jueves, 25 de noviembre de 2010

Azaroak 26 - 28 partiduak

Hemen bihartik aurrera jokatuko diren partiduak


Jardunaldi honetako partidu garrantzitsuenak 2. mailako finalerdietan jokatuko duten Alvarez - Altuna kadeteena da, hala nola Urkizu - Garcia 2. mailako jubenilak ere. Bikote kadeteak Bidegoien-eko Aurrera Saiaz-en aurka finalerdiko lehen partidua jokatzen dute, jubenilek ordea finalerdiko bigarren partidua dute Andoainen Gaztelekuren aurka. Jubeniletako gure bikoteak 22-16 garaitu zuen aurkaria lehen norgehiagokan eta 17 tanto egitearekin nahikoa lukete.
Nagusietan mailaz jeisteko jokatu behar diren itzulerako bi partiduak ere garrantzizkoak dira, ostiralean, Esnal - San Sebastianek Hernanin ateratako 22-9 markagailua defendatu beharko dute Elgoibarren. Igandean Billabonan bestalde, Ojuel - Gorrotxategi bikoteak berezkoa egin beharko du lehen partiduan lortutako 22-6 tantuko abantailarekin. Bi bikoteek lortu ezkero, datorren urtean Ohorezko maila eta 1. mailan jokatuko dute hurrenez hurren.

DIARIO VASCO TXAPELKETA : Ostiralean 22:00-tan Legazpin jokatzen du Aitor Gorrotxategi-k txapelketa hau. Eneko Yoldi izango du laguntzaile, Andreu - Untoria aurkari dituztelarik. Partiduak oso irekia izateko itxura du, bertan Aitorrek duen guztia eman beharko du irabaziko badute.



EGIAKO TXAPELKETA : Igandean 11:00-etan donostiako auzo honetan jokatzen du Eneko Aizpitarte-k txapelketa honetako finala. Xabier Urbieta asteasuarra izango du bikote eta euren aurkariak Juanenea - Rezusta izango dituzte. Emaitza aurrikusteko zaila izango den partidu honetan nerbioak erabakigarri izan daitezke, 4 pilotarien adina kontutan izanik. Urbieta II - Aizpitarte bikoteak finalera iristeko aurkari oso zailei aurre egin diete: Loidi - Sanchez, Santxo - Zabala eta Oronoz - Irusta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario