lunes, 29 de septiembre de 2014

Irailak 26-28 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Kadeteak, eskuz bi-bitara: Ziotza 12 / Agirre - Lazkano 22
Gazteak, eskuz bi-bitara: Cisneros – Rodríguez 8 / Aurrera Saiaz 22
Seniorrak 3. maila, eskuz bi-bitara: Beloki 22 / Zurutuza – Arizkorreta 18
Seniorrak 2. maila, eskuz bi-bitara: Añorga 22 / Altuna – Etxegoien 7
Seniorrak 1. maila, eskuz bi-bitara: Urkizu – Lizeaga 22 / Aurrera Saiaz 12
Seniorrak elite maila, eskuz bi-bitara: Ojuel – Aizpitarte 22 / Ilunpe 8

Azken aste burua hala moduzkoa izan da pilotari hernaniarrentzat txapelketa probintzialeko 2. jardunaldian. Hiru partidu irabazi dituzte eta hiru galdu.

Onena, seniorretako elite mailako garaipena izan da. Ojuel eta Aizpitartek beren 2garren partidua irabazi dute eta berriro erakutsi dute emaitza ona lor dezaketela maila honetan. Garrantzitsua, era berean, seniorretako 1. mailan Urkizu eta Lizeagak lortutako garaipena. Lehengo asteko hasiera txarraren ondoren, oraingoan maila honetako bikote faboritoetako bat hartu dute mendean eta lehenengo urratsa eman dute mailari eusteko helburua iristeko. Azkenik, nabarmentzekoa kadeteetako 1. mailan Agirre eta Lazkanoren garaipena. Beren lehendabiziko partidua zen oso zaila den kategoria honetan eta bikain moldatu dira. Datozen erronka zailetarako kemena indartzeko balioko die garaipen honek.

Alderdi txarrak aipatzerakoan, seniorretako 2. mailan Altuna eta Etxegoienek beren 2garren partidua galdu zutela esan behar. Ez daude sasoi onean eta asko hobetu beharko dute mailari eustekotan. Mingarria baita ere, gazte mailan Cisneros eta Rodríguezek galdutako partidua. Taldeko bikote indartsuenetako baten aurka galdu dute lehenengo partidu hau. Hala ere, esan behar da, atzelari hernaniarrak mina hartuta jokatu zuela eta ziur beren maila harrapatzen dutenean poz haundiak emango dizkigutela.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Joan den aste buru honetan hasi da txapelketa hau. Hernaniko pilotariek bakarrik hartuko dute parte eta eskuz buruz-buru ariko dira 4/5aren barruan. Infantil, kadete, gazte eta senior mailetan jokatuko da txapelketa eta hauexek izan dira lehenengo emaitzak:

Kadeteak eskuz: Garikoitz Arizmendi 22 / Endika Arizmendi 15
Kadeteak eskuz: Oier Ezeiza 22 / Onditz Rekondo 11

No hay comentarios:

Publicar un comentario