miércoles, 10 de diciembre de 2014

Abenduak 12-14 asteburuko partiduak

TRINKETEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Gure pilotariek ezker hormako txapelketako parte hartzea amaitu ondoren, aste buru honetan trinketeko txapelketa probintziala hasiko dute.

C.D.Hernanik 19 talderen izena eman du, nola buruz-buru, hala bi-bitara. Parte hartze ugariena aurkeztu duen kluba izan da Hernanikoa.

Buruz-buruko modalitatean abiatuko da txapelketa eta hauexek izango dira gure pilotariek aste buru honetan jokatuko dituzten partiduak:

Eskuz kadeteak:
Ander Lazkano / Alain Agirre, larunbatean 14:15etan (3) Iruran
Endika Arizmendi / Ioritz Berasarte, igandean 11:30etan (1) Iruran

Eskuz jubenilak:
Xabat Pagola / Suharri Rodriguez, larunbatean 9:15etan (1) Gaskan
Iñaki Urruzola / Ekaitz Cisneros, larunbatean 9:15etan (4) Gaskan

Eskuz seniorrak 2. maila:
Markel Lizeaga / Eple, larunbatean 9:15etan (7) Gaskan
Usurbil / Mikel Zurutuza, larunbatean 9:15etan (11) Gaskan

Eskuz seniorrak 1. maila:
Usurbil / Ioritz San Sebastian, larunbatean 14:15etan (5) Iruran
Ander Lopez / Mundarro, larunbatean 14:15etan (7) Iruran

Txapelketa honetako helburuak honako hauek izango dira: kadeteetan, jokoa ikastea eta finalera iristea, jubeniletan txapela irabaztea, eta seniorretan, 2. mailatik igotzea eta 1. mailatik ez jaistea.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA ALEBINAK:
Gazteleku - Oinatz Insausti : ostirala 19,15 (2) Andoain
Xabier Apaolaza - Ilunpe : larunbata 16,00 (1) Hernani

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Eple - Eneko Garmendia : ostirala 20,15 (1) Renteria
Tolosa - Oihan Zugasti : ostirala 19,30 (3) Tolosa
Gure Txeru - Jagoba Garmendia : ostirala 18,30 (1) Getaria
Tolosa - Mikel Lasa : ostirala 19,30 (1) Tolosa

2 partida inportante jokatzen dute bihar Hernaniko pilotariak, Garmendia eta Zugasti infantilak final laurdenak irabazten saiatuko dira Errenteria eta Tolosan, Garmendia 1º urteko kategorian eta Zugasti 2en urtekoan.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ INFANTILAK:
Axel Larrañaga - Anartz Oiartzabal : larunbata 16,00 (2) Hernani
Aratz Tejedor - Eñaut Iriondo : larunbata 16,00 (3) Hernani

ESKUZ KADETEAK:
Oier Ezeiza - Xabier Salaberria : larunbata 16,00 (4) Hernani
Onditz Rekondo - Ander Leiza : larunbata 16,00 (5) Hernani

No hay comentarios:

Publicar un comentario