martes, 30 de marzo de 2021

20210ko martxoaren 26-28 emaitzak


Emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan C.D.Hernani taldeko pilotariek, 7 garaipen eta 4 porrot lortu dituzte, partida garratsitzu guztiak irabazi diran jardunaldi batean.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Probintzialeko finalerdiak jokatzen zituzten 3 pilotari hernaniarrek euren partidak irabaztea eta datorren astean finala jokatzeko sailkatzea lortu zuten.
Unax Martin kadeteak 30-17 irabazi zion Zestauri (Gazteleku) partida ona jokatuz eta hasieratik Andoaingo pilotaria baino gehiago izanez.
Unax Manterola kadeteak 30-28 irabazi zion Lizarazuri (Eple) konfiantza gehiegikin atera zen jokatzera eta Errenteriako pilotariak ia atsekabe handia eman zion, 13-27 galtzen jun zan bere ohiko mailatik oso urrun jokatuz, baina eskerrak garaiz erreakzionatu zuela eta markagailuari buelta eman ahal izan zion aldapa gora jarri zitzaion partida batean.
Jon Jara gazteak 30-17 irabazi zion Jauregiri (Behar zana) partida ona jokatuz eta errebantxa hartuz, Villabonako pilotariak sailkapen fasean irabazi ziolako, oraingo hontan hasieratik bere aurkario baino gehiago izan zen.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA FRONTOIAN : 2 pilotari hernaniarrek partida erabakigarria jokatzen zuten probintzialaren azken fasea 4,5eko modalitatean jokatzeko.
Xuban Iturbe kadeteak 22-2 irabazi zion Olaizolari (Zumaia) partida ona jokatuz eta eskuk justuekin jokatzera etorri zen aurkaria baino askoz gehiago izanik.
Jon Jara gazteak 22-8 irabazi zion Alonsori (Abantzu), aurreko egunean finalerdia jokatu zuen pilotari hernaniarrak, eta berriro une ona bizi duela erakutsi zuen. Zestoako aurkariari erraz irabazi zion eta beste behin ere ikusi zan atzelariek oso zaila dutela modalitate honetan ondo jokatzea.









No hay comentarios:

Publicar un comentario