jueves, 9 de diciembre de 2010

Abenduak 10-12 partiduak

Hona hemen asteburu honetan jokatuko diren partiduak:


Partidu bat besteengan nabarmenduko da Alegian larunbat honetan, Jon Leonet - Oier Garcia bikoteak jokatuko duen  jubeniletako 2. mailako finala hain zuzen. Euren aurkariak Maiza - Elustondo izango dira, Aurrera Saiaz elkarteko pilotariak. Hasiera batean faborito irtengo dira Bidegoien-ekoak, hala ere Hernaniko bikoteak txapelketa aparta egin dute eta bildurrik gabe jokatzera ateratzen badira edozer gerta daiteke.


Asteburu honetan hasten da trinketeko txapelketa probintziala, Hernaniko 7 pilotarik eskuz banaka jokatuko dute eta ondoren eskuz binaka. Kadeteak modalitate zail hau ikastera irtengo dira, jubeniletan Ander Lopez pilotariak edozer lortu dezake eta nagusietan Eñaut Esnaolak ere lorpen handiak egin ditzake. Denen artean eginbehar zaila edukiko dute, azken 6 urteetan Unaiz Alvarez-ek betetako lan handia ahaztu arazteko, lortu zitekeen ia dena irabazi baitzuen.


Asteburu honetan txapelketa honetako final laurdenak hasten dira. Bertan Hernaniko pilotariek bakarrik parte hartzen dute, sail bakoitzean maila gorena duten pilotariak sartzen dira hemen, hortaz ikuskizuna ziurtaturik dago.

DIARIO VASCO TXAPELKETA :
Larunbatean arratsaldeko 17:00etan txapelketa honetako finalerdia jokatuko du Urretxun Aitor Gorrotxategik, Eneko Yoldi nafarra laguntzaile duelarik. Garralda - Zabaleta bikotea izango dute aurkari, bertan pronostikoak parekaturik dauden partidu zaila izango da. Gutxi barru Aspe enpresan debutatzear dagoen Zabaleta atzelariari buruz gauza apartak aipatzen dira, hala ere Yoldi - Gorrotxategi bikotea Andreu - Untoria pilotariei gaina hartzetik datoz final laurdenetan itxura ona emanez. Beraz hauek beren mailan jokatzen baldin badute, Aitor izan liteke txapelketa handi honen finalean jokatzen duen lehen hernaniarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario