viernes, 28 de mayo de 2021

2021ko maiatzaren 28-30ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 14 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, erdiak San Juan txapelketakoak dira, txapelketa honen egutegia aurrera dijoa eta gogoratu finalak ekainaren 19an jokatuko dira, hauek dira partida garrantzitsuenak :

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igandean, 16,30ean, kiroldegiko frontoian, denboraldiko txapelketarik populerren final-laurdenak jokatuko dira, Hernaniko pilotariek Azpeitikoen aurka jokatuko dute norgehiagoka zail batean, gure aurkaria baita aurtengo txapelak irabazteko faborito nagusia.

Josu Oiaga entrenatzaileak igandean pilotari hauek jokatuko dutela erabaki du :

Kadeteetan Unax Manterola eta Oier Alegria, Labaka - U.Egiguren bikotearen aurka arituko dira.

Jubeniletan Xabier Apaolaza eta Unai Etxarri, I.Egiguren - Labakaren aurka arituko dira.

Eta seniorretan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, Alberdi - Murgiondoren aurka jokatuko dute, pronostikoak oso parekatuak dituen partida batean, eta oso erakargarria izan daiteke pilotalekura sartzeko aukera izango duten ikusle urrientzat, kanporaketa ateak itxita jokatzen dela gogorarazi nahi baitugu.

 

UDABERRI TXAPELKETA : Asteburu honetan jokatuko da txapelketa ofizial honetako sailkapen faseko azken jardunaldia eta hernaniarrak jokatzen duten bi bikotek partida erabakigarriak jokatuko dituzte.

Larunbatean, 16,30ean, Azpeitian, Xuban Iturbe kadeteak, Astigarragako Goñi pilotariarekin, Mundarro taldean zedituta jokatzen ari denak, Zubimendi - Otaegiren (Ilunpe) aurka jokatuko dute, bi tanto baino gehiagoko aldearekin irabazten badute, azken fasea jokatzeko sailkatuko dira.

Larunbatean, 17,00etan Hernanin, Xabier Salaberria eta Iñigo Labaka seniorrek neurtuko dituzte indarrak.

Etxeberria - Goikoetxea (Ataun) kontra, irabaziz gero azken fasea jokatzeko sailkatuko dira.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 30

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Arabaolaza – Txintxurreta / Aloña Mendi  

Hernani

Larunbata

16,30

Ilunpe / Iturbe – Goñi

Azpeitia

Larunbata

16,30

Manterola - Azpeitia / Azpeitia

Hernani

Igandea

16,30

JUBENILAK

 Apaolaza - Etxarri / Azpeitia

Hernani

Igandea

17,00

                             NAGUSIAK

Arrieta – Ortiz de Urbina / Amurrio

Hernani

Ostirala

20,00

Salaberria – Labaka / Ataun  

Hernani

Larunbata

17,00

Ojuel – Lizeaga / Azpeitia

Hernani

Igandea

17,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Beroitz – Arsuaga / Labaka - Galatas

Hernani

Larunbata

11,00

Arribas – Alberdi / Ziganda - Zugasti

Hernani

Larunbata

11,30

Garaialde – Gaskon / Macicior - Arretxe

Hernani

Larunbata

12,00

Ekhi Oses / Manex Alberdi

Hernani

Larunbata

12,30

Julen Deskarga / Manex Martin

Hernani

Larunbata

13,00

Arribas – Beloki / Olasagasti – Lasa

Hernani

Larunbata

17,30

Arribas – Lasa / Olasagasti - Beloki

Hernani

Larunbata

18,00


martes, 25 de mayo de 2021

2021ko maiatzaren 21-23ko emaitzak

 

C.D.Hernaniko pilotariek asteburu ona izan dute une honetan jokatzen ari diren 5 txapelketa ofizial eta pribatuetan,

10 garaipen eta 8 porrot lortu dituzte.

Jardunaldi honetan jokatzen ziren partida garrantzitsuenak irabazi dituzte eta gainera, Gipuzkoako txapelak irabaztea lortu dute trinketeko beste maila batean.

 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Larunbatean Iruran jokatu zen txapelketa ofizial honen bi final, kadeteen eskuz binakako mailan C.D.Hernaniko 4 pilotarik jokatu zuten eta hauxe izan zen emaitza :

Unax Manterola-Peru Urdanpilletak 40-19 irabazi zioten Julen Deskarga-Manex Martini, partida parekatua espero zen, baina ez zen horrela izan, irabazleek partida bikaina jokatu zuten eta klubeko kideek izan zuten egun txarra aprobetxatu zuten.

C.DHernaniko pilotariek denboraldi honetan irabazten duten 9en txapelketa da hau.

 

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igande arratsaldean Hernanin, final-zortzirenetako bueltako kanporaketa jokatu zen

Hernani eta Aretxabaletaren artean eta joanekoan gertatu zen bezala, etxeko pilotariek 3 partidak irabazi zituzten.

Josu Oiaga entrenatzaileak 3 aldaketa egin zitun eta pilotari debutariek oso ondo erantzun dute.

Kadeteetan Unax Manterola-Oier Alegriak 22-11 irabazi zioten Errasti - Lanzosi, bikote hernaniarrak erraz irabazi zuen bainan bere jokoa ezan batere ona izan.

Jubeniletan Xabier Apaolaza-Unai Etxarrik 22-4 irabazi zioten Uribarren - Uribetxeberriari, bikote hernaniarrak partida ona jokatu zuen, Apaolaza aurrelariak debuta egin zuen txapelketa eta diferentzia markatu zuen, Etxarrik ondo lagunduta.

Seniorretan Xabier Salaberria-Mikel Lasak 22 eta 8 irabazi zioten Zugasti - Igartuari, bikote hernaniarrak, 22 urtez azpiko pilotariak oraindik, debuta egin zuten txapelketan partida ona jokatuz eta huts gehiegi egin zuten aurkarien aurka erraz irabaziz.


Manterola, Urdanpilleta, Martin eta Deskarga


TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 23

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Intxurre 22 Elizazu – Txintxurreta 14  

Alegia

Ostirala

18,30

Iturbe – Goñi 20 Oiarpe 22

Astigarraga

Igandea

10,30

Manterola - Alegria 22 Aretxabaleta 11

Hernani

Igandea

16,30

JUBENILAK

 Apaolaza - Etxarri 22 Aretxabaleta 4

Hernani

Igandea

16,30

                             NAGUSIAK

Ojuel – Lizeaga 22 Oberena 7

Hernani

Larunbata

12,00

Soraluze 22 Urkizu – Labaka 15  

Soraluze

Ostirala

19,00

Salaberria - Lasa 22 Aretxabaleta 8

Hernani

Igandea

17,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Deskarga–Martin 19 Manterola–Urdanpille 40

Irura

Larunbata

16,00

Bengoetxea – Alvarez 2 Buruzgain 0 (jokoak)

Mendillorri

Igandea

10,30

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Oier Macicior 18 Kimetz Ziganda 3

Hernani

Larunbata

11,00

Amets Galatas 18 Iker Alberdi 16

Hernani

Larunbata

11,30

Unax Pascual 18 Joseba Arretxe 12

Hernani

Larunbata

16,00

Apaolaza – Lasa 22 Olasagasti – Oiartzabal 19

Hernani

Ostirala

19,30