jueves, 3 de junio de 2021

2021ko maiatzaren 28-30ko emaitzak

 

Emaitza txarrak lortu dituzte asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotariek, une honetan jokatzen ari diren lau txapelketetan, 8 garaipen eta 11 porrot izan da azken balantzea. Hauek izan ziren emaitzarik garrantzitsuenak :

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igandean Hernanin jokatu zen, txapelketa honetako final-laurdenetako joaneko kanporaketa, eta aurreikusitako gidoia bete zela esan behar da, Azpeitia faboritoak 2-1 irabazi baitzion Hernaniri eta 21 tantoko aldea ere lortu baitzuen.

Kadeteetan Unax Manterolak eta Oier Alegriak 22 eta 7 galdu zuten Odriozola-Egigurenen aurka, bikote hernaniarrak partida ona jokatu zuen baina aurkariek maila hobea zuten eta nagusitasuna lortu zuten hasieratik.

Gazteetan Xabier Apaolazak eta Unai Etxarrik 22-10 galdu zuten Egiguren-Labakaren aurka, partida honetan gure bikotea oso gaizki hasi zen eta aurkariei 17-1 aurreratzeko aukera eman zien, azkenean bakarrik jokatu zuten bere mailan eta 9-5eko partziala lortu zuten euren alde, azken emaitza makillatzeko bakarrik balio zuena, baina gainera partida honetan emaitza ezberdina izan behar zuen sentsazioarekin geratu ginen.

Seniorretan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak 22 eta 16 irabazi zioten Alberdi-Murgiondori, frontoian geunden ikusle gutxiek partida ona ikusi ahal izan genuen maila bikainean jokatu zuten 4 pilotarirekin, partida berdinduta egon zen bukaerara arte, non bikote hernaniarraren fisiko handienak garaipena eta Hernaniko herriaren ohorea salbatzen zuen puntua eman zien.

Itzulerako kanporaketa Azpeitian jokatuko da, datorren ostiralean, 18,30ean.

UDABERRI TXAPELKETA : Emeitza desberdinak lortu ziren txapelketa honetan jokatzen ziren bi partida garrantzitsuenetan.

Iturbe eta Goñi kadeteek 22-7 galdu zuten Ilunpe (Azpeitia) taldearen aurka eta emaitza honekin txapelketatik kanpo geratu dira.

Salaberria eta Labaka seniorrak 22-12 irabazi zioten Lapke klubari (Lazkao) eta emaitza honekin azken fasea jokatzeko sailkatu dira.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

MAIATZAK 30

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Arabaolaza – Txintxurreta 22 Aloña Mendi 19  

Hernani

Larunbata

16,30

Ilunpe 22 Iturbe – Goñi 7

Azpeitia

Larunbata

16,30

Manterola - Azpeitia 7 Azpeitia 22

Hernani

Igandea

16,30

JUBENILAK

 Apaolaza - Etxarri 10 Azpeitia 22

Hernani

Igandea

17,00

                             NAGUSIAK

Arrieta – Ortiz de Urbina 19 Amurrio 22

Hernani

Ostirala

20,00

Salaberria – Labaka 22 Ataun 12  

Hernani

Larunbata

17,00

Ojuel – Lizeaga 22 Azpeitia 16

Hernani

Igandea

17,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Beroitz – Arsuaga 18 Labaka – Galatas 6

Hernani

Larunbata

11,00

Arribas – Macicior 18 Ziganda – Zugasti 12

Hernani

Larunbata

11,30

Garaialde – Pascual 18 Arretxe – Gaskon 15

Hernani

Larunbata

12,00

Ekhi Oses 18 Manex Alberdi 9

Hernani

Larunbata

12,30

Julen Deskarga 22 Manex Martin 19

Hernani

Larunbata

13,00

Arribas – Beloki 12 Olasagasti – Lasa 8

Hernani

Larunbata

17,30

Arribas – Lasa 2 Olasagasti – Beloki 12

Hernani

Larunbata

18,00


No hay comentarios:

Publicar un comentario