domingo, 9 de enero de 2011

Urtarrilak 7-8 partiduen emaitzak

EUSKAL-HERRIKO TXAPELKETA:
Eskuz Sub 22 : Pilotajauku / Arrieta - Aizpitarte (22-16)
Eskuz Sub 22 : Arrieta - Aizpitarte 22 Adiskide (22-7)
Eskuz nagusiak : Ozkarbi / Ojuel - Gorrotxategi (13-22)
Eskuz nagusiak : Aurrera Saiaz / Esnal - Gorrotxategi (22-14)
 
Aste honetan euskal-herriko txapelketari eman zaio hasiera eta gainera modalitate batzuetan 2 partidu jokatu beharra izan dugu. Txuribeltz hasi dira jokatzen ari diren 2 bikoteak, 22 azpikotan Legorburu - Galarza bezalako bikote bizkaitar gogorrari irabazi diegun bitartean, asteazkenean Lopez - Alustiza nafarren aurka galdu genuen, gehiago egin zitekeen partidu batean.

Nagusietan aldiz, Mendizabal - Aldape bikote zailari gaina hartu genien Elgetan, larunbatean ordea Apezetxea - Telletxea -ren aurka galdu, hemen ere emaitz hobea lortu zitekeela kontutan izanik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN:
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Oiarpe (35-22)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Urnieta (35-15)
Eskuz nagusiak : Eñaut Esnaola - Mundarro (40-38)
Eskuz nagusiak : Aritz Otaegi - Usurbil (40-22)
Eskuz nagusiak : Mikel Zurutuza - Antigua (34-40)

Behin sailkapen atala bukaturik, datorren astean hasiko den fase finalerako 5 pilotari sailkatu dira: kadeteetan Egoitz Altuna, jubeniletan Ander Lopez eta Jon Etxegoien, eta azkenik nagusietan Aritz Otaegi eta Mikel Zurutuzak txapela lortzeko borrokatuko dute, nagusien kasuan baita mailaz igotzea ere.
Berri txarrena Eñaut Esnaolaren eskutik datorkigu, nahiz eta sailkapen fasea ondo jokatu izan eta partidu bakarra galdu, emaitzen gora-behera aldrebesak direla eta semifinaletatik kanpo geratu baita, gainera datorren astean mailaz ez jaisteko jokatu beharko du.
 
GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Cisneros - Rodriguez / Zumaia (18-7)
Eskuz infantilak : Loiarte - Pagola / Intza (18-15)

ALTZAKO TXAPELKETA : Paul Ojuel-ek gabonetako egun hauetan jokatu den txapelketa hau irabazi du Beñat Arzelus pilotari donostiarraren laguntzaz. Finalerdiak Salaberria - Lopez bikotearen aurka jokatu zuten 22-10 irabaziz, eta finala Elezkano - Irureta -ren aurka oraindik errazago irabaziz 22-8.

Arzelus-ek maila oso ona eman du piloteoan gaina harturik bi partiduetan. Ojuel-ek burua erabiliz jokatu du, erremateak egiteko une egokiak aukeratuz eta zailtasun handiko hainbat tanto amaituz. Biek ere maila handiko bikotea osatu dute elkarrekin.
 
PILOTA ELKARTEKO RIFAK : Saritua izan den zenbakia 0013 izan da Urtarrilak 6an egindako zozketan, irabazle gertatu dena saria jasotzera etor daiteke jada polikiroldegiko pilotalekura. Egunero arratsaldeko 17:00 eta 19:00 tartean eta Rufino Rekalde ordezkariagatik galdetu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario