jueves, 29 de abril de 2021

2021ko apirilaren 30 maiatzaren 2ko oartidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 9 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, horietako batzuk garrantzitsuak, hauek dira hitzordu aipagarrienak :

 GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : Asteburu honetan amaituko da probintziala modalitate honetan eta gure pilotariak final garrantzitsuetan sailkatu ezin izan diren arren, horietako hiruk kontsolazio faseko finalak jokatuko dituzte.

Lehen mailako jubeniletan, igandean 11,00etan Andoainen, Anartz Oiartzabalek Arrillagaren (Gazteleku) aurka jokatuko du. Partida berdindua espero da, baina pilotari hernaniarra denboraldiko sasoirik onenean dago eta poza eman diezaguke.

Senior 2. mailan, igandean, 11,30ean, Donostiako Atano pilotalekuan, Unax Uitzik Atxaren (Alde Zaharra) aurka jokatuko du. Nahiz eta pilotari hernaniarra oraindik gazte mailakoa izan, faborito izango da final honetan, bere aurkaria baino gehiago dalako koadro alaietan.

Lehen mailako seniorretan, ostiralean Beasainen 19,30ean, Xabier Salaberriak Amianoren (Tolosa) aurka jokatuko du. Hernaniarraren aurkaria bere mailako pilotari onenetakoa da, faborito izango da, baina Salaberriak txapelketa handia jokatu du, ez du ezer galtzeko eta ezustekoa emateko gai da.

 GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Larunbatean, 15,00etan, Iruran, Arluziaga - Apaolaza gazteek Behar zana (Villabona) taldearen aurka jokatuko dute. C.D.Hernaniko bikotea sailkatuta dago finala jokatzeko eta partida hau irabaziz gero partidarik galdu gabe sailkatuko da.

Igandean, 10,30ean, Iruran, Aldunberri - Alvarez seniorrek Huizi - Urruzolaren (Pagazpe) aurka jokatuko dute. Partida zaila daukate, baina irabazi egin beharko dute jaitsieraren promozioa saihestu nahi badute.

 UDABERRI TXAPELKETA :  Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketa ofizial berri hau. C.D.Hernanik guztira 4 bikote apuntatu ditu txapelketa jokatzeko, 1 senior mailan eta 3 kadeteen mailan.

Deskarga - Manterola 1. mailako kadeteek eta Txintxurreta - Elizazu 2. mailakoek, Hernanin jokatuko dute igandean eta Urkizu - Labaka 1. mailako seniorrek, Zestoan jokatuko dute larunbatean.




TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 2

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Deskarga - Manterola / Azkoitia

Hernani

Igandea

12,00

Txintxurreta - Elizazu / Zumaia   

Hernani

Igandea

11,30

JUBENILAK

Anartz Oiartzabal / Gazteleku

Andoain

Igandea

11,00

                             NAGUSIAK

Xabier Salaberria / Tolosa

Beasain

Ostirala

19,30

Unax Uitzi / Alde Zaharra

Donostia

Igandea

11,30

Abantzu / Urkizu - Labaka

Zestoa

Larunbata

11,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Arluziaga – Apaolaza / Behar Zana

Irura

Larunbata

15,00

Aldunberri – Alvarez / Pagazpe

Irura

Igandea

10,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Galatas / Amets Makatzaga

Hernani

Igandea

11,30




martes, 27 de abril de 2021

2021ko apirilaren 23-25ko emaitzak

 

Emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan C.DHernaniko pilotariek une honetan jokatzen ari diren 2 txapelketa ofizialetan, 8 garaipen eta 7 porrot, hain zuzen ere. Partida garrantsitzu gehienak irabazi egin dituzte. 

GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : Emaitzarik onenak kontsolazio fasea jokatzen ari diren 3 pilotarik lortu dituzte,

Anartz Oiartzabal 1. mailako gazteak, 22-20 irabazi zion Alonsori (Abantzu) Zestoan eta finala datorren astean jokatzeko sailkatu da.

Xabier Salaberria 1. mailako seniorrak 22 eta 21 irabazi zion Artetxeri (Intza) Hernanin eta finala datorren astean jokatzeko sailkatu da.

Amaitzeko, Unax Uitzi 2. mailako seniorrak 22 eta 17 irabazi zion Salaberriari (Oiarpe) Hernanin eta datorren astean finala jokatzeko sailkatu da.

Jardunaldiko emaitza txar bakarra Oier Alegria 2. mailako kadetea izan zuen protagonista, Aranbururen (Oiarpe) aurka 22-11 galdu zuen eta txapelketatik kanpo geratu zen.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Bi partida bakarrik jokatu ziren txapelketa honetan eta emaitza oso ezberdinak lortu ziren.

Jubeniletan, Arluziaga - Apaolaza bikoteak 40-30 irabazi zuten Behar zana (Villabona) taldearen aurka eta jardunaldi baten faltan finala jokatzeko sailkatu dira.

Lehen mailako seniorretan, Cisnerosek - Alvarezek 40-20 galdu zuten Urmeneta - Chiapuso (Eple) aurka, mailari eusteko funtsezko partida zen eta orain asko zailtzen zaie jaitsiera promozioa saihestea, sailkapen fasean geratzen zaizkien bi partidak irabazi beharko dituzte aurkari indartsuagoen aurka, helburu oso zaila.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

APIRILAK 25

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Oiarpe 22 Oier Alegria 11

Oiartzun

Larunbata

9,45

Gazteleku 22 Aiur Elizazu 13   

Andoain

Larunbata

10,45

JUBENILAK

Abantzu 20 Anartz Oiartzabal 22

Zestoa

Ostirala

19,00

Oiarpe 22 Unai Etxarri 10   

Oiartzun

Larunbata

10,45

                             NAGUSIAK

Xabier Salaberria 22 Intza 21

Hernani

Larunbata

17,00

Unax Uitzi 22 Oiarpe 17

Hernani

Larunbata

16,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Arluziaga – Apaolaza 40 Behar Zana 30

Irura

Larunbata

15,00

Cisneros – Alvarez 20 Eple 40

Irura

Igandea

10,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Haritz Garaialde 18 Oier Macicior 17

Larunbata

Hernani

11,00

Iker Alberdi 14 Kimetz Ziganda 18

Larunbata

Hernani

11,30

Joseba Arretxe 4 Ekhi Oses 18

Larunbata

Hernani

12,00

Auritz Txintxurreta 22 Ohian Legarreta 16

Larunbata

Hernani

16,00