martes, 31 de agosto de 2021

Pilotako albisteak

 


C.D.Hernaniko Xabier Apaolaza eta Xabier Ortiz de Urbina pilotariek Donostiako Trinitate plazako frontoian jokatzen ari den Abuztuaren 31 Txapelketako finalak jokatuko dituzte datorren asteartean.

Gazteen mailan, Iker Kañamares pilotari nafarrarekin jokatzen ari den Apaolazak finala 17: 00etan jokatuko du

Tiradoren eta Belokiren aurka, finala berdindua espero da.

Finalera iristeko 22-13 irabazi dute Arrillaga-Jauregi bikotearen aurka eta 22-16 finalerdietan Olaizola - Olaiz bikotearen aurka.

Senior mailan, Ortiz de Urbinak, Eple taldeko Iker Urmeneta pilotariarekin jokatzen ari denak, finala 18: 00etan jokatuko du Larrañaga - Esnaolaren aurka beste partida pronostiko paretxu batean.

Finalera iristeko final-laurdenetan 22-15 irabazi diote Otxoa - Aranbururi eta finalerdietan 22-20 Etxezarreta - Salaberria.





No hay comentarios:

Publicar un comentario