jueves, 11 de marzo de 2021

2021ko martxoaren 12-15ko partidak

  C.D.Hernaniko pilotariek 15 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, gehienak une honetan jokatzen ari diren hiru txapelketa ofizialetakoak dira, hauek dira partida garrantzitsuenak : 

GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA: Modalitate honetan bi partida bakarrik jokatuko dira, baina biak oso garrantzitsuak dira.

Larunbatean, 11,00etan Hernanin, 3º mailako kadeteek, Xuban Iturbek eta Markel Urdangarinek, finalerdia jokatuko dute Lizarralde-Agirreren (Abantzu) aurka. Bikote hernaniarra partida guztiak irabazita daude, bere ohiko mailan jokatzen badute Zestoako bikoteari irabazi diezaiokete eta finala jokatzeko sailkatu daitezke. 

Larunbatean, 16,30ean Hernanin, 3º mailako seniorrek, Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak, finalerdia jokatuko dute Etxabe-Zalakainen (Oiarpe) aurka, bi bikoteak partidarik galdu gabe daude eta partida berdinduta aurkeztuko da, urduritasunak ere zerikusi handia izango du saria bikoitza delako, irabazlea ez da bakarrik finala jokatzeko sailkatuko, gainera datorren denboraldian mailaz igoko da. 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA :Modalitate honetan 5 partida jokatuko dira eta horietako 4tan asko dago jokoan.Larunbatean, 15,00etan, Gaska trinketean (Donostia), senior 2º mailan, Mikel Lasak Gurutzalderen (Mundarro) aurka jokatuko du, 10 tanto baino gehiagoko aldearekin irabazi behar du, azken fasea jokatzeko sailkatu nahi badu.

 Larunbatean, 16,30ean, Gaska trinketean (Donostia), senior 2º mailan, Ekaitz Cisnerosek Huiziren (Pagazpe) aurka jokatuko du, partida irabazi egin behar du, fase finala jokatu nahi badu.

 Igandean, 10,30ean, Irurako trinketean, 1º mailako seniorretan, Iñigo Labakak Maizen (Behar zana) aurka jokatuko du,  C.D.Hernani taldeko pilotariak irabazi egin behar du finalerdiak jokatzeko sailkatu nahi badu, lan zaila kontuan artzen ba degu bere kontraioa Munduko azpitxapelduna dela.

 Igandean, 11,30etan, Irurako trinketean, 1º mailako seniorretan, Unai Alvarez Landaren (Pagazpe) aurka arituko da, pilotari hernaniarrak irabazi egin behar du finalerdiak jokatzeko sailkatu nahi badu, partida berdinduta aurkeztuko da pilota modalitate honetan eskarmentu handia duten 2 pilotariren artean.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MARTXOAK 14

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Iturbe – Urdangarin / Abantzu

Hernani

Larunbata

11,00

Añorga / Oier Alegria

Añorga

Ostirala

19,00

Unax Arabaolaza / Gazteleku

Hernani

Igandea

11,30

JUBENILAK

Abantzu / Xabier Apaolaza

Zestoa

Ostirala

19,00

                             NAGUSIAK

Salaberria – Ortiz de Urbina / Oiarpe

Hernani

Larunbata

16,30

Añorga / Xabier Salaberria

Añorga

Igandea

11,00

Garikoitz Arizmendi / Alde Zaharra

Hernani

Larunbata

12,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Unax Manterola / Gazteleku

Gaska

Larunbata

16,00

Iñigo Labaka / Behar Zana

Irura

Igandea

10,30

Unai Alvarez / Pagazpe

Irura

Igandea

11,00

Mundarro / Mikel Lasa

Irura

Larunbata

15,00

Pagazpe / Ekaitz Cisneros

Irura

Larunbata

16,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Aiur Elizazu / Ohian Legarreta

Hernani

Igandea

12,00

Unax Pascual / Ekhi Oses

Hernani

Igandea

11,00

Martin Alberdi / Joseba Arretxe

Hernani

Larunbata

11,30

No hay comentarios:

Publicar un comentario