viernes, 30 de julio de 2021

III PAPELERA ZIKUÑAGA TXAPELKETA : Larunbatean, goizeko eta arratsaldeko jardunaldi bikoitzean, Hernanin oso-osorik jokatu den txapelketa pribatu honen finalak jokatuko dira, paper-enpresak babestuta eta C.D.Hernanik antolatua.

7 pilotari hernaniar izango dira finaletako protagonistak, 5 goizean eta 2 arratsaldean.


Goizeko 11,00etan kadete 2º mailako finala jokatuko da, Xuban Iturbek Mundarro Goñi taldeko pilotariarekin batera, Lizarazu - Beroz (eple-gazteleku) aurka jokatuko dute. Al dez aurretik Iturbe - Goñi bikotea ateratzen da faborito.

Ondoren, C.D.Hernaniko 3 pilotarik kadete 1º mailako finala jokatuko dute, Manex Martin eta Oier Alegriak Julen Deskarga eta Erauskin Lapke kiubeko pilotarien aurka jokatuko dute. Al dez aurretik partida berdinduta dago, baina protagonista baten eskuek asko baldintzatu dezakete partida.

Jaialdiko hirugarren eta azken partidan jubenil 2º mailako finala jokatuko da, Jon Jara, Kañamares Lagunak taldeko pilotariarekin batera, Labaka - Goibururen aurka (ilunpe-lapke) jokatuko dute. Al dez aurretik partida hau ere parekatua espero da, baina hemen ere protagonistaren bat eskuak ukituta dabil eta partidaren garapen ona baldintzatu dezake.


Arratsaldeko 16,30etan jubenilen 1º mailako finala jokatuko da eta bertan partida erakargarria jokatuko dute, Xabier Apaolazak eta Anartz Oiartzabalek Kerejeta - Belokiren (lapke-gazteleku) aurka jokatuko dute. Hemen ere partida parekatua aurkeztuko da, aurrean Apaolazak errematatzeko duen erreztazuna Kerejetaren defentsa handiaren aurka eta atzealdean Belokiren jotzeko boterea Oiartzabalen sendotasunaren aurka.

Ondoren 2º mailako seniorren finala jokatuko da eta bertan ez da hernaniarren ordezkaririk izango, Oiarbide - Galartza (intxurre-larraun) Etxabe - Olaiz (oiarpe) bikotearen aurka arituko dira. Oiartzungo bikotea ateratzen da faborito.

Azken partidan, jardunaldiko partida nagusia izango dugu zain, 1º mailako seniorren finala, ordezkaritza hernaniarrik gabea baina maila handiko 4 protagonistarekin, Urmeneta - Beloki (eple-zazpi Iturri) Zubeldia - Irazustabarrena (intxurre) bikotearen aurka jokatuko dute, partida erakargarria izango da, atzean Irazustabarrenaren jotzeko boterea Belokiren segurtasunaren aurka eta koadro alaietan, Urmenetaren jakinduria eta eskarmentua, Zubeldian gaztetasuna eta erremateko gogoa.


Jaialdi bakoitzaren amaieran garaikurrak eta txapelak banatuko dira eta jaialdi bakoitzean bi sari erakargarri zozkatuko ditugu bertaratzen diren guztien artean.






 

No hay comentarios:

Publicar un comentario