lunes, 31 de enero de 2011

Urtarrilak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEN : Ander Lopez jubenila eta Aritz Otaegi nagusia asteburu hontan Irurako frontoian jokatuko diren finaletarako sailkatu dira.
Ander Lopezek ezustekoa eman zuen Barandiaran 35-26 garaituz, nahiz eta hasiera batean Astigarragako pilotaria faborito gisa irten. Modalitate zail honetara ondo egokitu da eta partidu on bat jokatuz aurreko urtean Gravn txapelketan Gipuzkoa ordezkatzen zuen pilotaria garaitu zuen, finalean edozer egin dezake.
Aritz Otaegik berriro ere erakutsi zuen bere maila Goikoetxea 40-35 utziz, partida oso parekatua izan zen, biak ere dena eman zutelarik, baina azkenik Otaegiren esperientzia erabakigarria izan zen partidua aurrera ateratzeko. Garaipen honekin ez du finalerako sarrera lortu bakarrik, baita datorren urtean 1. mailan jokatzea ere.
 
CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE RENDIMIENTO : Behin lehen sailkapen fasea amaiturik, Beñat Garmendia - Manex Noble alebinak 2. sailkapen fasea jokatzeko sailkatu dira, era apartean gainera, jokatutako 3 partiduak irabazirik.

Bestalde Axel Alkorta - Jagoba Erdozia alebinak ez dute zorte bera eduki eta ezin izan dute sailkatu, partidu erabakigarrian 16-8 galdu baitzuten Urnietako bikotearen aurka. Hemendik aurrera kontsolazio fasea jokatuko dute.
 
GAINERAKO EMAITZAK :
Eskuz kadeteak : Goierri - Altuna hermanos (22-14)
Eskuz jubenilak : Lujanbio - Elorza / Azkoitia (12-22)
Eskuz jubenilak : Gure Txeru / Leonet - Garcia (6-22)
Eskuz 22 azpitik : Ilunpe / Arrieta - Aizpitarte (10-22)
Eskuz nagusiak : Oiaga - San Sebastian / Antiguako (22-21)
Eskuz nagusiak : Intxurre / Zurutuza - Lizeaga (22-6)

No hay comentarios:

Publicar un comentario