lunes, 19 de abril de 2021

2021ko apirilaren16-18ko emaitzak

 C.D.Hernaniko pilotariek emaitza erregularrak lortu dituzte asteburuan, egia da jardunaldiko emaitza orokorra positiboa dela, 9 garaipen eta 7 porrot, baina partida garrantzitsuak galdu direla esan behar da, batez ere frontoian. 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA FRONTOIAN : Klubeko 4 pilotari probintzia-txapelketako azken fasea jokatzen ari ziren 4,5eko modalitatean eta horietako batek bakarrik lortu du hurrengo faserako sailkatzea.

 Kadeteen 2º mailan, Oier Alegriak 22-17 irabazi zion Egañari (Azkoitia) eta final-laurdenak jokatzeko sailkatu da.

Maila berean, Peru Urdanpilletak 22 eta 10 galdu zuen Erauskinen (Lapke) aurka eta porrot honekin txapelketatik kanpo geratu zen, Urdanpillatak ez zuen bere ohiko mailan jokatu eta garesti ordaindu zuen, bere irregulartasuna barkatu ez zuen aurkari baten aurka.

 Gazteen 1º mailan Xabier Apaolazak 22 eta 11 galdu zuen Aranbarriren (Azkoitia) aurka eta pilotari hernaniarrak partida osoan zehar nagusi izan zen pilotari baten kontra amore eman izan zuen eta kanporatuta geratu zen.

 Senior 1º mailan, Iñigo Labakak 22-10 galdu zuen Iker Egigurenen (Ilunpe) aurka. Azpeitiko pilotariak, oraindik gazte mailakoa eta Gipuzkoako pilotaren promesarik handienetako bat, distantzia horretan pilotako lezioa eman zion gure klubeko pilotariari, Labakak dena eman zun kantxan, baina amore eman behar izan zuen eta kanporatuta geratu zen.

Klubak zorionak eman nahi dizkie kanporatutako gure pilotariei, jokatu duten txapelketa onagatik. 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Klubeko pilotariek probintziako txapelketako 3 partida jokatu zituzten Iruran eta hauek izan ziren emaitzak :

 Emaitza onena Arabaolaza - Manterola kadeteek lortu zuten, 40-25 irabazi zuten Intza (Lasarte-Oria) taldearen aurka eta garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkatu ziren.

 Okerrena pilotari seniorren eskutik etorri zen, 2º mailan Lasa - Aldunberri bikoteak 40-23 galdu zuen Soraluze klubaren aurka, gure pilotariek partida kaskarra jokatu zuten, modalitate honetan hasiberri den bikote baten aurka faboritoak izan arren, euren ohiko mailan ez zuten jokatu eta aurkariei ezustekoa emateko aukera eman zieten.

1º mailan, Cisneros - Alvarezek 40-15 galdu zuten Behar zana taldearen aurka, bikote hernaniarrak ezer gutxi egin ahal izan zuen txapela irabazteko faboritoen aurka, Eneko Maiz munduko txapeldunordeak pilota lezioa eman zien, Esnaola lagun on zuela, bikote hernaniarrak ez zuen bere eguna izan eta ozta-ozta 15 tanto egin ahal izan zituen.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

APIRILAK 18

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Lapke 22 Peru Urdanpilleta 10

Lazkao

Larunbata

10,00

Oier Alegria 22 Azkoitia 17

Hernani

Larunbata

11,30

Aiur Elizazu 22 Intxurre 21 

Hernani

Larunbata

11,00

JUBENILAK

Zumaia 4 Anartz Oiartzabal 22

Zumaia

Larunbata

16,30

Xabier Apaolaza 11 Azkoitia 22

Hernani

Larunbata

12,00

Behar Zana 9 Unai Etxarri 22  

Villabona

Ostirala

18,30

                             NAGUSIAK

Ilunpe 22 Iñigo Labaka 10

Azpeitia

Larunbata

16,00

Zazpi Iturri 21 Xabier Salaberria 22

Amezketa

Larunbata

10,00

Unax Uitzi 22 Izurun 6

Hernani

Ostirala

19,45

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Intza 25 Arabaolaza – Manterola 40

Irura

Larunbata

15,00

Cisneros – Alvarez 15 Behar Zana 40

Irura

Igandea

10,30

Lasa – Aldunberri 23 Soraluze 40

Irura

Larunbata

16,00

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Makatzaga 12 Oier Macicior 18

Hernani

Larunbata

16,00

Unax Pascual 15 Martin Alberdi 18

Hernani

Larunbata

16,30


No hay comentarios:

Publicar un comentario