viernes, 5 de marzo de 2021

2021ko martxoaren 5-7ko partidak

C.D.Hernaniko pilotariek 16 partida jokatuko dituzte une honetan jokatzen ari diren hiru txapelketa ofizialetan, hauek dira garrantzitsuenak:

GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA: Larunbatean 16,00etan Hernanin, 2. mailako kadeteak, Auritz Txintxurretak eta Aiur Elizazuk txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte Otaegi-Lizasoren (Ilunpe) aurka, Azpeitiko bikotea faborito aterako da, baina Hernaniko bikotea txapelketa handia jokatzen ari da eta ezustekoa eman dezake.

Larunbatean, 17,00etan Hernanin, Ohorezko Mailako seniorrek, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, maila jaitsiera jokatuko dute Senar-Urangaren (Lapke) aurka, partida oso inportantea.

Igandean, 12,00etan, Hernanin, 1. mailako seniorrek, Iñigo Urkizuk eta Iñigo Labakak, Altuna-Aizpururen (Zazpi Iturri) aurka jokatuko dute sailkapen faseko azken partida, irabazten badute datorren denboraldian maila berean jokatzen jarraituko dute, galtzen badute jaitsierako kanporaketa jokatu beharko dute.

 

GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA: Ostiralean 18,00etan Alegian, Aiur Elizazu 2. mailako kadeteak partida garrantzitsua jokatuko du Zabalaren aurka (Intxurre), irabaziz gero azken fasea jokatzeko sailkatuko da.

Igandean, 11,30ean, Hernanin, Unax Uitzi 1. mailako gazteak partida garrantzitsua jokatuko du Arrillagaren (Gazteleku) aurka, irabaziz gero azken fasea jokatzeko sailkatuko da eta partidarik galdu gabe jarraituko du.

 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA: Larunbatean, 15,00etan, Donostian, Julen Deskarga kadeteak Gaska trinketean jokatuko du Zestauren aurka (Gazteleku) irabazten badu fase finala jokatzeko sailkatuko da.

Larunbatean, 17,00etan, Donostian, Manex Martin edo Unax Arabaolaza kadeteak (erabakitzeke dago) Gaska trinketean jokatuko dute Diaz de Gereñuren aurka (Intza) irabazten badute fase finala jokatzeko sailkatuko dira.

 

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MARTXOAK 7

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Txintxurreta – Elizazu / Ilunpe

Hernani

Larunbata

16,00

Intxurre / Aiur Elizazu

Alegia

Ostirala

18,00

JUBENILAK

Unax Uitzi / Gazteleku

Hernani

Igandea

11,30

Behar Zana / Mattin Arluziaga  

Villabona

Larunbata

11,15

Unai Etxarri / Abantzu

Hernani

Igandea

11,00

                             NAGUSIAK

Ojuel – Lizeaga / Lapke

Hernani

Larunbata

17,00

Urkizu - Labaka / Zazpi Iturri

Hernani

Igandea

12,00

Intxurre / Xabier Salaberria

Alegia

Ostirala

19,00

Josu Altuna / Izurun

Hernani

Larunbata

16,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Intza / Arabaolaza-Martin

Gaska

Larunbata

17,00

Gazteleku / Julen Deskarga

Gaska

Larunbata

15,00

Behar Zana / Jon Jara

Gaska

Larunbata

16,00

Behar Zana / Unai Alvarez

Irura

Igandea

11,00

Mikel Lasa / Eple

Irura

Larunbata

15,00

Ekaitz Cisneros / Azkoitia

Irura

Larunbata

16,30

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Unax Manterola / Arabaolaza-Martin

Hernani

Larunbata

12,00


 


No hay comentarios:

Publicar un comentario