lunes, 29 de septiembre de 2014

Irailak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Kadeteak, eskuz bi-bitara: Ziotza 12 / Agirre - Lazkano 22
Gazteak, eskuz bi-bitara: Cisneros – Rodríguez 8 / Aurrera Saiaz 22
Seniorrak 3. maila, eskuz bi-bitara: Beloki 22 / Zurutuza – Arizkorreta 18
Seniorrak 2. maila, eskuz bi-bitara: Añorga 22 / Altuna – Etxegoien 7
Seniorrak 1. maila, eskuz bi-bitara: Urkizu – Lizeaga 22 / Aurrera Saiaz 12
Seniorrak elite maila, eskuz bi-bitara: Ojuel – Aizpitarte 22 / Ilunpe 8

Azken aste burua hala moduzkoa izan da pilotari hernaniarrentzat txapelketa probintzialeko 2. jardunaldian. Hiru partidu irabazi dituzte eta hiru galdu.

Onena, seniorretako elite mailako garaipena izan da. Ojuel eta Aizpitartek beren 2garren partidua irabazi dute eta berriro erakutsi dute emaitza ona lor dezaketela maila honetan. Garrantzitsua, era berean, seniorretako 1. mailan Urkizu eta Lizeagak lortutako garaipena. Lehengo asteko hasiera txarraren ondoren, oraingoan maila honetako bikote faboritoetako bat hartu dute mendean eta lehenengo urratsa eman dute mailari eusteko helburua iristeko. Azkenik, nabarmentzekoa kadeteetako 1. mailan Agirre eta Lazkanoren garaipena. Beren lehendabiziko partidua zen oso zaila den kategoria honetan eta bikain moldatu dira. Datozen erronka zailetarako kemena indartzeko balioko die garaipen honek.

Alderdi txarrak aipatzerakoan, seniorretako 2. mailan Altuna eta Etxegoienek beren 2garren partidua galdu zutela esan behar. Ez daude sasoi onean eta asko hobetu beharko dute mailari eustekotan. Mingarria baita ere, gazte mailan Cisneros eta Rodríguezek galdutako partidua. Taldeko bikote indartsuenetako baten aurka galdu dute lehenengo partidu hau. Hala ere, esan behar da, atzelari hernaniarrak mina hartuta jokatu zuela eta ziur beren maila harrapatzen dutenean poz haundiak emango dizkigutela.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Joan den aste buru honetan hasi da txapelketa hau. Hernaniko pilotariek bakarrik hartuko dute parte eta eskuz buruz-buru ariko dira 4/5aren barruan. Infantil, kadete, gazte eta senior mailetan jokatuko da txapelketa eta hauexek izan dira lehenengo emaitzak:

Kadeteak eskuz: Garikoitz Arizmendi 22 / Endika Arizmendi 15
Kadeteak eskuz: Oier Ezeiza 22 / Onditz Rekondo 11

jueves, 25 de septiembre de 2014

Irailak 26 - 28 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz binaka kadeteak 1º : Ziotza / Agirre - Lazkano , ostirala 18,30 (1) Zizurkil
Eskuz binaka jubenilak 1º : Cisneros - Rodriguez / Aurrera Saiaz , larunbata 16,00 (1) Hernani
Eskuz binaka nagusiak 3º : Beloki / Zurutuza - Arizkorreta , igandea 11,00 (1) Zumarraga
Eskuz binaka nagusiak 2º : Añorga / Altuna - Etxegoien , ostirala 20,00 (1) Añorga
Eskuz binaka nagusiak 1º : Urkizu - Lizeaga / Aurrera Saiaz , larunbata 16,00 (2) Hernani
Eskuz binaka nagusiak elite : Ojuel - Aizpitarte / Ilunpe , larunbata 16,00 (3) Hernani

martes, 23 de septiembre de 2014

Irailak 19-21 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Kadeteak 3. maila, eskuz binaka: Rekondo – Insausti 17 / Azkoitia 22

Kadeteak 2. maila, eskuz binaka: Arizmendi – Arizmendi 22 / Alde Zaharra 4

Gazteak 2. maila, eskuz binaka: Pagola – Urruzola 22 / Eple 8

Seniorrak 3. maila, eskuz binaka: Zurutuza – Arizkorreta 22 / Eibar 19

Seniorrak 2. maila, eskuz binaka: Altuna anaiak 13 / Azkoitia 22

Seniorrak 1. maila, eskuz binaka: Tartaloetxe 22 / Urkizu – Lizeaga 7

Seniorrak elite maila, eskuz binaka: Aurrera Saiaz 13 / Ojuel – Aizpitarte 22

Seniorrak 1. maila, buruz-buru: Gazteleku 18 / Ioritz San Sebastian 22

Aste buru ona gauzatu dute Hernaniko pilotariek txapelketa probintzialeko 1. jardunaldian, bost garaipen eskuratu eta hiru partidu galduta.

Aipatzekoak 2. mailako kadeteetan Arizmendi – Arizmendik, 1. mailako seniorretan Ioritz San Sebastianek eta elite mailako seniorretan Ojuel – Azpitartek lortutako garaipenak. Ederki ekin diote txapelketari hiru talde horiek, nork bere mailan sailkapen on bat lortuko dutenaren itxaropena indartuz.

Jardunaldiko emaitza txarrenak, seniorretan, 1. mailako Urkizu – Lizeagarenak eta 2. mailako Altuna anaienak. Hemen ere, aurreikuspenak baieztatu dira eta, nahiago genuke erratuko bagina, baina maila ez galtzeko borrokatu beharko dute bi talde horiek.

jueves, 18 de septiembre de 2014

Irailak 19-21 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Aste buru honetan hasiko da denboraldiko lehendabiziko txapelketa ofiziala. Ezker paretako lehiaketarekin abiatuko da eta C. D. Hernanik 10 talderekin hartuko du parte hiru mailatan eta bi modalitatetan.

Kadeteetan, eskuz binaka jokatuko dugu, zortzi pilotari arituko dira hiru mailatan banatuta. Helburuak honako hauek izango dira: ahal den sailkapen onena lortzea 1. mailan, lehenengo postuetarako lehian sartzea 2. mailan eta, azkenik, lehiatzen ikastea 3. mailan.

Gazteen mailan ere eskuz binaka jokatuko dute gure pilotariek. Lau izango dira eta bi mailatan arituko dira. Lehenengo mailakoek Euskal Ligarako sailkatzea izango dute helburu eta bigarren mailakoak ahalik eta sailkapen onena lortzen saiatuko dira.

Seniorrak, aldiz, eskuz binaka eta banaka jokatuko dute. Guztira hamalau pilotari lehiatuko dira lau mailatan. Eskuz binaka, elite mailakoak lehenengo postuetako borrokan sartu nahi dute. Lehenengo eta bigarren mailakoak nor bere mailari eustea dute helburu eta hirugarren mailakoak, ahalik eta lanik txukunena eginez, sailkapenik onena lortzen saiatuko dira.

Eskuz banaka txapelketa maila bakarrean jokatuko da eta helburua Euskal Ligarako sailkatzea izango da.

lunes, 15 de septiembre de 2014

Blog-aren itzulera!!! (2014-ko Irailak 15)

C. D. HERNANIKO ESKU PILOTA ATALEKO BLOGA:

Azken bi urtetan hainbat arazo teknikorengatik bloga geldirik eduki eta gero, denboraldi berri honetan ostera martxan jarriko dugula aurreratu nahi diegu gure jarraitzaile guztiei, gure pilotariei buruzko albiste guztiak xuxen-xuxen jaso ahal izan dezaten.

JOSETXO ETXANDI TXAPELKETA:

Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi pilotari hernaniarrek irabazi dute Lezon jokatzen den txapelketa entzutetsu hau. Euskal federakuntzaren zirkuituko txapelketa da. Bikote hernaniarrak Cabrerizo eta Lasa  gainditu zituzten final laurdenetan, Azpiri eta Galarza final erdietan eta azkenik, Urbieta II eta Telletxea finalean.

Lau pilotariak ondo jokatuz hasi ziren eta oso partidu orekatua izan zen 11garren tantua arte. Gorrotxategi Telletxea baino seguruago ari zen. Urbieta, ordea, Ojuel baino gehiago asmatzen ari zen errematean. Hortik aurrera, bikote hernaniarrak joku erritmo biziagoa ezarri zion partiduari eta Telletxeak nekea nabaritzen hasi zen. Gorotxategi atzean nagusitu zen orduan eta Ojuelek aurrean tantuak bukatuz, 18 eta 11 jarri ziren aurretik. Aurkarien pilota aldaketak eta hernaniarren huts batzuek bitarteko, markagailua 20 eta 18 estutzea lortu zuten Urbieta eta Telletxeak. Ojuel eta Gorrotxategik ez zuten etsi eta bukaera aldeko tentsio desatsegineko tanturen bat gora behera, 22 eta 18ko emaitzaz irabazi zuten.

Honako hau, pilotari hernaniarrek denboraldi hasi berri honetan irabazi duten 7garren txapela izan da.

DONOSTIAKO EUSKAL JAIETAKO TXAPELKETA:

Mikel Lasa eta Jagoba Garmendia pilotari hernaniarrak Donostiako Alde Zaharrean jokatu den txapelketa honetako alebinetako finalean aritu ziren, baina ez zuten irabazterik izan. Pilotari hernaniarrek Ugalde ata Galdos, Oinatiko bikoteari irabazi zioten final laurdenetan eta Urruzola eta Irazu, Gazteleku taldeko bikoteari final erdietan. Finala, Añorgako Albeniz eta Etxezarretaren aurka galdu zuten. Bikote aurkaria fisikoki indartsuagoa izaki, finalak ez zuen kolorerik izan. Hernaniarrak bere ohiko mailan ibili baziren ere, ez zen nahikoa izan konpromisu zail hau aurrera ateratzeko.

Denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatu duten 13garren finala izan da hau.