jueves, 5 de enero de 2012

IX BERRIA TXAPELKETA: Larunbatean 11tan jokatuko da Hernaniko frontoian izen handiko txapelketa honen 1. txandako 2. kanporaketa. Alsasuako Pilotajauku eta Gasteizko Zaramaga taldeak arituko dira elkarren aurka, honakoak dira partiduak:


Dema berdindua aurrikusten da, amaierako emaitzaren gakoa kadeteen partiduan egongo delarik. Jubeniletan nafarrak dira faborito eta nagusietan arabarrak. Frontoira gerturatzeko asmoa duten zaleek gaur egun jubeniletan txapeldunak diren Ansa - Otamendi eta maila hontako pilotari arabarra den Larrañaga ikusteko aukera edukiko dute. Era berean, nagusietan, Frontis-en profesional izandako Mikel Rafael eta maila honetan gaur egungo txapelduna den Perez ere izango dituzte.

Azkenik, aipatzea pilotako atala txapelketa honetako arduradunetako bat dela, hori dela eta Hernaniko frontoian ikusi ahal izango dira 10 kanporaketa eta noski finala, Martxoaren 25ean jokatu dena ETBko kamarak partidua aurkezten arituko direlarik.

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA: Asteburu honetan hasiko da txapelketa hau, denboraldi honetako txapelketa ofizialen artean garrantzitsuenetariko bat. Pilotako atalak 5 talderekin parte hartuko du, 2 txapela lortzeko aukera izango duelarik.

Palazko nesketan Goiatz Manzisidor, Maider Semper eta Leire Lukas arituko dira nagusi mailan, eta Amaia Irazustabarrena, Eli Pagola, Miren Goikoetxea, Ariane Arrieta eta Maider Huizi jubeniletako 2 taldetan.

Eskuz binaka Eneko Lujanbio, Eneko Aizpitarte eta Markel Lizeaga arituko dira 22 azpiko mailan. Paul Ojuel  Ioritz Arrieta eta Aitor Gorrotxategi berriz, ohorezko mailan arituko dira. Hauek dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario