martes, 9 de marzo de 2021

2021ko martxoaren 5-7ko emaitzak

 

C.D.Hernaniko pilotariek emaitza onak lortu dituzte frontoian asteburu honetan, baina trinketean kontrakoa gertatu da,

8 garaipen eta 8 porrot lortu dituzte orokorrean azken jardunaldian, hauek izan dira emaitza garrantzitsuenak : 

GIPUZKOAKO BINAKAKO TXAPELKETA : Modalitate honetan hiru partida garrantzitsu jokatu ziren eta bi irabaztea lortu zen, senior  Ohorezko Mailan, Paul Ojuel eta Markel Lizeagak 22-16 irabazi zioten Senar-Erleri (Lapke) mailaz jaistea jokatzen zen partida hontan eta bikote hernaniarrak oso ondo jokatuz atera zuten aurrera eta datorren urtean berriro jokatuko dute Gipuzkoako pilotako maila inportantenean.

Senior 1º mailan, Iñigo Urkizu eta Iñigo Labakak 22-13 irabazi zioten Altuna-Aizpururi (Zazpi Iturri) sailkapen faseko azken partida zen eta C.D.Hernaniko bikoteak irabazi egin behar zuen jaitsiera fasea ez jokatzeko, partida ona jokatuz lortu zuten eta datorren urtean ere maila berean jokatuko dute.

Emaitza txarrena kadete 2º mailan izan zen, Auritz Txintxurreta eta Aur Elizazuk 22-4 galdu zuten Otaegi-Lizasoren (Ilunpe) aurka. Final Laurdenak jokatzen zan eta Azpeitiko bikoteak ez zion aukera txikiena ere eman Hernaniko bikoteari, ala ere zoriondu egin behar ditugu gure mutilak, egindako txapelketangatik, kategori hontako bere debutean. 

GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : Modalitate honetan 1º jubenil mailan, Unax Uitzik Arrillagari (Gazteleku) irabazi zion Andoaingo pilotaria 6-0 galtzen ari zenean lesionatu zelako, eta emaitza honekin pilotari hernaniarra azken fasea jokatzeko sailkatu zen, bere partida guztiak irabazita.

Kadete 2º mailan, Aiur Elizazuk 22-17 galdu zuen Zabalaren (Intxurre) aurka, naiz eta partida galdu, fase finala jokatzeko bere aukerak mantentzen ditu. 

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA: Modalitate honetan kadete mailan, Manex Martinek 30-8 irabazi zion Diez de Gereñuri (Intza) eta garaipen honekin finalerdiak jokatzeko sailkatu zen.

1º mailako seniorretan, Unai Alvarezek 40-20 irabazi zion Esnaolari (Behar zana) finalerdietarako sailkatzeko aukerak mantentzen ditu.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MARTXOAK 7

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Txintxurreta – Elizazu 4 Ilunpe 22

Hernani

Larunbata

16,00

Intxurre 22 Aiur Elizazu 17

Alegia

Ostirala

18,00

JUBENILAK

Unax Uitzi 22 Gazteleku 0

Hernani

Igandea

11,30

Unai Etxarri 22 Abantzu 17

Hernani

Igandea

11,00

                             NAGUSIAK

Ojuel – Lizeaga 22 Lapke 15

Hernani

Larunbata

17,00

Urkizu - Labaka 22 Zazpi Iturri 13

Hernani

Igandea

12,00

Intxurre 22 Xabier Salaberria

Alegia

Ostirala

19,00

Josu Altuna 22 Izurun 16

Hernani

Larunbata

16,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Intza 8 Manex Martin 30

Gaska

Larunbata

17,00

Gazteleku 30 Julen Deskarga 27

Gaska

Larunbata

15,00

Behar Zana 35 Jon Jara 27

Gaska

Larunbata

16,00

Behar Zana 20 Unai Alvarez 40

Irura

Igandea

11,00

Mikel Lasa 30 Eple 40

Irura

Larunbata

15,00

Ekaitz Cisneros 39 Azkoitia 40

Irura

Larunbata

16,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Unax Manterola 22 Unax Arabaolaza 2

Hernani

Larunbata

12,00


No hay comentarios:

Publicar un comentario