viernes, 28 de enero de 2022

2022ko urtarrilaren 28-29ko partidak

C.D.Hernaniko pilotariek 11 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Partida garrantzitsuenak 4 pilotari hernaniarrek jokatuko dituzten 3 finalak dira.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA : Larunbatean goizeko 10,30etatik aurrera Iruran, gure klubeko 3 pilotarik probintziako txapelketako eskuz banakako finaletan jokatuko dute.
Kadete mailan, Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia izango dira nor baino nor gehiago, bi pilotari hernaniarrak sailkatu dira finala jokatzeko partidarik galdu gabe, finala berdindua espero da, baina agian Iturberen esperientziarik handienak faborito ateratzen du.
Jubenil mailan, Jon Jarak Ituarteren (Lapke) aurka jokatuko du, sailkapen fasean jokatu zuten eta orduan bizkaitarrak irabazi zuen, baina oraingoan Jara gehiago entrenatu da modalitate zail honetan eta bere mailan jokatzen badu txapela irabazi dezake, dena dela, Ituarte izango da faborito apustuetan.

SUMINISTROS MOJARDIN TXAPELKETA : Igande goizean Lizarran txapelketa pribatu honetako finalak jokatuko dira eta pilotari hernaniar bat izango da horietako baten protagonista.

Goizeko 10,00tan lehen urteko infantil mailan, Ekhi Osesek Etxanizen (Azkoitia) aurka jokatuko du. Gure klubeko pilotariak finala jokatu ahal izateko 4 kanporaketa irabazi ditu eta pilotan oso ondo jokatuz irabazi ditu gainera, forma onean dago bainan ala ere, partida berdindua espero da.





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario