martes, 28 de diciembre de 2010

Abenduak 30 - Urtarrilak 2 partiduak

HERNANI 4/5 TXAPELKETA: Aste honetan Hernaniko frontoian jokatzen ari den txapelketa honetako finalerdiak jokatuko dira, hona hemen hiru kategoria ezberdinetako programazioa.


Altuna anaiek kadeteetan, Lopez jubeniletan eta Esnal, Ojuel nagusietan dira faboritoak. Geratzen den jubeniletako partiduan emaitza aurrikustea zaila dago. Finalak errege egunean jokatuko dira goizeko 11:00 tan.



VIII BERRIA TXAPELKETA: Abenduak 30 ostegunean arratsaldeko 19:00 etan aurkeztuko da txapelketa pribatu eta ospetsu hau Martin Ugalde Andoaineko parke kulturalean. Hernaniko taldeak parte hartuko du bertan, Euskal Herri osoko 24 talde hoberenak parte hartzen dutelarik. Txapelketa urtarrilak 7an hasiko da, eta Hernaniko frontoian 10 kanporaketa jokatuko dira, finala barne.
Denak gonbidaturik zaudete aurkezpenera eta ondoren dastatuko den luntx-era.

lunes, 27 de diciembre de 2010

Aitor Gorrotxategi Diario Vasco-ko txapeldun Yoldi-rekin!!

DIARIO VASCO TXAPELKETA: Aitor Gorrotxategik denboraldi honetako txapelketa garrantzitsuena irabazi zuen Eneko Yoldi-ren laguntzaz 22-16 Ezkurdia II - Galarraga bikotearen aurka Zumarragako frontoian.

Ez zen partidu aparta izan, bai Ezkurdia II -aren gaztetasuna eta esperientzi faltagatik eta baita Galarragak bere eguna eduki ez zuelako. Yoldi - Gorrotxategik ez galtzera jokatzearekin nahikoa izan zuten partida aurrera ateratzeko, hau berdindurik mantendu zen 6. tantorarte baina une horretatik aurrera irabazleak gehiago izan ziren argi eta garbi. Ezberdintasun handiz Aitor Gorrotxategi izan zen kantxan aritutako lau pilotarien artean hoberena.

Aurreko baieztapen bat zuzenduz, Aitor Gorrotxagi ez da Diario Vasco-ko txapelketa irabazten duen lehen hernaniarra, aurrez Garikoitz Erroizenea eta Oier Mendizabal ere txapeldun izan bait ziren. Aditzera eman nahi zena ordea, C.D. Hernani edo Hernani Kirol Elkarteko kide den lehen pilotaria dela txapelketa hau irabazten.

Jokoaren iraupena: 50 minuto eta 2 segundo guztira. 20:13 jokoan.
Pilotakada onak: 424.
Sakez tantoak: Ezkurdia, 1. Yoldi, 3.
Sakez faltak: Ezkurdia, 0. Yoldi, 1.
Jokoan tantoak: Ezkurdia, 8. Galarraga, 0. Yoldi, 4. Gorrotxategi, 2.
Jokoan galduak: Ezkurdia, 6. Galarraga, 7. Yoldi, 4. Gorrotxategi, 2.
Markagailua: 3-0, 3-3, 5-3, 5-5, 6-5, 6-13, 7-13, 7-14, 9-14, 9-15, 10-15, 10-16, 11-16, 11-19, 12-19, 12-20, 15-20, 15-21, 16-21 y 16-22.


ZORIONAK AITOR !!

  

sábado, 25 de diciembre de 2010

Aitor Gorrotxategi Diario Vasco txapelketako finalean!!

DIARIO VASCO TXAPELKETA: Igande honetan 12:00 etan Zumarragako frontoian eta ETB-k zuzenean emititurik, Aitor Gorrotxategik jokatuko du txapelketa handi honetako finala.
Eneko Yoldi izango du bikote eta euren aurkariak Ezkurdia II - Galarraga izango dira. Partidu oso parekatua espero da, bertan Ezkurdiaren esperientzi falta erabakigarria izan liteke amaieran. Honaino iristeko Yoldi - Gorrotxategi bikoteak 22-18 irabazi zuten Andreu - Untoria ren aurka final laurdenetan, eta 22-13 Garralda - Zabaleta bikoteari finalerdietan.

Abenduak 22-23 partiduen emaitzak


GIPUZKOAKO TXAPELKETA :
Eskuz alebinak : Manex Noble - Alde Zaharra (0-2)
Eskuz infantilak : Iker Loiarte - Intza (2-0)
                         Suharri Rodriguez - Zumaia (1-2)
 
HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK) :
Paul Ojuel - Eñaut Esnaola (22-7)

miércoles, 22 de diciembre de 2010

lunes, 20 de diciembre de 2010

Abenduak 17-19 partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :
Eskuz alebinak : Manex Noble - Intza (2-0)
Eskuz infantilak : Iker Loiarte - Oiarpe 
(2-0)
Eskuz infantilak : Suharri Rodriguez - Zestoa (2-0)   
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETE : 
Eskuz kadeteak : Hodei Noble - Intza (12-30)
Eskuz kadeteak : Egoitz Altuna - Urnieta (30-3)
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Urnieta (35-20)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Oiarpe (15-35)
Eskuz nagusiak 1ª : Eñaut Esnaola - Usurbil (29-40)
Eskuz nagusiak 2ª : Aritz Otaegi - Loiolatarra (40-19)
Eskuz nagusiak 2ª : Mikel Zurutuza - Gazteleku (40-13)
 
Jubeniletan Ander Lopez eta nagusietako 2. mailan Mikel Zurutuza, biak ere fase finala jokatzeko sailkatu dira, bestalde Hodei Noble kadeteetan sailkatzeko aukerarik gabe geratu da oraindik partidu bat geratzen delarik.

 
HERNANI 4/5 TXAPELKETA (FINAL LAURDENAK) :
Eskuz kadeteak : Hodei Noble - Suharri Rodriguez (18-9)
Eskuz kadeteak : Iñaki Etxenike - Ekaitz Cisneros (18-15)
Eskuz jubenilak : Jon Leonet - Jon Ander Elorza (22-21)
Eskuz jubenilak : Ander Lopez - Jon Etxegoien (22-12)
 
Ezustekoa izan genuen jubeniletako kanporaketan, Elorza faboritoak eskuak juxtu xamar zituelarik Leonet-en aurka galdu zuen. Beste partidu guztiak espero ziren gisan gertatu dira, hala ere aipatzekoa da Etxenike II kadeteak pasa zituen komeriak Cisneros-en aurka, partida hasieratik gogor aurre eman bait zion.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Abenduak 10-12 partiduetako emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :
Eskuz banaka alebinak : Beñat Garmendia - Intza (1-2)
                                   Manex Noble - Jagoba Erdozia (2-0)
Eskuz banaka infantilak : Iker Loiarte - Antigua (2-0)
                                    Oiarpe - Xabat Pagola (2-0)
                                    Suharri Rodriguez - Añorga (2-1)
                                    Zumaia - Ekaitz Cisneros (2-1)
Eskuz binaka jubenilak : Leonet - Garcia / Aurrera Saiaz (17-22)

Leonet - Garcia jubenilek ezin izan zuten Aurrera Saiaz-en aurka jokaturiko finala atera. Galdu izan arren bikote hernaniarrak itxura ona eman zuten, 17-19 arte partidua berdindurik mantenduz eta aurkari zail batzuei urduri ipiniz.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN :
Eskuz banaka kadeteak : Urnieta - Hodei Noble (30-14)
                                    Oiarpe - Egoitz Altuna (30-14)
Eskuz banaka jubenilak : Aritz Murgiondo - Antigua (35-2)
                                   Jon Etxegoien - Antigua (35-17)
Eskuz banaka nagusiak : Behar Zana - Eñaut Esnaola (32-40)
                                    Mikel Zurutuza - Mundarro (40-25)

Txapelketa probintzialeko hasiera ona gure pilotariena lehen jardunaldian. Kadeteen esperientzi falta nabarmendu zen euren bi porrotekin, jubenilek ordea txapela lortzeko aukerak dituztela erakutsi dute bi partiduak irabaziz. Lehen mailako nagusietan Eñaut Esnaola oso ondo hasi zen Arruti bezalako aurkari bati irabaziz, eta poz handiena Mikel Zurutuza-ren garaipenak eman digu 2. mailan Mikel Arrieta Astigarragako pilotariari gaina nahiko eroso eta ondo jokatuta hartuz

DIARIO VASCO TXAPELKETA : Larunbatean Urretxun, Aitor Gorrotxategi eta Yoldi bikoteak txapelketako finalerdia irabazi zuen 22-13 emaitzarekin Garralda - Zabaleta bikotearen aurka. Era honetan Gorrotxategi txapelketa ospetsu eta izen oneko honetan sartzen den lehen pilotari Hernaniarra bilakatu da. Partida oso gogorra izan zen, bertan 700 pilotakada baino gehiago eman ziren eta Aitor izan zen aipagarriena, Yoldi partidu-irabazlearen laguntzaz Zabaletaren domeinua ederki eutsiz hau aspertzea lortu arte. Partidu oso zaila irabazi zuten.

HERNANIKO 4terdiko TXAPELKETA :
Eskuz banaka kadeteak : Suharri Rodriguez - Xabat Pagola (18-14)
                                    Ekaitz Cisneros - Iker Loiarte (18-13)
Eskuz banaka jubenilak : Eneko Lujanbio - Julen Etxenike (22-13)
                                    Aritz Murgiondo - Iñigo Urkizu (22-16)
Eskuz banaka nagusiak : Iñaki Esnal - Ioritz San Sebastian (22-8)
                                    Ioritz Arrieta - Eneko Aizpitarte (22-12)

Final laurdenetako lehen jardunaldian ez da sorpresarik egon eta faborito ziren guztiek era nahiko erosoan gainditu dute euren kanporaketa, Esnal pilotari nagusia ematen ari den itxura ona aipatzekoa delarik.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Abenduak 10-12 partiduak

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


Partidu bat besteengan nabarmenduko da Alegian larunbat honetan, Jon Leonet - Oier Garcia bikoteak jokatuko duen  jubeniletako 2. mailako finala hain zuzen. Euren aurkariak Maiza - Elustondo izango dira, Aurrera Saiaz elkarteko pilotariak. Hasiera batean faborito irtengo dira Bidegoien-ekoak, hala ere Hernaniko bikoteak txapelketa aparta egin dute eta bildurrik gabe jokatzera ateratzen badira edozer gerta daiteke.


Asteburu honetan hasten da trinketeko txapelketa probintziala, Hernaniko 7 pilotarik eskuz banaka jokatuko dute eta ondoren eskuz binaka. Kadeteak modalitate zail hau ikastera irtengo dira, jubeniletan Ander Lopez pilotariak edozer lortu dezake eta nagusietan Eñaut Esnaolak ere lorpen handiak egin ditzake. Denen artean eginbehar zaila edukiko dute, azken 6 urteetan Unaiz Alvarez-ek betetako lan handia ahaztu arazteko, lortu zitekeen ia dena irabazi baitzuen.


Asteburu honetan txapelketa honetako final laurdenak hasten dira. Bertan Hernaniko pilotariek bakarrik parte hartzen dute, sail bakoitzean maila gorena duten pilotariak sartzen dira hemen, hortaz ikuskizuna ziurtaturik dago.

DIARIO VASCO TXAPELKETA :
Larunbatean arratsaldeko 17:00etan txapelketa honetako finalerdia jokatuko du Urretxun Aitor Gorrotxategik, Eneko Yoldi nafarra laguntzaile duelarik. Garralda - Zabaleta bikotea izango dute aurkari, bertan pronostikoak parekaturik dauden partidu zaila izango da. Gutxi barru Aspe enpresan debutatzear dagoen Zabaleta atzelariari buruz gauza apartak aipatzen dira, hala ere Yoldi - Gorrotxategi bikotea Andreu - Untoria pilotariei gaina hartzetik datoz final laurdenetan itxura ona emanez. Beraz hauek beren mailan jokatzen baldin badute, Aitor izan liteke txapelketa handi honen finalean jokatzen duen lehen hernaniarra.

lunes, 6 de diciembre de 2010

Abenduak 3-4 partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :

Eskuz alebinak : Jagoba Erdozia - Hondarribi (2-0)
                        Añorga - Manex Noble (0-2)
                        Beñat Garmendia - Gazteleku (2-1)
Eskuz infantilak : Iker Loiarte - Oiarpe (2-0)
                          Jokin Elizalde - Hondarribi (0-2)

HERNANI 4terdiko TXAPELKETA:

Eskuz kadeteak : Xabat Pagola - Unai Iglesias (22-7)
                          Iker Loiarte - Jokin Elizalde (22-9)
Eskuz jubenilak : Jon Etxegoien - Oier Garcia (22-9)
Eskuz nagusiak : Eñaut Esnaola - Mikel Zurutuza (22-7)
                          Ioritz San Sebastian - Unai Ezeiza (22-9)

Txapelketako lehen jardunaldian aurrekanporaketak jokatu ziren eta ez zen sorpresarik gertatu. Faboritoek erraz irabazi zituzten euren partiduak, agian jubeniletan Oier Garcia-k Jon Etxegoien-i lan gehixeago ematea espero zen, baina ez zuen bere ohiko maila eman eta erraz galdu zuen berak ere.
Datorren astean final laurdenak jokatuko dira.

jueves, 2 de diciembre de 2010

4 1/2 txapelketa (Abenduak 3-4)

Asteburu honetan hasiko da txapelketa hau, 3 mailatan banaturiko Hernaniko 29 pilotarik parte hartuko dutelarik, hauexek parte hartuko dute:
  • KADETEAK : Unai Iglesias , Jokin Elizalde , Xabat Pagola , Iker Loiarte , Ekaitz Cisneros , Suharri Rodriguez , Iñaki Etxenike , Hodei Noble , Egoitz Altuna eta Josu Altuna .
  • JUBENILAK : Oier Garcia , Jon Etxegoien , Iñigo Urkizu , Jon Leonet , Julen Etxenike , Aritz Murgiondo , Jon Ander Elorza , Ander Lopez eta Eneko Lujanbio.
  • NAGUSIAK : Mikel Zurutuza , Unai Ezeiza , Eñaut Esnaola , Ioritz San Sebastian , Eneko Aizpitarte , Markel Lizeaga , Ioritz Arrieta , Aitor Gorrotxategi , Paul Ojuel eta Iñaki Esnal.
Txapelketa abenduan zehar jokatuko da, finala Urtarrilaren 6an aurrikusten delarik.

Azaroak 26 - 28 partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :
Eskuz banaka alebinak : Manex Noble / Euskal Giroa (2-0)
                                     Hondarribi / Axel Alkorta (0-2)
Eskuz banaka infantilak : Antigua / Ekaitz Cisneros (0-2)
Eskuz binaka kadeteak : Alvarez - Altuna / Aurrera Saiaz (6-22)
Eskuz binaka jubenilak : Azkoitia / Lujanbio - Murgiondo (5-22)
                                     Gazteleku / Urkizu - Elorza (22-19)
Eskuz binaka nagusiak : Behar Zana / Ojuel - Gorrotxategi (12-22)
                                    Lagunak / Esnal - San Sebastian (20-22)

Jardunaldiko aipagarriena Urkizu - Elorza bikoteak lortutakoa izan da, Andoainen zuten finalerdietako bigarren partidan 22-19 galdu izan arren 2. mailako finalera pasa dira eta, horretarako gutxienez 17 tanto egiteko helburua betez.
Aipatzekoa baita ere Ojuel - Gorrotxategi eta Esnal - San Sebastian bikote nagusien garaipenak, maila jaitsiera ekidin dute biek ere itzulerako partiduak irabaziz.
Asteburuko negatiboena, Alvarez - Altuna kadeteen porrota izan da joaneko semifinaleans. Ez zuten bere eguna eduki eta 22-6 galdu zuten, itzulerako partidurako oso zaila jarri zaie kanporaketa
 
EGIAKO TXAPELKETA : Igande honetan txapelketa honetako finala galdu du Eneko Aizpitartek Urbieta II-aren laguntzaz 22-17 Juanenea - Rezusta bikotearen aurka. Partida ona izan zen, bertan Bergarako atzelariaren nagusitasuna nabarmendu zen. Aizpitartek ondo jokatu zuen, defentsa aparta erakutsi zuen, baina ezin izan zion Rezustak peloteoan eduki zuen aginteari kontra egin. Urbieta II-a laguntzen saiatu zen baino honek ere ez zuen bere egun hoberena eduki eta pelota asko galdu zuen.
Honek ez du Hernaniarrak jokatutako txapelketa onarengan inolako eraginik, 3 bikote oso garrantzitsuen aurka irabazi dute eta euren jokoa mailako hoberenen artean dagoela erakutsi du.

DIARIO VASCO TXAPELKETA : Aitor Gorrotxategi eta Yoldi nafarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten ostiralean Legazpin. 22-19 irabazi zuten Andreu - Untoria bikotearen aurka, txapelketa honetako finalerdiak jokatzeko klasifikatuz. Partida gogorra izan zen, 85 minutuko iraupena eta 685 pilotakada izan zituelarik. Gorrotxategi oso ondo aritu zen, pilota oso gutxi galduz eta ia denbora guztian piloteoan aginduz. Yoldi nafarraren laguntza handia eduki zuen, nafarrak behin eta berriz erakusten du partiduak zail jartzen zaizkionean hauek irabazteko gai dela. Finalerdia Urretxun jokatuko dute hemendik 2 astetara Jaunarena - Uzkudun bikotearen aurka, beste norgehiagoka gogor bat bertan hurrengo pilotari profesional gisa debutatzear dagoen Jon Jaunarena Leitzarrarekin lehiatuko direlarik.

jueves, 25 de noviembre de 2010

Azaroak 26 - 28 partiduak

Hemen bihartik aurrera jokatuko diren partiduak


Jardunaldi honetako partidu garrantzitsuenak 2. mailako finalerdietan jokatuko duten Alvarez - Altuna kadeteena da, hala nola Urkizu - Garcia 2. mailako jubenilak ere. Bikote kadeteak Bidegoien-eko Aurrera Saiaz-en aurka finalerdiko lehen partidua jokatzen dute, jubenilek ordea finalerdiko bigarren partidua dute Andoainen Gaztelekuren aurka. Jubeniletako gure bikoteak 22-16 garaitu zuen aurkaria lehen norgehiagokan eta 17 tanto egitearekin nahikoa lukete.
Nagusietan mailaz jeisteko jokatu behar diren itzulerako bi partiduak ere garrantzizkoak dira, ostiralean, Esnal - San Sebastianek Hernanin ateratako 22-9 markagailua defendatu beharko dute Elgoibarren. Igandean Billabonan bestalde, Ojuel - Gorrotxategi bikoteak berezkoa egin beharko du lehen partiduan lortutako 22-6 tantuko abantailarekin. Bi bikoteek lortu ezkero, datorren urtean Ohorezko maila eta 1. mailan jokatuko dute hurrenez hurren.

DIARIO VASCO TXAPELKETA : Ostiralean 22:00-tan Legazpin jokatzen du Aitor Gorrotxategi-k txapelketa hau. Eneko Yoldi izango du laguntzaile, Andreu - Untoria aurkari dituztelarik. Partiduak oso irekia izateko itxura du, bertan Aitorrek duen guztia eman beharko du irabaziko badute.



EGIAKO TXAPELKETA : Igandean 11:00-etan donostiako auzo honetan jokatzen du Eneko Aizpitarte-k txapelketa honetako finala. Xabier Urbieta asteasuarra izango du bikote eta euren aurkariak Juanenea - Rezusta izango dituzte. Emaitza aurrikusteko zaila izango den partidu honetan nerbioak erabakigarri izan daitezke, 4 pilotarien adina kontutan izanik. Urbieta II - Aizpitarte bikoteak finalera iristeko aurkari oso zailei aurre egin diete: Loidi - Sanchez, Santxo - Zabala eta Oronoz - Irusta.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Azaroak 19 - 21 partiduak

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduak:
Partidu oso garrantzitsua, hernaniko bikoteak mailaz ez jaisteko borrokatu beharko du, kanporaketa bi partidutan jokatuko da, bihar hernanin eta datorren astean Billabonan.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Jaialdi honetan 4 partidu jokatuko dira, hauetatik 3 oso garrantzitsuak direlarik elkartearen interesentzako. Etxenike II - Lujanbio II kadeteek 2. mailako final laurdena jokatuko dute partidu bakarrean, Leonet - Elorza jubenilek 2. mailako finalerdia partidu bikoitzean, eta azkenik Esnal - San Sebastian nagusiek 1. mailatik ez jaisteko kanporaketa bat jokatuko dute, partidu bikoitzera hau ere.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Bikote hernaniarrak Ametsa trinketean jokatzen den txapelketako finalerdia dute. Donostiarrak faborito dira sailkapen fasean irabazle izan bait ziren, baina Zurutuza - Esnaola bikoteak asko hobetu du eta ez dute amore emango.

                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Hernaniko bikoteak txapelketa honen finalerdia jokatuko du, partidu zaila dute, Oiartzungo bikotea maila honetako bikoterik hoberenetakoa baita. Hala ere gure pilotariek txapelketa bikaina jokatu dute orain arte, joko maila onarekin daude eta eurengan konfidantza badute partidua aurrera atera dezakete.


Aipamenak: Iñigo Urkizu - Aritz Murgiondo bikoteak 18-3 galdu dute txapelketa honetako finalerdia, aukera gutxi eduki zuten Oiartzungo Sarasti - Imaz bikotearen aurka, maila honetako hoberenetako bat. Hala ere zoriondu beharra daude jokaturiko txapelketa onagatik, Elizalde - Juanena , Apaolaza - Alberdi eta Agirre - Alduntzin bezalako 3 bikoteak bezain bikote gogorren aurka irabazi baitute.
                             - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
Partidu garrantzitsua baita ere, bikote hernaniarrak 2. mailako final laurdena jokatuko dute partidu bakarrera.


Asteburuko ondorioak: Jardunaldi ona gure pelotariena asteburu honetan, 9 garaipen eta 3 porrotekin. Emaitza oso onak egon dira, garrantzitsuena Jon Leonet - Jon Ander Elorza jubenilen garaipena, joan-etorriko lehen partidua irabazi bait dute. Garrantzitsuak baita ere Egoitz Altuna - Josu Altuna kadeteen garaipena, eta baita Ojuel - Gorrotxategi eta Esnal - San Sebastian nagusiena ere, maila jaitsiera ekiditeko lehen partidua gainditu baitute Billabona eta Elgoibar-ko bikoteen aurka, hurrengo partidurako aldea lortuz gainera.
Okerrena trinketeko bikotearen porrota izan da, Mikel Zurutuza - Eñaut Esnaolak tantu bakarragatik galdu baitute Donostikoen aurka, hala ere zoriontzekoa da txapelketa ona jokatu baitute eta hemendik gutxira hasiko den buruz-buruko lehiaketan zeresan haundia izango dutela erakutsi baitute. Era berean penagarria izan da Hodei Noble - Iñaki Etxenike kadeteen porrota donostiarren aurka. Oihan Lujanbio atzelari titularrak hanka hautsi zuen partiduaren bezperan eta ezer gutxi ahal izan zuten Hernaniko pilotariek bikote indartsu baten aurka, gainera pilota oso bizi baten laguntza izanik.

EGIAKO TXAPELKETA: Eneko Aizpitarte pilotaria txapelketa honetako finala jokatzeko sailkatu da, Xabier Urbieta pilotari Asteasuarra kide duelarik Oronoz - Irusta bikoteari 22-14 irabazi diete. Aurrez sailkapen fasean Santxo - Jaka eta Loidi - Sanchez bikoteen aurka ere garaipena lortu dute. Finala hurrengo igandean donostiko pilotalekuan jokatuko da, eta baliteke bertan Aitor Gorrotxategi ere egotea, datorren asteartean Imanol Garralda-rekin Onsalo - Galarraga-ren aurka jokatzen baitute, txapelketa berdin honen finalerdia.

martes, 16 de noviembre de 2010

Hernaniko esku pilotarien Blog-a martxan!!

Kaixo denoi, orain arte nik bakarrik nekien web hau existitzen dala baino hau irakurtzen ari bazara badirudi irakurle baten bat gehio badaukala blog txiki honek . Oraintxe nahiko xinplea dago baino segituan informazio dexente sartzen hasiko garela pentsatzen det.

Orrialde hau hernaniko esku pilotariek parte hartzen duten partidu eta txapelketen emaitzak jartzeko sortu da alde batetik, gure elkartearen barruan zuen kideek, lagunek, gurasoek... partiduetan zer egiten dugun jakiteko. Eta bestetik gure aurkariek galtzen dutenean beraiei hemen sartzeko esan eta adarra pixkat jotzeko ... bromak aparte garrantzitsuena parte hartzea da, eta kirola eginez ondo pasa, izerdi pixkat bota, eta lagun asko egitea.

Hortaz hemen ikusten diren emaitzak onak ala txarrak izan, segi aurrera!! Galtzen ikasi, eta irabazten denean harroputz ez izaten ere bai. Web-a sortu berri dao eta ni sekulako hitzaldia botatzen, dagoeneko aspertu ez bazara hemen dauzkazu aurreko larunbatean, 2010eko azaroak 13an ateratako argazki pare bat, Hernaniko Pilota Elkarte osoa, aupa neska-mutilak!!




Blog hau eskuzko pilotariei gehixeago zuzendua egongo da, baino lehenagotik bada palako neska pilotariei zuzenduriko beste blog bat, ezagutzen ez dutenentzako hemen helbidea: http://palakoak.blogspot.com/
Egia esan Garbiñek berak eman dit blog hau ateratzeko bultzadatxo bat, beraz ea elkarrekin Hernaniko Pilota elkarte osoa aro digitalera sartzen dugun. Eongo gatxik!!