viernes, 30 de julio de 2021

III PAPELERA ZIKUÑAGA TXAPELKETA : Larunbatean, goizeko eta arratsaldeko jardunaldi bikoitzean, Hernanin oso-osorik jokatu den txapelketa pribatu honen finalak jokatuko dira, paper-enpresak babestuta eta C.D.Hernanik antolatua.

7 pilotari hernaniar izango dira finaletako protagonistak, 5 goizean eta 2 arratsaldean.


Goizeko 11,00etan kadete 2º mailako finala jokatuko da, Xuban Iturbek Mundarro Goñi taldeko pilotariarekin batera, Lizarazu - Beroz (eple-gazteleku) aurka jokatuko dute. Al dez aurretik Iturbe - Goñi bikotea ateratzen da faborito.

Ondoren, C.D.Hernaniko 3 pilotarik kadete 1º mailako finala jokatuko dute, Manex Martin eta Oier Alegriak Julen Deskarga eta Erauskin Lapke kiubeko pilotarien aurka jokatuko dute. Al dez aurretik partida berdinduta dago, baina protagonista baten eskuek asko baldintzatu dezakete partida.

Jaialdiko hirugarren eta azken partidan jubenil 2º mailako finala jokatuko da, Jon Jara, Kañamares Lagunak taldeko pilotariarekin batera, Labaka - Goibururen aurka (ilunpe-lapke) jokatuko dute. Al dez aurretik partida hau ere parekatua espero da, baina hemen ere protagonistaren bat eskuak ukituta dabil eta partidaren garapen ona baldintzatu dezake.


Arratsaldeko 16,30etan jubenilen 1º mailako finala jokatuko da eta bertan partida erakargarria jokatuko dute, Xabier Apaolazak eta Anartz Oiartzabalek Kerejeta - Belokiren (lapke-gazteleku) aurka jokatuko dute. Hemen ere partida parekatua aurkeztuko da, aurrean Apaolazak errematatzeko duen erreztazuna Kerejetaren defentsa handiaren aurka eta atzealdean Belokiren jotzeko boterea Oiartzabalen sendotasunaren aurka.

Ondoren 2º mailako seniorren finala jokatuko da eta bertan ez da hernaniarren ordezkaririk izango, Oiarbide - Galartza (intxurre-larraun) Etxabe - Olaiz (oiarpe) bikotearen aurka arituko dira. Oiartzungo bikotea ateratzen da faborito.

Azken partidan, jardunaldiko partida nagusia izango dugu zain, 1º mailako seniorren finala, ordezkaritza hernaniarrik gabea baina maila handiko 4 protagonistarekin, Urmeneta - Beloki (eple-zazpi Iturri) Zubeldia - Irazustabarrena (intxurre) bikotearen aurka jokatuko dute, partida erakargarria izango da, atzean Irazustabarrenaren jotzeko boterea Belokiren segurtasunaren aurka eta koadro alaietan, Urmenetaren jakinduria eta eskarmentua, Zubeldian gaztetasuna eta erremateko gogoa.


Jaialdi bakoitzaren amaieran garaikurrak eta txapelak banatuko dira eta jaialdi bakoitzean bi sari erakargarri zozkatuko ditugu bertaratzen diren guztien artean.






 

domingo, 11 de julio de 2021

 SANTIO TXAPELKETA : Asteazkenean, 18,30ean, Villabonan jokatzen ari den txapelketa pribatu honetako finalak jokatuko dira eta Hernaniko bikote bat protagonista izango da partida batean.

Xabier Apaolazak eta Anartz Oiartzabalek jubenil mailako finala jokatuko dute Olaizola - Sorondo, Donostiako Alde Zaharreko pilotarien aurka. Partida parekatua espero da, baina bikote hernaniarra oso momentu onean dago eta poza handi bat eman diezaguke.

Finalera iristeko, final-laurdenetan Aburuza - Jauregi (Behar zana) eta finalerdietan Olasagasti - Iraola (Behar zana) mendean hartu zituzten.


PAPELERA ZIKUÑAGA TXAPELKETA : Asteburu honetan jokatu dira Hernanin jokatzen den txapelketa pribatu honen finalerdiak eta C.D.Hernaniko 7 pilotari sailkatu dira datorren larunbatean jokatuko diren finalak jokatzeko.


2. mailako kadeteetan, Xuban Iturbek eta Mundarro klubeko Goñi pilotariak 18-7 irabazi zieten Arruti - Plazaola, Añorga eta Zazpi Iturri klubeko pilotariak, hurrenez hurren. Bikote irabazleak partida bikaina jokatu zuen eta partida erraz irabazi zuten.

Kadeteen 1. mailan, Julen Deskargak eta Lapke klubeko Erauskin pilotariak 18-17 irabazi zieten Unax Manterola eta Peru Urdanpilleta, Hernani eta Intza klubeko pilotariaidi, partida oso berdindua eta emozioz betekoa izan zan.

Kadeteen 1. mailako, beste finalerdian, Manex Martinek eta Oier Alegriak 18-11 irabazi zioten Leonet - Mitxelenari (Oiarpe) bikote hernaniarrak ezustekoa eman zuen partida honetan, oso partida serioa jokatuz eta aurkariek egindako akats ugariez baliatuz.


2. mailako jubeniletan, Jon Jarak eta Kañamares Barañaingo pilotariak 18-14 irabazi zieten Lakosta - Apeztegia (Txaruta) bikoteari, partida asko konplikatu zan bukaeran, Jara lesionatu zalako eta bere taldekide nafarrak ia bakarrik jokatu behar izan zuen.

1. mailako jubeniletan, Xabier Apaolazak eta Anartz Oiartzabalek 18-2 irabazi zieten Iraeta - Uzkudun, Tolosa eta Intxurre taldeko pilotariei hurrenez hurren, bikote hernaniarrak bere momentu ona erakutsi zuen berriro, partida eroso irabaziz.


Senior 2º mailan, Josu Altunak eta Mikel Lasak ez zuten zorterik izan eta 18-9 galdu zuten Oiarbide - Galartza, Intxurre eta Larraun taldeko pilotarien aurka hurrenez hurren, bikote hernaniarrak oso gaizki hasi zuen partida 10-0 galduz eta ondoren jokoa berdindu arren, finalerdia galtzen amaitu zuten.