jueves, 29 de abril de 2021

2021ko apirilaren 30 maiatzaren 2ko oartidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 9 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, horietako batzuk garrantzitsuak, hauek dira hitzordu aipagarrienak :

 GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : Asteburu honetan amaituko da probintziala modalitate honetan eta gure pilotariak final garrantzitsuetan sailkatu ezin izan diren arren, horietako hiruk kontsolazio faseko finalak jokatuko dituzte.

Lehen mailako jubeniletan, igandean 11,00etan Andoainen, Anartz Oiartzabalek Arrillagaren (Gazteleku) aurka jokatuko du. Partida berdindua espero da, baina pilotari hernaniarra denboraldiko sasoirik onenean dago eta poza eman diezaguke.

Senior 2. mailan, igandean, 11,30ean, Donostiako Atano pilotalekuan, Unax Uitzik Atxaren (Alde Zaharra) aurka jokatuko du. Nahiz eta pilotari hernaniarra oraindik gazte mailakoa izan, faborito izango da final honetan, bere aurkaria baino gehiago dalako koadro alaietan.

Lehen mailako seniorretan, ostiralean Beasainen 19,30ean, Xabier Salaberriak Amianoren (Tolosa) aurka jokatuko du. Hernaniarraren aurkaria bere mailako pilotari onenetakoa da, faborito izango da, baina Salaberriak txapelketa handia jokatu du, ez du ezer galtzeko eta ezustekoa emateko gai da.

 GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Larunbatean, 15,00etan, Iruran, Arluziaga - Apaolaza gazteek Behar zana (Villabona) taldearen aurka jokatuko dute. C.D.Hernaniko bikotea sailkatuta dago finala jokatzeko eta partida hau irabaziz gero partidarik galdu gabe sailkatuko da.

Igandean, 10,30ean, Iruran, Aldunberri - Alvarez seniorrek Huizi - Urruzolaren (Pagazpe) aurka jokatuko dute. Partida zaila daukate, baina irabazi egin beharko dute jaitsieraren promozioa saihestu nahi badute.

 UDABERRI TXAPELKETA :  Asteburu honetan hasiko da Gipuzkoako federazioak antolatutako txapelketa ofizial berri hau. C.D.Hernanik guztira 4 bikote apuntatu ditu txapelketa jokatzeko, 1 senior mailan eta 3 kadeteen mailan.

Deskarga - Manterola 1. mailako kadeteek eta Txintxurreta - Elizazu 2. mailakoek, Hernanin jokatuko dute igandean eta Urkizu - Labaka 1. mailako seniorrek, Zestoan jokatuko dute larunbatean.




TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 2

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Deskarga - Manterola / Azkoitia

Hernani

Igandea

12,00

Txintxurreta - Elizazu / Zumaia   

Hernani

Igandea

11,30

JUBENILAK

Anartz Oiartzabal / Gazteleku

Andoain

Igandea

11,00

                             NAGUSIAK

Xabier Salaberria / Tolosa

Beasain

Ostirala

19,30

Unax Uitzi / Alde Zaharra

Donostia

Igandea

11,30

Abantzu / Urkizu - Labaka

Zestoa

Larunbata

11,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Arluziaga – Apaolaza / Behar Zana

Irura

Larunbata

15,00

Aldunberri – Alvarez / Pagazpe

Irura

Igandea

10,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Galatas / Amets Makatzaga

Hernani

Igandea

11,30




No hay comentarios:

Publicar un comentario