jueves, 3 de junio de 2021

2021ko ekainaren 4-6ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 13 partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Konpromisorik garrantzitsuena Herriarteko Txapelketaren itzulerako kanporaketa da, baina Umore Ona txapelketaren hasiera ere aipatu behar da, bertan 5 bikotek parte hartzen baitute.

 

HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Ostiralean, 18,30ean, Azpeitian, final laurdenetako itzulerako kanporaketa jokatuko dugu bertako pilotarien aurka, oso konpromiso gogorra espero dugu, izan ere, joaneko partidan galdu genuen 2-1ekoa iraultzeaz gain, hainbat pilotari ukituta ditugu eta titular bat lesionatuta dago.

Josu Oiaga entrenatzaileak Hernanin jokatu zuten bikote bera jarriko du kadete mailan, Unax Manterola eta Oier Alegria Odriozola-Egigurenen aurka ezustekoa ematen saiatuko dira.

Jubeniletan Unai Etxarri eta Anartz Oiartzabal atzelariak zalantza dira, biak eskuak ukituta daudelako, bietako batek ere ezin badu jokatu, Unax UItzi eta Xabier Apaolaza Egiguren-Labakaren aurka arituko dira.

Seniorretan okerrago gaude, Markel Lizeaga atzelari titularra lesionatuta dago eta Mikel Lasa beste atzelaria, eskuak ukituta dituen arren, jokatzeko moduan egotea espero dugu, aurrean Paul Ojuel ere zalantza da eskuak juxtu dituelako eta jokatzerik ez badu, Xabier Salaberria sartuko da bere ordez, aurkariak Alberdi-Larrañaga izango dira.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

EKAINAK 6

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Iturbe – Txintxurreta / Aloña Mendi   

Hernani

Larunbata

16,00

Azpeitia / Manterola - Alegria

Azpeitia

Ostirala

18,30

JUBENILAK

 Azpeitia / Hernani

Azpeitia

Ostirala

18,30

                             NAGUSIAK

Danok Lagunak / xxx – Ortiz de Urbina

Ortuella

Igandea

11,30

Azpeitia / Hernani  

Azpeitia

Ostirala

18,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Beroitz – Arsuaga / Ziganda - Zugasti

Hernani

Larunbata

11,00

Arribas – Alberdi / Barriola - Makatzaga

Hernani

Larunbata

11,30

Unax Pascual / Oinatz Gaskon

Hernani

Ostirala

20,00

Aiur Elizazu / Oier Azpeitia

Hernani

 Larunbata

12,00

Xxx – Urdanpilleta / Betelu

Goizueta

Larunbata

11,00

Pascual – Alberdi / Gazteleku

Arano

Igandea

12,30

Barriola – Labaka / Umore Ona

Arano

Igandea

17,00

Oses – Gaskon / Larraun

Arano

Igandea

18,00


No hay comentarios:

Publicar un comentario