jueves, 15 de abril de 2021

2021ko apirailaren 16-18ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 15 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren 3 txapelketetan, hauek dira garrantzitsuenak :

 GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : Klubeko 4 pilotarik 3 mailatan jokatuko dituzte fase finaleko partidak aste buru hontan.

 Kadeteen 2º mailan, Peru Urdanpilletak Lazkaon jokatuko du larunbatean, 10,00etan, txapelketako final-zortzirenetan Erauskinen (Lapke) aurka, bi atzelariren arteko partida parekatua espero da.

Kadeteen 2º mailan ere, Oier Alegriak Hernanin jokatuko du larunbatean 11,30ean, txapelketako final-zortzirenetan Egañaren aurka (Azkoitia), Azkoitiko atzelaria, binakako Gipuzkoako txapelduna, izango da faborito partida honetan.

 Jubeniletan 1º mailan, Xabier Apaolazak larunbatean 12,00etan Hernanin jokatuko du, txapelketako final-laurdenak Aranbarriren (Azkoitia) aurka, bi pilotariak oso ondo moldatzen dira distantzia honetan eta partida parekatua espero da.

 Azkenik, senior 1º mailan, Iñigo Labakak larunbatean jokatuko du, 16,00etan, Azpeitian, txapelketako final-zortzirenetan Iker Egiguren (Ilunpe) aurka, Azpeitiko pilotaria oraindik gazte mailakoa, gipuzkoar pilotaren promesarik handienetakoa da, baina ziur C.D.Hernaniko atzelariaren esperientziak lan handia emango diola partida honetan, etxeko pilotaria faboritoa izango da, baina ez degu ezustekoa baztertzen.

 GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Modalitate honetako txapelketa probintzialean parte hartzen duten bi bikote seniorrek txapelketan parte hartzen hasiko dira.

 Senior 2º mailan, Mikel Lasak - Aitor Aldunberrik larunbatean jokatuko dute Iruran 16,00etan Soraluzeko bikotearen aurka, C.D.Hernaniko bikotea faborito aterako da trinketean debuta egiten duten pilotarien aurka.

 Senior 1º mailan, Ekaitz Cisnerosek - Unai Alvarezek igandean jokatuko dute 10,30ean Iruran,

Maiz - Esnaolaren (Behar zana) aurka. Ikuslearentzat oso partida erakargarria izango da, izan ere, Eneko Maiz eta Unai Alvarez munduko txapeldunorde izango dira aurrez aurre. Aldea Villabonako pilotaria egungo txapeldunordea dala eta Hernanikoa duela 10 urte izan zen, egoera honek faborito bihurtzen du Behar Zana bikotea partida hontan.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

APIRILAK 18

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Lapke / Peru Urdanpilleta

Lazkao

Larunbata

10,00

Oier Alegria / Azkoitia

Hernani

Larunbata

11,30

Aiur Elizazu / Intxurre 

Hernani

Larunbata

11,00

JUBENILAK

Zumaia / Anartz Oiartzabal

Zumaia

Larunbata

16,30

Xabier Apaolaza / Azkoitia

Hernani

Larunbata

12,00

Behar Zana / Unai Etxarri  

Villabona

Ostirala

18,30

                             NAGUSIAK

Ilunpe / Iñigo Labaka

Azpeitia

Larunbata

16,00

Zazpi Iturri / Xabier Salaberria

Amezketa

Larunbata

10,00

Unax Uitzi / Izurun

Hernani

Ostirala

19,45

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Intza / Arabaolaza - Manterola

Irura

Larunbata

15,00

Cisneros – Alvarez / Behar Zana

Irura

Igandea

10,30

Lasa – Aldunberri / Soraluze

Irura

Larunbata

16,00

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Makatzaga / Oier Macicior

Hernani

Larunbata

16,00

Unax Pascual / Martin Alberdi

Hernani

Larunbata

16,30

Auritz Txintxurreta / Ohian Legarreta

Hernani

Larunbata

17,00

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario