jueves, 25 de marzo de 2021

2021ko martxoaren 26-28ko partidak

  C.D.Hernaniko pilotariek 11 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren hiru txapelketa ofizialei dagozkienak. Hauek dira garrantzitsuenak :

GIPUZKOAKO TXAPELKETA FRONTOIAN : Igandean, 11,00etan Hernanin, Xuban Iturbe kadeteak sailkapen faseko azken partida jokatuko du Olaizolaren aurka (Zumaia) 4,5eko modalitatean, partida irabaztea lortzen badu azken fasea jokatzeko sailkatuko da.

 Igandean ere Hernanin, baina 11,30ean, Jon Jara gazteak sailkapen faseko azken partida jokatuko du Alonsoren aurka (Abantzu)  4,5eko modalitatean, partida irabaztea lortzen badu azken fasea jokatzeko sailkatuko da. 

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN : Larunbatean, 14,30ean, Iruran, Manex Martin kadeteak txapelketa probintzialeko finalerdia jokatuko du Zestauren aurka (Gazteleku), eskuz banakako modalitatean.

Ondoren, 15,00etan, Iruran, Unax Manterola kadeteak txapelketa probintzialeko beste finalerdia jokatuko du Lizarazuren aurka (Eple) eskuz banakako modalitatean.

Bi pilotari hernaniarrek euren mailan jokatzen badute, finalean elkarren aurka jokatzeko aukera asko dituzte.

 Trinketearekin eta partida garrantzitsuekin amaitzeko, larunbatean, 15,30ean, Iruran, Jon Jara gazteak txapelketa probintzialeko finalerdia jokatuko du Jauregiren aurka (Behar zana) eskuz banakako modalitatean, sailkapen fasean pilotari beraren aurka galdu zuen baina hernaniarrak bere mailan jokatzen badu errebantxa har dezake.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MARTXOAK 28

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Xuban Iturbe / Zumaia

Hernani

Igandea

11,00

JUBENILAK

Jon Jara / Abantzu

Hernani

Igandea

12,00

Mattin Arluziaga / Alde Zaharra

Hernani

Igandea

11,30

Behar Zana / Unai Etxarri

Villabona

Ostirala

18,00

Unai Etxarri / Oiarpe

Hernani

Igandea

12,30

                             NAGUSIAK

 

 

 

 

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

Manex Martin / Gazteleku

Irura

Larunbata

14,30

Unax Manterola / Eple

Irura

Larunbata

15,00

Behar Zana / Jon Jara

Irura

Larunbata

15,30

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Amets Galatas / Kimetz Ziganda

Hernani

Larunbata

11,00

Manex Alberdi / OInatz Gaskon

Hernani

Larunbata

11,30

Markel Urdangarin / Oier Azpeitia

Hernani

Larunbata

12,00

 

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario