martes, 16 de marzo de 2021

2021ko martxoaren 12-15eko emaitzak

 

C.D.Hernaniko pilotariek emaitza erregularrak lortu dituzte asteburu honetan jokatu dituzten 18 partidetan, emaitza onak frontoian, baina txarrak trinketean, 9 garaipen eta 9 porrot izan dira jardunaldiko azken balantzea.

Hauek dira emaitzarik garrantzitsuak : 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA FRONTOIAN : Eskuz binaka bi partida oso garrantzitsu jokatzen ziren eta biak aurrera atera zituzten.

3º mailako kadeteetan, Xuban Iturbek eta Markel Urdangarinek 22-14 irabazi zioten finalerdia Lizarralde-Agirreri (Abantzu) C.D.Hernaniko kadeteek datorren astean jokatuko dute finala , Artola-Contrerasen aurka (Ataun).

 Senior 3º mailan, Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak 22-21 irabazi zuten finalerdia Etxabe-Zalakainen (Oiarpe) aurka, C.D.Hernaniko bikoteak finala datorren astean Otaño-Zinkunegiren (Tolosa) aurka jokatuko du eta garaipen honekin datorren denboraldian mailaz igotzea ere lortu dute.

 Eskuz banaka 4,5an, bi partida garrantzitsu jokatu ziren eta eskuz binaka bezala biak aurrera atera ziren.

Kadeteen 2º mailan, Oier Alegriak 22-9 irabazi zion Pradari (Añorga) eta garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkatu zen, partidarik galdu gabe.

1º mailako jubeniletan, Xabier Apaolazak 22-17 irabazi zion Alonsori (Abantzu) eta garaipen honekin azken fasea jokatzeko sailkatu zen bai ta ere, partidarik galdu gabe.

 GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Frontoiaren instalazioan ez bezala, eskuz banakako trinketearen modalitatean, 5 partida garrantzitsu jokatzen ziren eta emaitzak txarrak izan dira.

Albiste on bakarra Unax Manterola kadetearen eskutik etorri zen, 22-16 irabazi zion Zestauri (Gazteleku) eta garaipen honekin finalerdiak jokatzeko sailkatu zen, partidarik galdu gabe.

 

Senior 1º mailan, Iñigo Labakak eta Unai Alvarezek finalerdiak jokatzeko partida erabakigarria jokatu zuten eta bietako batek ere ezin izan zuen helburua lortu, Labakak 40-18 galdu zuen Maiz (Behar zana) munduko txapeldunordearen aurka eta Alvarezek ezin izan zuen Landa (Pagazpe) aurkako partida amaitu, 20-18 irabazten ari zenean, mina artu zuen eta partida utzi beharra izan zuen.

C.D.Hernaniko bi pilotariek jaitsierako partida irabazi beharko dute mailaz ez jaisteko.

 

Senior 2º mailan, Mikel Lasak eta Ekaitz Cisnerosek jokatu zuten partida erabakigarria azken fasea jokatzeko, eta bietako batek ere ezin izan zuen helburua lortu, Lasak 40-8 galdu zuen Gurutzalderen (Mundarro) aurka eta Cisnerosek ere 40-28 galdu zuen Huiziren (Pagazpe) aurka.

Bi pilotariak kanporatuta gelditzen dira txapelketatik

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MARTXOAK 14

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Iturbe – Urdangarin 22 Abantzu 14

Hernani

Larunbata

11,00

Añorga 9 Oier Alegria 22

Añorga

Ostirala

19,00

Unax Arabaolaza 5 Gazteleku 22

Hernani

Igandea

11,30

JUBENILAK

Abantzu 17 Xabier Apaolaza 22

Zestoa

Ostirala

19,00

                             NAGUSIAK

Salaberria – Ortiz de Urbina 22 Oiarpe 21

Hernani

Larunbata

16,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Unax Manterola 30 Gazteleku 16

Gaska

Larunbata

16,00

Iñigo Labaka 18 Behar Zana 40

Irura

Igandea

10,30

Unai Alvarez 20 Pagazpe 40

Irura

Igandea

11,00

Mundarro 40 Mikel Lasa 8

Irura

Larunbata

15,00

Pagazpe 40 Ekaitz Cisneros 28

Irura

Larunbata

16,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Makatzaga 18 Iker Alberdi 16

Hernani

Igandea

12,00

Unax Pascual 8 Ekhi Oses 18

Hernani

Igandea

11,00

Martin Alberdi 18 Joseba Arretxe 8

Hernani

Larunbata

11,30

Amets Galatas 12 Oier Macicior 18

Hernani

Larunbata

12,00

No hay comentarios:

Publicar un comentario