lunes, 5 de abril de 2021

2021ko apirilaren 1eko emaitzak

 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA :

Ostegunean Iruran, finalak jokatzen zituzten C.D.Hernanikoko 3 pilotariek zorte oso ezberdinak izan zituzten.

Kadete mailan Manex Martin zoriondu behar da Unax Manterola bere taldekideari 30-25 irabazi ziolako, bi pilotari hernaniarrek partida berdindua jokatu zuten eta azken txanpan Martinek txapela irabazteko adina patxada izan zuen.

Zoriondu Unax Manterola ere jokatutako txapelketa handiagatik. 

Zorte desberdina izan zuena Jon Jara gaztea izan zen, partida ona jokatzen ari zen Mujika (Mundarro) faboritoaren aurka eta 23-18 markagailuan aurretik zihoanean, kolpe txar batean, eskuin eskuko hatz txikia hautsi zuen eta partida jokatzen jarraitzeko aukera izan zuen, baina bere errendimendua ezberdina izan zen eta ezin izan zuen ezer egin aurkariaren erremontada saihesteko, txapela irabazi baitzuen, 35-26.

Jon Jara zoriondu behar degu jokatu duen txapelketagatik eta laster suspertzea opa dio, klubak denboraldiko azken txapelketak jokatzeko behar duelako. 

Hau da C.D.Hernaniko pilotariek denboraldi hontan orain arte, jokatutako 11 finaletan irabazten duten 7º txapela






No hay comentarios:

Publicar un comentario