martes, 4 de enero de 2011

Abenduak 30 - Urtarrilak 2 partiduen emaitzak

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETAK (FINALERDIAK) :
Eskuz kadeteak : Hodei Noble - Egoitz Altuna (22-18)
                         Josu Altuna - Iñaki Etxenike 
(22-6)
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Jon Leonet (22-19)
                         Aritz Murgiondo - Eneko Lujanbio (22-21)
Eskuz nagusiak : Paul Ojuel - Xabi Errasti (22-10)
                         Ioritz Arrieta - Iñaki Esnal (22-21)
 
Kadeteetan ezustea eduki genuen eta Noblek E.Altuna garaitu zuen partidu bikain bat jokatuz, txapela irabazteko faborito den J.Altunak erraz irabazi zuen.

Jubeniletan bi partida oso berdinduak ikusi ahal izan genituen, Lopez-ek eta Murgiondo-k une kritikoetan gehiago asmatu zutelarik.
Azkenik nagusietan ere ezustea izan dugu, Esnal-ek 4 terdiko distantzian zuen nagusitasuna kendu bait dio Arrietak tanto bakarrez, era berean Ojuel faboritoak maila haundian jokatuz erraz irabazi zuen.
 
ALTZA-KO TXAPELKETA: 

Paul Ojuel eta Arzelus pilotari donostiarrak erraz irabazi zuten Altza-ko auzoan jokatzen den gabonetako txapelketa honen finalerdia. Maila handian jokatuz Salaberria - Lopez bikotea garaitu zuten 22 - 10 eta ostegun honetan Urtarrilak 6an goizeko 11:30 (2) finala jokatzeko klasifikatu dira. Euren aurkariak une honetan Euskal Herriko txapeldunak diren Mendizabal - Irureta izango dira, beraz partidu zaila izango dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario