martes, 3 de agosto de 2021

 Pilotari hernaniarren jardunaldi ona joan den larunbatean Hernanin jokatu ziren txapelketa honetako finaletan. C.D.Hernaniko 5 pilotarik lortu zuten txapelak irabaztea eta 2 atarian geratu ziren finala galtzean.


Kadeteen 2. mailan Xuban Iturbek eta Goñi Mundarro taldeko pilotariak erraz irabazi zuten finala.

1. mailako kadeteetan, Julen Deskargak eta Erauskinek, Lapke taldeko pilotariak, aise irabazi zioten Manex Martin - Oier Alegria bikote hernaniarrari, partida berdinduta egon zen atzelari hernaniarraren eskuin eskua nahikoa ezan arte.


2. mailako jubeniletan Jon Jarak, Kañamaresekin batera, asko sufritu zuten finala irabazteko, bi pilotariek eskuetatik gaizki amaitu zuten baina euren esperientzia partida aurrera ateratzeko baliogarria izan zitzaien.

1. mailako jubeniletan jardunaldiko partidarik onena ikusi ahal izan genuen, Xabier Apaolazak -Anartz Oiartzabalek oso final lehiatua irabazi zuten bi pilotari hernaniarrek maila bikainean jokatuz.


FINALEN EMAITZAK

Kadeteak 2º maila : Iturbe - Goñi (hernani-mundarro) 18 Lizarazu - Beroz (eple-gazteleku) 4

Kadeteak 1º maila : Deskarga - Erauskin (hernani-lapke) 18 Martin - Alegria (hernani) 7

Jubenilak 2º maila : Jara - Kañamares (hernani-lagunak) 18 Labaka - Goiburu (ilunpe-lapke) 14

Jubenilak 1º maila : Apaolaza - Oiartzabal (hernani) 18 Kerejeta - Beloki (lapke-gazteleku) 15

Nagusiak 2º maila : Oiarbide - Galartza (intxurre-larraun) 18 Etxabe - Olaiz (oiarpe) 15

Nagusiak 1º maila : Zubeldia - Irazustabarrena (intxurre) 18 Urmeneta - Beloki (añorga-zazpi Iturri) 9










No hay comentarios:

Publicar un comentario