jueves, 20 de mayo de 2021

2021ko maiatzaren 21-23ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 14 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren 5 txapelketetan, hauek dira partida garrantzitsuenak:

 GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA: Larunbatean 16,00etan Iruran, C.D.Hernaniko bi bikotek finala jokatuko dute kadeteen eskuz binakako modalitatean.

Joan den astean txapela gazteen mailan lortu ondoren, kadeteen mailan ere txapela Hernanira etorriko dela ziurra da, finala euren artean jokatuko dutelako, trinketa gipuzkoarraren etorkizuna gure klubetik pasako dela dirudi.

Julen Deskarga eta Manex Martin Unax Manterola eta Peru Urdanpilletan aurka arituko dira, azken pilotari hau Intza (Lasarte-Oria) klubeko pilotaria da, bainan gurekin jokatzen ari da denboraldi osoan.

 HERRI ARTEKO TXAPELKETA: Igandean 16,30ean Hernanin, Aretxabaletaren aurkako itzuliko kanporaketa jokatuko da, Hernaniko pilotariek 3-0 eta 50 tantoko aldearekin jokatuko dute, beraz kanporaketa ia erabakita dagoela esan daiteke.

Josu Oiaga entrenatzaileak aldaketa batzuk egitea erabaki du eta hauek dira igandean jokatuko duten pilotariak: Unax Manterola eta Oier Alegria kadeteak, Xabier Apaolaza eta Unai Etxarri gazteak eta Xabier Salaberria eta Mikel Lasa seniorrak.

Gogoratu partidak ateak itxita jokatzen direla eta senideak eta entrenatzaileak bakarrik sar daitezkeela.

Julen Deskarga

Manex Martin

Unax Manterola


TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 23

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Intxurre / Elizazu – Txintxurreta  

Alegia

Ostirala

18,30

Iturbe – Goñi / Oiarpe

Astigarraga

Igandea

10,30

Manterola - Alegria / Aretxabaleta

Hernani

Igandea

16,30

JUBENILAK

 Apaolaza - Etxarri / Aretxabaleta

Hernani

Igandea

16,30

                             NAGUSIAK

Ojuel – Lizeaga / Oberena

Hernani

Larunbata

12,00

Soraluze / Urkizu – Labaka  

Soraluze

Ostirala

19,00

Salaberria - Lasa / Aretxabaleta

Hernani

Igandea

17,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Deskarga – Martin / Manterola - Urdanpilleta

Irura

Larunbata

16,00

Cisneros – Aldunberri / Eple

Mendillorri

Igandea

10,00

Bengoetxea – Alvarez / Buruzgain

Mendillorri

Igandea

10,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Oier Macicior / Kimetz Ziganda

Hernani

Larunbata

11,00

Haritz Garaialde / Amets Makatzaga

Hernani

Larunbata

11,30

Unax Pascual / Joseba Arretxe

Hernani

Larunbata

16,00

Apaolaza – Lasa / Olasagasti - Oiartzabal

Hernani

Ostirala

19,30


No hay comentarios:

Publicar un comentario