jueves, 18 de septiembre de 2014

Irailak 19-21 asteburuko partiduak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Aste buru honetan hasiko da denboraldiko lehendabiziko txapelketa ofiziala. Ezker paretako lehiaketarekin abiatuko da eta C. D. Hernanik 10 talderekin hartuko du parte hiru mailatan eta bi modalitatetan.

Kadeteetan, eskuz binaka jokatuko dugu, zortzi pilotari arituko dira hiru mailatan banatuta. Helburuak honako hauek izango dira: ahal den sailkapen onena lortzea 1. mailan, lehenengo postuetarako lehian sartzea 2. mailan eta, azkenik, lehiatzen ikastea 3. mailan.

Gazteen mailan ere eskuz binaka jokatuko dute gure pilotariek. Lau izango dira eta bi mailatan arituko dira. Lehenengo mailakoek Euskal Ligarako sailkatzea izango dute helburu eta bigarren mailakoak ahalik eta sailkapen onena lortzen saiatuko dira.

Seniorrak, aldiz, eskuz binaka eta banaka jokatuko dute. Guztira hamalau pilotari lehiatuko dira lau mailatan. Eskuz binaka, elite mailakoak lehenengo postuetako borrokan sartu nahi dute. Lehenengo eta bigarren mailakoak nor bere mailari eustea dute helburu eta hirugarren mailakoak, ahalik eta lanik txukunena eginez, sailkapenik onena lortzen saiatuko dira.

Eskuz banaka txapelketa maila bakarrean jokatuko da eta helburua Euskal Ligarako sailkatzea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario