miércoles, 11 de enero de 2012

Hernaniko 4/5 txapelketako finalak

Hauek dira atzo jokatutako finalen emaitzak:

Infantilak : Iker Loiarte 18 Xabat Pagola 12
Juvenilak : Iñigo Urkizu 22 Josu Altuna 12
Nagusiak : Iñaki Esnal 22 Ioritz San Sebastian 11

Ez zen ezusterik egon eta faboritoek irabazi zituzten txapelak aurrikusia zegoen bezala. Infantiletan, nahiz eta Pagolak sailkapen atalean irabazi, oraingoan Loiartek bere gorpuzkera handiagoa inposatu zuen eta oso serioski jokatuz txapelketa oso ona jokatu duen arerioa gainditu zuen.
Jubeniletan Jon Etxegoienek ezin izan zuen jokatu sukarrak emanda gaixo baitzegoen eta Josu Altuna aritu zen bere ordez, finalerdietan puntuaketa hoberena lortu zuena. Hala ere, nahiz ta finalean esfortzu handi bat egin, Urkizuren jokoaren aurrean amore eman behar izan zuen, bere ohiko maila emanez txapela erraz eraman zuena.
Nagusietan berriz ere Esnalen ikuskizuna, San Sebastian lehiakor bati irabazi zion, nahiz eta honek momentu batean ere ez amore eman bere arerioaren esperientzia eta nagusitasunaren aurrean amore eman behar izan zuen.

GABONETAKO ERRIFA - EGUTEGI ZOZKETA : Pelotako atalak antolatutako gabonetako zozketan saritua izan den zenbakia 1208 izan da. Irabazlea frontoira agertu daiteke saskia edo dirua kobratzera, galdetu pelotako ordezkariarengatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario