lunes, 1 de diciembre de 2014

Azaroak 28-30 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola jubenilek 22 eta 5 galdu zuten txapelketa probintzialeko 2. mailako finala Arrasateko Morón eta Egiaren aurka. Bikote hernaniarrak ez zuen ondo jokatu. Final garrantzitsu batek sortzen duen urduritasunaren mende aritu ziren eta ez ziren aurkari izan Arrasatekoentzat. Hauek ondo aritu ziren, baina ezer asko egin gabe eraman zuten txapela.

Hala eta guztiz, oso txapelketa ona jokatu dute Xabatek eta Iñakik eta azken hiru hilabete honetan asko hobetu dute beren joku maila.

Honako hau, C. D. Hernaniko pilotariek aurtengo denboraldian jokatu duten 15garren finala izan da.

Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola


GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO GAINONTZEKO EMAITZAK:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Ziotza 2 / Unax Uitzi 0
Oiarpe 0 / Oinatz Insausti 2
Xabier Apaolaza 2 / Gazteleku 1

Eskuz buruz-buru infantilak:
Urnieta 0 / Mikel Lasa 2
Allerru 0 / Jagoba Garmendia 2
Gure Txeru 2 / Aratz Tejedor 0
Oiarpe 2 / Eñaut Iriondo 0
Añorga 0 / Oihan Zugasti 2
Eneko Garmendia 2 / Ziotza 1

Bataz beste, ona izan da aste buru honetan txapelketa probintzialean jokatutako 11garren jardunaldi hau. Denera, 6 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte pilotari hernaniarrek. Garaipen garrantzitsuak izan dira, baina baita emaitza mingarriak ere.

Emaitza onen atalean, Eneko Garmendia eta Ohian Zugasti infantilen garaipenak aipatu behar dira. Ondorioz, final laurdenak jokatzeko sailkatu dira biak.

Gauzarik txarrenen artean, lehen aipatu bezala, jubenilek galdutako finala, batetik. Eta bestetik, Unax Uitzi alebinak galdutako partidua. Final zortzirena jokatu zuen txapela irabazteko faboritoetako baten aurka eta ez zuen partidua irabazterik izan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

Eskuz buruz-buru kadeteak:
Ekaitz Insausti 22 / Ibai Ezeiza 6
Eskuz buruz-buru seniorrak: Suharri Rodríguez 22 / Ekaitz Cisneros 20

No hay comentarios:

Publicar un comentario