jueves, 12 de enero de 2012

Urtarrilak 13-15 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA : Asteburu hontan pilotari alebin eta infantilek hasiko dute beren partaidetza probintzi mailako txapelketan eskuz binakako modalitatean. Hernani K.E.ak 3 talde alebin eta 4 talde infantilekin jokatuko du, guztira 9 pilotari alebin eta 11 infantil izango direlarik. Hauek dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


PARTIDU SAILA :

FRONTOIAN :


Nagusietan Manzisidor - Semper bikoteak partidu berdinduago bat dauka, Laura Saez Errekaleor-ko atzelaria oso ona da, baina hernaniarrek euren maila ematen badute, partidua irabazi dezakete.Palazko neskek E.H.ko finalerdia jokatuko dute, bi bikote jubenilak faborito irtengo dira euren partiduetan eta beren maila ematen badute oso posiblea da probintzi mailako txapelketan bezala hernaniarren arteko final bat ikustea.

TRINKETEAN :


Partidu guztiak dira garrantzitsuak, nagusietan 1. mailan Esnaolak kategoriako jaitsiera jokatzen du eta beste guztiek final laurdenak dituzte.
IX BERRIA TXAPELKETA : Larunbat honetan 17:00etan jokatuko da Hernaniko frontoian ospe handiko txapelketa honetako beste kanporaketa bat. Errioxako klub hoberena, La Rioja TITIN III, eta Arabako hoberena AMURRIO arituko dira elkarren aurka. Dema erakargarria izango da, frontoira gerturatzen diren ikusleak gozaraziko dituena. Hauek dira jokatuko diren partiduak:



Kanporaketa oso berdindua aurrikusten da kadete eta nagusi mailetan, jubeniletan ordea arabarrak nagusi dirudite.
Kadeteetan probintzi bakoitzeko 4 pilotari hoberenak jokatuko dute, jubeniletan aurreko koadroetan izango den norgehiagoka aipatzekoa da, maila honetako 2 aurrelari hoberenekin, eta nagusietan bi exprofesional izango ditugu, Cabrerizo (Aspen jokatua) eta Iriarte (Frontis).

No hay comentarios:

Publicar un comentario