lunes, 14 de noviembre de 2011

Azaroak 11-13 asteburuko partiduen emaitzak

EGIAKO TXAPELKETA : Guztiz arrakastatsuak hernaniko 3 pilotariek jokatutako finalak txapelketa honetan. Murgiondo, Ojuel eta Gorrotxategik txapelak irabazi dituzte 2 final oso ezberdinetan.

Jubenil mailan, Aritz Murgiondo, Xabier Barandiaran astigarragako pilotariaren laguntzarekin, 22-11 garaitu dute Sarasti - Erostarbe bikotea. Partidu ona izan da, non Barandiaran aurrelaria izan den protagonista nagusia. Donostiako frontoian egon zen ikuslegoa txunditurik utzi zuen era guztietako jokaldien bitartez, batez ere bere boleari ematen dion norabidea goraipatuz, benetako maisu gisa menperatzen duen jokaldia. Guzti hau Murgiondo oso seguru baten laguntza izan zuelarik, bizkarra oso ongi babestu ziolarik eta alde egindako pilota batzuetan nahikoa zorte edukita.

Nagusi mailan, Paul Ojuen eta Aitor Gorrotxategik 22 - 16 garaitu dute Olaetxea - Arzelus bikotea. Partida ez da oso ona izan, bertan pilotari gehienek ere akats asko egin dutelarik eta gainera Ojuel eta Arzelus-en lesioak direla medio baldintzatua egon da, lehena zuntz haustura batekin bere alboan eta bigarrenak eskubiko eskua egoera txarrean edukirik. Hala eta guztiz ere, hernaniko bikoteak bere lanbidea ongi egiten jakin du, eta euren esperientzi gehigarriarekin garaipena lortu dute. Aipatzekoa batez ere Aitor Gorrotxategi-ren jokoa, partida aparta jokatu baitu ia pelotarik galdu gabe, gainera antolatzaileek txapelketako pilotari hoberenaren garaikurra eman diotelarik.



GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Eskuz infantilak : Endika Arizmendi 0 Antiguako 2
Iñigo Arrozpide 0 Añorga 2
Ander Lazkano 2 Urnieta 1
Alain Agirre 1 Zumaia 2
Manex Noble 2 Intza 0
Xabat Pagola 0 Antiguako 2
Gazteleku 2 Ioritz Berasarte 0
Hondarribia 0 Iker Loiarte 2
Intza 2 Jokin Elizalde 0

Eskuz kadeteak : Urnieta 22 Arrue - Rodriguez 2

Eskuz jubenilak : Altuna - Lujanbio II 19 Bergara 22

Eskuz nagusiak : Intxurre 22 Etxenike - Zurutuza 9

Palez jubenilak : Pagola - Huizi 30 Zubieta 9
Goikoetxea - Arrieta 30 Suberri 6

Jardunaldia ezkorra izan da eta azkar ahaztu beharrekoa, 5 garaipen eta 9 porrot izanik azteburuaren amaieran.

Hoberena azken fasea jokatzeko Loiarte eta Noble II -ren sailkapena izan da. Baita ere jubeniletako neskek lortutako 2 garaipenak, honen bitartez sailkapenaren gorenean jarraitzen dute euren mailan.

Okerrena, gainerako 7 pilotari infantilak fase finalerako ez direla sailkatu izan da. Hala ere datu hau ez da hil ala bizikoa, adin honetan garrantzitsuena partidu asko jokatu eta lanbidea ikastea baita. Larritzekoa baita ere Altuna - Lujanbio II bikotearen 2. porrota jarraian, azken jardunaldian garaipena lortu beharko dute finalerdiak jokatzeko sailkatu nahi badute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario