lunes, 24 de enero de 2011

Urtarrilak 21-23 partiduen emaitzak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA :
Eskuz 22 azpitik : Arrieta - Aizpitarte / Herriaren (22-4)
Eskuz nagusiak : Adiskide / Ojuel - Gorrotxategi (21-22)

Jardunaldi ona izan da gure pilotari hoberenek jokatutakoa, 22 azpikoek erraz irabazi zioten Amurrioko bikoteari eta finalerdietan sartzeko borrokatzen jarraituko dute nahiz eta 2 partidu galdurik izan. Datorren astean Azpeitiko Ilunpe-ren aurka jokatuko dute, partidu oso garrantzitsua aurrera jarraitu nahi badute.

Ohorezko mailako nagusiek tantu bakarrez lortu zuten garaipena Galdakaoko frontoi zailean. Elezkano - Ajuria 22-21 garaitu zituzten eta oraingoz 3 garaipen eta porrot bakarra daramate, finalerdiak jokatzeko oso gertu daudelarik.
 
GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN (FINAL LAURDENAK):
Mano juveniles : Ander Lopez - Oiarpe (35-13)
Mano juveniles : Jon Etxegoien - Gazteleku (11-35)
Mano senior 2ª : Aritz Otaegi - Mundarro (40-30)
 
Jardunaldiko hoberena Lopez jubenila eta Otaegi nagusiak finalerdietan jokatzeko sailkatu direla izan da. Lopez oso ondo egokitu da trinketeko jokora, geroz eta hobeto jokatzen ari da eta edozer itxaron dezakegu bere eskutik. Otaegi ere sailkatu zaigu eta bere meritua ia bikoitza da, aurten lehentasuna errugbiari ematen ari baitzaio, hontan  ere azpimarragarri jokatzen dabilelarik eta hori dela eta trinketean entrenatu gabe. Hala ere, modalitate honetan duen esperientziari esker finalerdiak jokatuko ditu, baita ere mailaz igo baldin eta hurrengo partidua irabaztzen badu.

Okerrena Etxegoien jubenilaren kanporatzea izan da. Aritz Eskudero bere aurkaria zoriondu beharra dago, modalitate zail honetan nola jokatzen den ondo erakutsi baitzion.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz alebinak : Garmendia - Noble II / Urnieta (16-7)
Eskuz alebinak : Gure Txeru / Alkorta - Erdozia (16-9)
Eskuz infantilak : Gazteleku / Elizalde - Rodriguez (18-13)
Eskuz infantilak : Iglesias - Loiarte / Gazteleku (2-18)
Eskuz kadeteak : Altuna - Noble / Urnieta (22-21)
Eskuz jubenilak : Gazteleku / Lujanbio - Murgiondo (16-22)
Eskuz jubenilak : Etxenike - Garcia / Hondarribia (22-17)
Eskuz nagusiak : Intza / Oiaga - San Sebastian (22-14)
Eskuz nagusiak : Esnaola - Lizeaga / Lapke (11-22)

No hay comentarios:

Publicar un comentario