martes, 23 de diciembre de 2014

Abenduak 19-21 asteburuko partiduen emaitzak

D.V. - BANKOA TXAPELKETA:

Eneko Aizpitarte pilotaria txapelketa honetako azpitxapeldun geratu da, afizionatu mailan jokatzen denen artean izen onenetakoa duen txapelketaN.
Eneko Labaka Albistur-ko pilotaria lagun duelarik, astearte honetan Zumarragan jokatu den finala galdu dute Irribarria - Irusta bikotearen aurka 22-7 emaitza sendoarekin.
Labaka - Aizpitarte 10-0 galduz hasi ziren, nahiz eta ondoren 17-7 arte partidua berdinduz joan ez zuten momentu batean ere hau irabazteko aukerarik eduki. Arerioek oso ondo jokatu zuten, nor bere aurkaria baino gehiago izan ziren bakoitza bere esparruan eta ez zuten aukerarik ere eman.
Emaitza honek ez du baliogabetzen Labaka - Aizpitarte bikoteak jokatu duen txapelketa aparta. Finalera iristeko 4 kanporaketa gainditu dituzte, Lopez - I.Labaka, Ugalde II - Perez, Elezkano - Etxamendi eta Arrese - Galarza bezelako pilotari garrantzitsuak kalean utziz.
Denobraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatutako 16. finala da.

PELOTA ESKOLA:

Aurreko asteburuan jokatu zen Hernaniko pilota eskolan haur guztiak jokatzen duten txapelketako 1. jardunaldia.
Larunbat eta Igandeko goizetan zehar, 24 pilotari benjaminek eta 15 infantilek 45 partiduko maratoi bat jokatu zuten, partiduak ikustera bertaratu ziren zale ugarien disfruterako.
Lehen jardunaldia jokatu ondoren asteburu honetan jokatzeko sailkatu dira 12 pilotari benjamin eta 8 alebin, larunbat eta igande goizetan 22 partiduko beste maratoi bat jokatuko dutelarik.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Ander Lazkano 9 Urnieta 30
Alain Agirre 30 Oiarpe 11
Ioritz Berasarte 13 Gazteleku 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Xabat Pagola 35 Intza 10
Suharri Rodriguez 35 Gazteleku 20
Ekaitz Cisneros 35 Allerru 12
Iñaki Urruzola 4 Oiarpe 35

ESKUZ BURUZ-BURU NAGUSIAK:
Ioritz San Sebastian 23 Mundarro 40
Ander Lopez 8 Urnieta 40
Josu Altuna 20 Bergara 40
Egoitz Altuna 16 Eple 40
Mikel Zurutuza 27 Behar Zana 40

Pilotari hernaniarren emaitza txarrak probintzi mailako trinketeko txapelketako 2. jardunaldian, 4 garaipen eta 8 porrotekin.
Hoberena Agirre kadetea eta Cisneros, Rodriguez eta Pagola jubenilen garaipenak, 4 pilotariak fase finala jokatzeko sailkatzeko aukerak dituztelarik.
Okerrena Lazkano kadetea, Urruzola jubenila eta San Sebastian, J. Altuna eta Zurutuza nagusien porrotak, 5 pilotariek fase finalean sartzeko ia aukera guztiak galdu dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario