viernes, 28 de mayo de 2021

2021ko maiatzaren 28-30ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 14 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, erdiak San Juan txapelketakoak dira, txapelketa honen egutegia aurrera dijoa eta gogoratu finalak ekainaren 19an jokatuko dira, hauek dira partida garrantzitsuenak :

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igandean, 16,30ean, kiroldegiko frontoian, denboraldiko txapelketarik populerren final-laurdenak jokatuko dira, Hernaniko pilotariek Azpeitikoen aurka jokatuko dute norgehiagoka zail batean, gure aurkaria baita aurtengo txapelak irabazteko faborito nagusia.

Josu Oiaga entrenatzaileak igandean pilotari hauek jokatuko dutela erabaki du :

Kadeteetan Unax Manterola eta Oier Alegria, Labaka - U.Egiguren bikotearen aurka arituko dira.

Jubeniletan Xabier Apaolaza eta Unai Etxarri, I.Egiguren - Labakaren aurka arituko dira.

Eta seniorretan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak, Alberdi - Murgiondoren aurka jokatuko dute, pronostikoak oso parekatuak dituen partida batean, eta oso erakargarria izan daiteke pilotalekura sartzeko aukera izango duten ikusle urrientzat, kanporaketa ateak itxita jokatzen dela gogorarazi nahi baitugu.

 

UDABERRI TXAPELKETA : Asteburu honetan jokatuko da txapelketa ofizial honetako sailkapen faseko azken jardunaldia eta hernaniarrak jokatzen duten bi bikotek partida erabakigarriak jokatuko dituzte.

Larunbatean, 16,30ean, Azpeitian, Xuban Iturbe kadeteak, Astigarragako Goñi pilotariarekin, Mundarro taldean zedituta jokatzen ari denak, Zubimendi - Otaegiren (Ilunpe) aurka jokatuko dute, bi tanto baino gehiagoko aldearekin irabazten badute, azken fasea jokatzeko sailkatuko dira.

Larunbatean, 17,00etan Hernanin, Xabier Salaberria eta Iñigo Labaka seniorrek neurtuko dituzte indarrak.

Etxeberria - Goikoetxea (Ataun) kontra, irabaziz gero azken fasea jokatzeko sailkatuko dira.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 30

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Arabaolaza – Txintxurreta / Aloña Mendi  

Hernani

Larunbata

16,30

Ilunpe / Iturbe – Goñi

Azpeitia

Larunbata

16,30

Manterola - Azpeitia / Azpeitia

Hernani

Igandea

16,30

JUBENILAK

 Apaolaza - Etxarri / Azpeitia

Hernani

Igandea

17,00

                             NAGUSIAK

Arrieta – Ortiz de Urbina / Amurrio

Hernani

Ostirala

20,00

Salaberria – Labaka / Ataun  

Hernani

Larunbata

17,00

Ojuel – Lizeaga / Azpeitia

Hernani

Igandea

17,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Beroitz – Arsuaga / Labaka - Galatas

Hernani

Larunbata

11,00

Arribas – Alberdi / Ziganda - Zugasti

Hernani

Larunbata

11,30

Garaialde – Gaskon / Macicior - Arretxe

Hernani

Larunbata

12,00

Ekhi Oses / Manex Alberdi

Hernani

Larunbata

12,30

Julen Deskarga / Manex Martin

Hernani

Larunbata

13,00

Arribas – Beloki / Olasagasti – Lasa

Hernani

Larunbata

17,30

Arribas – Lasa / Olasagasti - Beloki

Hernani

Larunbata

18,00


No hay comentarios:

Publicar un comentario