miércoles, 31 de marzo de 2021

2011ko apirilaren 1eko partidak

 GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA :  Ostegunean, 10,00etan Iruran, txapelketa probintzialeko finalak jokatuko dira eta C.D.Hernaniko 3 pilotari protagonista izango dira.


Kadete mailako lehen partidan, bi pilotari hernaniarrek, Manex Martinek eta Unax Manterolak jokatuko dute.  
Bi pilotariak finalera iritsi dira partida guztiak irabazita, partida berdindua aurre ikusten da eta urduritasuna hobekien kontrolatzen duen pilotariak txapela eramango du etxera segurunik.

Jubenil mailako bigarren partidan, Jon Jara hernaniarrak Mujika Mundarro taldeko pilotariaren aurka jokatuko du, Astigarragako pilotaria izango da faborito finalean, argi irabazi zion Jarari sailkapen fasean, baina finalerdian egin zuen bezala, C.D.Hernaniko pilotaria errebantxa hartzeko gai da, bere izaera irabazleak eta bere joko une onak hori lortu dezakeela pentsarazten baitigu.

Oharra: ez dago partida gehiago aste honetan



 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario