miércoles, 4 de enero de 2012

Urtarrilak 5-6 aste barruko partiduak

HERNANI 4/5 TXAPELKETA: Ostegunean finalerdietako 3 partidu hauek jokatuko dira:



URDULIZ TXAPELKETA: Ioritz Arrieta - Aitor Gorrotxategi bikote hernaniarrak Urdulizko txapelketako finala jokatuko du ostegunan 20:30tan bizkaiako herri polit honetan. Aurkariak Muguruza - Altuna izango dituzte, gipuzkoarrak hauek ere, esperientzi handiko bikotea eta gauzak oso zail ipiniko dizkietenak gaur egungo Gipuzkoako txapeldunei. Hernaniarrak finalera iristeko 22-19 garaitu zuten Mendinueta - Otxandorena bikotea.

ALTZA TXAPELKETA: Paul Ojuel pilotari hernaniarrak, Albistur herriko Telletxea lagun duela, donostiar auzoko txapelketa honetako finala jokatuko du ostiralean 11:30tan. Euren aurkariak Larrañaga - Uzkudun azpeitiarrak izango dira eta partida oso berdindua espero da. Finalera iristeko 22-20 garaitu zuten Arrieta - Gorrotxategi bikote hernaniarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario