domingo, 6 de noviembre de 2011

Azaroak 4-6 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

Eskuz infantilak : Iker Loiarte 2 Gazteleku 0
Jokin Elizalde 0 Gazteleku 2
Unai Iglesias 0 Hondarribia 2
Zumaia 0 Manex Noble 2
Urnieta 1 Alain Agirre 2

Eskuz kadeteak : Arrue - Rodriguez 15 Tartaloetxe 22

Eskuz jubenilak : Gazteleku 7 Urkizu - Etxegoien 22
Leonet - Altuna 10 Aurrera Saiaz 22
Altuna - Lujanbio II 10 Urnieta 22

Eskuz nagusiak : Arrieta - Gorrotxategi 22 Bergara 8
Igeldo 13 Esnal - Aizpitarte 22
Lujanbio - Esnaola 7 Ilunpe 22
Etxenike - Zurutuza 22 Murumendi 16

Jardunaldi ona Hernaniko pilotariek probintzia mailan egindako azken honetan 7 garaipen eta 6 porrotekin, bertan berri onak eta txarrak izan direlarik.

Hoberena Arrieta - Gorrotxategi eta Esnal - Aizpitarte bikoteen garaipenak izan dira, lehenak ohorezko mailan finalerako sailkatu direlarik eta bigarrenak 1. mailako finalerdia jokatuko dute, datorren urtean ohorezko mailan sartzeko borrokatuz.

Bestalde, Lujanbio - Esnaola bikotearen porrota izan dugu, hortaz datorren urtean 3. mailan jokatuko dutelarik. Era berean Altuna - Lujanbio II bikote jubenilak partida galdu dute garaitezintasuna galduz, hala ere finalerdietarako sailkatzeko aukera askorekin jarraitzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario