lunes, 31 de enero de 2011

Urtarrilak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Ander Lopez jubenila eta Aritz Otaegi nagusia asteburu hontan Irurako frontoian jokatuko diren finaletarako sailkatu dira.
Ander Lopezek ezustekoa eman zuen Barandiaran 35-26 garaituz, nahiz eta hasiera batean Astigarragako pilotaria faborito gisa irten. Modalitate zail honetara ondo egokitu da eta partidu on bat jokatuz aurreko urtean Gravn txapelketan Gipuzkoa ordezkatzen zuen pilotaria garaitu zuen, finalean edozer egin dezake.
Aritz Otaegik berriro ere erakutsi zuen bere maila Goikoetxea 40-35 utziz, partida oso parekatua izan zen, biak ere dena eman zutelarik, baina azkenik Otaegiren esperientzia erabakigarria izan zen partidua aurrera ateratzeko. Garaipen honekin ez du finalerako sarrera lortu bakarrik, baita datorren urtean 1. mailan jokatzea ere.
 
CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE RENDIMIENTO : Behin lehen sailkapen fasea amaiturik, Beñat Garmendia - Manex Noble alebinak 2. sailkapen fasea jokatzeko sailkatu dira, era apartean gainera, jokatutako 3 partiduak irabazirik.

Bestalde Axel Alkorta - Jagoba Erdozia alebinak ez dute zorte bera eduki eta ezin izan dute sailkatu, partidu erabakigarrian 16-8 galdu baitzuten Urnietako bikotearen aurka. Hemendik aurrera kontsolazio fasea jokatuko dute.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz kadeteak : Goierri - Altuna hermanos (22-14)
Eskuz jubenilak : Lujanbio - Elorza / Azkoitia (12-22)
Eskuz jubenilak : Gure Txeru / Leonet - Garcia (6-22)
Eskuz 22 azpitik : Ilunpe / Arrieta - Aizpitarte (10-22)
Eskuz nagusiak : Oiaga - San Sebastian / Antiguako (22-21)
Eskuz nagusiak : Intxurre / Zurutuza - Lizeaga (22-6)

viernes, 28 de enero de 2011

Urtarrilak 28-30 asteburuko partiduak

CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE TRINKETE :
Este sábado en el trinkete de Irura , dos pelotaris de Hernani van a jugar las semifinales del torneo provincial , a las 9,15 (4) Ander Lopez va a jugar contra Gurutzalde en la categoría juvenil , en un partido difícil donde el pelotari de Astigarraga partirá como favorito y a las 16,15 (2) Aritz Otaegi jugara contra Goikoetxea en la categoría senior 2ª , en un partido donde la experiencia del pelotari de Hernani le hace salir como favorito , si Otaegi gana este partido además de clasificarse para jugar la final subirá de categoría .
 
RESTANTES PARTIDOS :
Mano alevines : Urnieta / Garmendia - Noble II , sábado 15,15 (1) Urnieta
Mano alevines : Alkorta - Erdozia / Urnieta , sábado 15,00 (1) Hernani
Mano cadetes : Goierri / Altuna hermanos , sábado 11,00 (2) Urretxu
Mano juveniles : Lujanbio - Elorza / Azkoitia , sábado 15,00 (2) Hernani
Mano juveniles : Gure Txeru / Leonet - Garcia , sábado 13,00 (1) Getaria
Mano sub 22 : Ilunpe / Arrieta - Aizpitarte , sábado 10,00 (1) Azpeitia
Mano senior : Intxurre / Zurutuza - Lizeaga , viernes 19,00 (3) Ikaztegieta
Mano senior : Esnaola - San Sebastian / Antigua , domingo 12,00 (1) Hernani

lunes, 24 de enero de 2011

Urtarrilak 21-23 partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA :
Eskuz 22 azpitik : Arrieta - Aizpitarte / Herriaren (22-4)
Eskuz nagusiak : Adiskide / Ojuel - Gorrotxategi (21-22)

Jardunaldi ona izan da gure pilotari hoberenek jokatutakoa, 22 azpikoek erraz irabazi zioten Amurrioko bikoteari eta finalerdietan sartzeko borrokatzen jarraituko dute nahiz eta 2 partidu galdurik izan. Datorren astean Azpeitiko Ilunpe-ren aurka jokatuko dute, partidu oso garrantzitsua aurrera jarraitu nahi badute.

Ohorezko mailako nagusiek tantu bakarrez lortu zuten garaipena Galdakaoko frontoi zailean. Elezkano - Ajuria 22-21 garaitu zituzten eta oraingoz 3 garaipen eta porrot bakarra daramate, finalerdiak jokatzeko oso gertu daudelarik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN (FINAL LAURDENAK):
Mano juveniles : Ander Lopez - Oiarpe (35-13)
Mano juveniles : Jon Etxegoien - Gazteleku (11-35)
Mano senior 2ª : Aritz Otaegi - Mundarro (40-30)
 
Jardunaldiko hoberena Lopez jubenila eta Otaegi nagusiak finalerdietan jokatzeko sailkatu direla izan da. Lopez oso ondo egokitu da trinketeko jokora, geroz eta hobeto jokatzen ari da eta edozer itxaron dezakegu bere eskutik. Otaegi ere sailkatu zaigu eta bere meritua ia bikoitza da, aurten lehentasuna errugbiari ematen ari baitzaio, hontan  ere azpimarragarri jokatzen dabilelarik eta hori dela eta trinketean entrenatu gabe. Hala ere, modalitate honetan duen esperientziari esker finalerdiak jokatuko ditu, baita ere mailaz igo baldin eta hurrengo partidua irabaztzen badu.

Okerrena Etxegoien jubenilaren kanporatzea izan da. Aritz Eskudero bere aurkaria zoriondu beharra dago, modalitate zail honetan nola jokatzen den ondo erakutsi baitzion.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz alebinak : Garmendia - Noble II / Urnieta (16-7)
Eskuz alebinak : Gure Txeru / Alkorta - Erdozia (16-9)
Eskuz infantilak : Gazteleku / Elizalde - Rodriguez (18-13)
Eskuz infantilak : Iglesias - Loiarte / Gazteleku (2-18)
Eskuz kadeteak : Altuna - Noble / Urnieta (22-21)
Eskuz jubenilak : Gazteleku / Lujanbio - Murgiondo (16-22)
Eskuz jubenilak : Etxenike - Garcia / Hondarribia (22-17)
Eskuz nagusiak : Intza / Oiaga - San Sebastian (22-14)
Eskuz nagusiak : Esnaola - Lizeaga / Lapke (11-22)

jueves, 20 de enero de 2011

Urtarrilak 21-23 partiduak

EUSKAL-HERRIKO TXAPELKETA :


 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN :




Txapelketa barnean geratzen diren 3 pilotari hernaniarrak final laurdenak jokatu zituzten asteburuan, orain danek ere partidu parekatuak izango dituzte, hala ere dauden joko mailarekin optimista senti gaitezke une honetan.

 
GAINERAKO PARTIDUAK :



lunes, 17 de enero de 2011

Urtarrilak 15-16 partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN:
Eskuz kadeteak : Urnieta - Egoitz Altuna (30-18)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Oiarpe (35-29)
Eskuz nagusiak : Aritz Otaegi - Mikel Zurutuza (40-18)
Eskuz nagusiak : Loiolatarra - Eñaut Esnaola (40-39)
 
Jardunaldiko hoberena f
inal laurdenak jokatzeko Etxegoien jubenila eta Otaegi nagusiaren klasifikazioa izan da, okerrena bestalde Altuna kadetea eta Zurutuza nagusiaren porrotak, biak ere txapelketatik kanpo geratu baitira. Eta batez ere Esnaola nagusiaren porrota ere penagarria izan da, tanto bakarrez galdu eta txapelketan izan duen zorte txarra dela eta mailaz jaitsiko da.
 
GAINERAKO EMAITZAK:
Eskuz alebinak : Garmendia - Noble II / Zumaia (16-8)
Eskuz alebinak : Alkorta - Erdozia / Gazteleku (16-12)
Eskuz infantilak : Cisneros - Rodriguez / Gazteleku (18-15)
Eskuz infantilak : Loiarte - Pagola / Gazteleku (18-15)
Eskuz sub 22 : Aurrera Saiaz / Arrieta - Aizpitarte (22-20)
 
PILOTA ELKARTEKO RIFAK: Oraindik ez da agertu aurten saritua izan den zenbakiaren jabea, 0013 zenbakia izan da. Frontoian Rufino Rekalde ordezkariagatik galdetuz saria jasotzera joan daiteke.

jueves, 13 de enero de 2011

Urtarrilak 15-16 partiduak

VIII BERRIA TXAPELKETA: Asteburu honetan hasten da txapelketa ohoretsu hau, Hernanin bi kanporaketa jokatuko dira.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Behin sailkapen atala amaiturik, atal finala jokatzeko sailkatu dira Hernaniko 5 pilotari, hauetako batek mailaz ez jaisteko borrokatu beharko duelarik. Hauek dira asteburu honetako partiduak:

 
Gainerako partiduak: 


Diario Vasco txapelketako finalaren bideoa

Aitor Gorrotxategik jokatutako finalaren laburpena bideoan edonork ikusi ahal izateko:

domingo, 9 de enero de 2011

Urtarrilak 7-8 partiduen emaitzak

EUSKAL-HERRIKO TXAPELKETA:
Eskuz Sub 22 : Pilotajauku / Arrieta - Aizpitarte (22-16)
Eskuz Sub 22 : Arrieta - Aizpitarte 22 Adiskide (22-7)
Eskuz nagusiak : Ozkarbi / Ojuel - Gorrotxategi (13-22)
Eskuz nagusiak : Aurrera Saiaz / Esnal - Gorrotxategi (22-14)
 
Aste honetan euskal-herriko txapelketari eman zaio hasiera eta gainera modalitate batzuetan 2 partidu jokatu beharra izan dugu. Txuribeltz hasi dira jokatzen ari diren 2 bikoteak, 22 azpikotan Legorburu - Galarza bezalako bikote bizkaitar gogorrari irabazi diegun bitartean, asteazkenean Lopez - Alustiza nafarren aurka galdu genuen, gehiago egin zitekeen partidu batean.

