen da distantzia honetan baina asko jokatu beharko du final hau irabazteko.

viernes, 6 de enero de 2012

Urtarrilak 7-8 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :


Sailkapeneko fasean azkeneko jardunaldia jokatzen dute Hernaniko pilotariek, partidu garrantzitzuak gehienentzat, kadeten mailan Noblek nahikoa du 13 tanto egitea sailkatzeko. Jubeniletan E.Altuna , Leonet eta Garciak irabazi behar dute txapelketan jarraitzako eta nagusi mailan jokatu behar duten 5 pilotariek erronka berdina dute, irabazten badute aurrera, galtzen badute etxera.

jueves, 5 de enero de 2012

IX BERRIA TXAPELKETA: Larunbatean 11tan jokatuko da Hernaniko frontoian izen handiko txapelketa honen 1. txandako 2. kanporaketa. Alsasuako Pilotajauku eta Gasteizko Zaramaga taldeak arituko dira elkarren aurka, honakoak dira partiduak:


Dema berdindua aurrikusten da, amaierako emaitzaren gakoa kadeteen partiduan egongo delarik. Jubeniletan nafarrak dira faborito eta nagusietan arabarrak. Frontoira gerturatzeko asmoa duten zaleek gaur egun jubeniletan txapeldunak diren Ansa - Otamendi eta maila hontako pilotari arabarra den Larrañaga ikusteko aukera edukiko dute. Era berean, nagusietan, Frontis-en profesional izandako Mikel Rafael eta maila honetan gaur egungo txapelduna den Perez ere izango dituzte.

Azkenik, aipatzea pilotako atala txapelketa honetako arduradunetako bat dela, hori dela eta Hernaniko frontoian ikusi ahal izango dira 10 kanporaketa eta noski finala, Martxoaren 25ean jokatu dena ETBko kamarak partidua aurkezten arituko direlarik.

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: Asteburu honetan hasiko da txapelketa hau, denboraldi honetako txapelketa ofizialen artean garrantzitsuenetariko bat. Pilotako atalak 5 talderekin parte hartuko du, 2 txapela lortzeko aukera izango duelarik.

Palazko nesketan Goiatz Manzisidor, Maider Semper eta Leire Lukas arituko dira nagusi mailan, eta Amaia Irazustabarrena, Eli Pagola, Miren Goikoetxea, Ariane Arrieta eta Maider Huizi jubeniletako 2 taldetan.

Eskuz binaka Eneko Lujanbio, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga arituko dira 22 azpiko mailan. Paul Ojuel  Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxategi berriz, ohorezko mailan arituko dira. Hauek dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


miércoles, 4 de enero de 2012

Urtarrilak 5-6 aste barruko partiduak

HERNANI 4/5 TXAPELKETA: Ostegunean finalerdietako 3 partidu hauek jokatuko dira:



URDULIZ TXAPELKETA: Ioritz Arrieta - Aitor Gorrotxategi bikote hernaniarrak Urdulizko txapelketako finala jokatuko du ostegunan 20:30tan bizkaiako herri polit honetan. Aurkariak Muguruza - Altuna izango dituzte, gipuzkoarrak hauek ere, esperientzi handiko bikotea eta gauzak oso zail ipiniko dizkietenak gaur egungo Gipuzkoako txapeldunei. Hernaniarrak finalera iristeko 22-19 garaitu zuten Mendinueta - Otxandorena bikotea.

ALTZA TXAPELKETA: Paul Ojuel pilotari hernaniarrak, Albistur herriko Telletxea lagun duela, donostiar auzoko txapelketa honetako finala jokatuko du ostiralean 11:30tan. Euren aurkariak Larrañaga - Uzkudun azpeitiarrak izango dira eta partida oso berdindua espero da. Finalera iristeko 22-20 garaitu zuten Arrieta - Gorrotxategi bikote hernaniarra.