Nagusietan aldiz, Mendizabal - Aldape bikote zailari gaina hartu genien Elgetan, larunbatean ordea Apezetxea - Telletxea -ren aurka galdu, hemen ere emaitz hobea lortu zitekeela kontutan izanik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN:
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Oiarpe (35-22)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Urnieta (35-15)
Eskuz nagusiak : Eñaut Esnaola - Mundarro (40-38)
Eskuz nagusiak : Aritz Otaegi - Usurbil (40-22)
Eskuz nagusiak : Mikel Zurutuza - Antigua (34-40)

Behin sailkapen atala bukaturik, datorren astean hasiko den fase finalerako 5 pilotari sailkatu dira: kadeteetan Egoitz Altuna, jubeniletan Ander Lopez eta Jon Etxegoien, eta azkenik nagusietan Aritz Otaegi eta Mikel Zurutuzak txapela lortzeko borrokatuko dute, nagusien kasuan baita mailaz igotzea ere.
Berri txarrena Eñaut Esnaolaren eskutik datorkigu, nahiz eta sailkapen fasea ondo jokatu izan eta partidu bakarra galdu, emaitzen gora-behera aldrebesak direla eta semifinaletatik kanpo geratu baita, gainera datorren astean mailaz ez jaisteko jokatu beharko du.
 
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Cisneros - Rodriguez / Zumaia (18-7)
Eskuz infantilak : Loiarte - Pagola / Intza (18-15)

ALTZAKO TXAPELKETA : Paul Ojuel-ek gabonetako egun hauetan jokatu den txapelketa hau irabazi du Beñat Arzelus pilotari donostiarraren laguntzaz. Finalerdiak Salaberria - Lopez bikotearen aurka jokatu zuten 22-10 irabaziz, eta finala Elezkano - Irureta -ren aurka oraindik errazago irabaziz 22-8.

Arzelus-ek maila oso ona eman du piloteoan gaina harturik bi partiduetan. Ojuel-ek burua erabiliz jokatu du, erremateak egiteko une egokiak aukeratuz eta zailtasun handiko hainbat tanto amaituz. Biek ere maila handiko bikotea osatu dute elkarrekin.
 
PILOTA ELKARTEKO RIFAK : Saritua izan den zenbakia 0013 izan da Urtarrilak 6an egindako zozketan, irabazle gertatu dena saria jasotzera etor daiteke jada polikiroldegiko pilotalekura. Egunero arratsaldeko 17:00 eta 19:00 tartean eta Rufino Rekalde ordezkariagatik galdetu.

martes, 4 de enero de 2011

Abenduak 30 - Urtarrilak 2 partiduen emaitzak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETAK (FINALERDIAK) :
Eskuz kadeteak : Hodei Noble - Egoitz Altuna (22-18)
                         Josu Altuna - Iñaki Etxenike 
(22-6)
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Jon Leonet (22-19)
                         Aritz Murgiondo - Eneko Lujanbio (22-21)
Eskuz nagusiak : Paul Ojuel - Xabi Errasti (22-10)
                         Ioritz Arrieta - Iñaki Esnal (22-21)
 
Kadeteetan ezustea eduki genuen eta Noblek E.Altuna garaitu zuen partidu bikain bat jokatuz, txapela irabazteko faborito den J.Altunak erraz irabazi zuen.

Jubeniletan bi partida oso berdinduak ikusi ahal izan genituen, Lopez-ek eta Murgiondo-k une kritikoetan gehiago asmatu zutelarik.
Azkenik nagusietan ere ezustea izan dugu, Esnal-ek 4 terdiko distantzian zuen nagusitasuna kendu bait dio Arrietak tanto bakarrez, era berean Ojuel faboritoak maila haundian jokatuz erraz irabazi zuen.
 
ALTZA-KO TXAPELKETA: 

Paul Ojuel eta Arzelus pilotari donostiarrak erraz irabazi zuten Altza-ko auzoan jokatzen den gabonetako txapelketa honen finalerdia. Maila handian jokatuz Salaberria - Lopez bikotea garaitu zuten 22 - 10 eta ostegun honetan Urtarrilak 6an goizeko 11:30 (2) finala jokatzeko klasifikatu dira. Euren aurkariak une honetan Euskal Herriko txapeldunak diren Mendizabal - Irureta izango dira, beraz partidu zaila izango dute.